Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 4926

"Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea" liburua argitaratu du Joxe Arantzabalek

$
0
0

Liburu bat amaitu dut Jon Salaberri aktibista mondragoetarrari buruz, "Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea", eta sarean jarri dut, irakurri nahi duenak doan jaisteko moduan. Horrela amaitutzat jotzen dut, orain bai, Jon Salaberri proiektua, urte honen hasieran abiarazi nuena. Liburuak jasotzen du Jon Salaberriren bizitza, iragan martxoan Sustatu albistarian eta Puntua aldizkarian idatzitakoa baino modu zabalagoan. Liburu hau digitala izango da, paperean ez da argitaratuko, eta Dropbox-en jarri dut, bi formatutan: epub eta mobi. Liburua Creative Commons lizentziapean jarri dut, jendeak nahi duen eran erabili eta parteka dezan, beti ere berorren egiletza aipatuta. Portadarako, Argia aldizkariaren argazki bat erabili dut, aprobetxatuta hori ere CC lizentziapean dagoela. Eta portada taxutzeko, berriz, Goio Arana adiskidearen laguntza izan dut.

Iturria: blogak.goiena.eus

via @joxearanzabal: Liburu 1 kaleratu dut, #JonSalaberri hiesdunen aldeko ekintzailea, eta DOAN jaitsi daiteke https://t.co/l9V1Cm6wHThttps://t.co/722UeqbTNi


Viewing all articles
Browse latest Browse all 4926

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik