Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu dira. Horietako bat da 42, beti poetikoki erantzuten duen AA txata. "Zein da Italiako hiriburua?" galdetzen diozu, eta erantzuten du: "Erloju baten taupadan ezkutatzen da, zahar koloreko kafetegi batean esnatzen den hiri bat".
Image may be NSFW.Clik here to view.

42 proiektua da David Benito Pertusa ingeniari eta katedratikoaren lan bat. NUPeko ikertzaila ere ba da, eta hortaz, ez dakigu erakunde antolatzailea NUP izanik, bere lana finalista izan arren, garaile irten daitekeen, baina berdin dio: lan bikain eta harrigarria da, eta gainerako proiektuekin alderatuta badu abantaila bat, ikusi eta probatu dezakegu online.
ChatGPT txat ezagunaren APIa erabiliz garatutako zerbait da 42. Poesia algoritimikoa, edo auskalo. Euskaraz ere badaki. 42 delako zenbakia daThe Hitchhiker's Guide to the Galaxyzientzia-fikiozko eleberri umoretsuko kontu bat; unibertsoko galdera guztien edo azkenaren erantzuna zein izango? 42. Horixe liburujo txisteetako bat. 42 izeneko txat honetan ere zenbakia beti agertzen da. Hortik aparte, nola dabilen ez dakigu. Gure aproba hemen. Eta zuek probatu nahi baduzue, esteka hau da.