
Kaliforniako Los Angeles hirian egoitza duten Akademia Musika Sariek, mundu osoko musikaren bikaintasuna aitortu, musikariei merkatu mailan ikusgarritasun gehiago eman eta beraien lanagatik profesionalki ezagutuak izatea dute xede. Lehenengo bozketa fase orokor baten ostean, musika-industriako profesionalez eta diskoetxe handietako exekutiboez osatutako epaimahai batek hilero musika-atal bateko irabazleak hautatzen ditu. Bada, Gose taldearen Gose IIIII diskoa (Jangura produkzioak) irabazi du saria Dance / elektronika atalean.
Iturria: kulturklik.euskadi.eus
via @kulturklik: AEBetako Akademia Music Awards saria irabazi du @g_o_s_e taldeak dance/elektronika atalean https://t.co/Zb8s9CsSsHhttps://t.co/mMSgNrZEQz