Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 5031 articles
Browse latest View live

Urola Erdian berrikuntza soziala bultzatzera

$
0
0

Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Urberritzen prozesua jarri du abian Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak. Eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta sei esperientzia ebaluatzea izango dira prozesuaren helburu nagusiak. Aurkezpen-saio irekia gaur, hilak 18, 18:00etan, Azpeitiko Sindikatu zaharraren lehen solairuan.

Iraurgi Berritzenek Urola Erdia eta Beterri eskualdeetan berrikuntza soziala lantzeko proiektua jarri du martxan, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean. Urberritzen izena jarri diote Urola Erdia eta Beterri eskualdeetan ikuspegi sozialetik berrikuntza bultzatzeko prozesuari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoari esker gauzatuko da.

Urberritzen egitasmoaren helburu nagusia da Urola Erdia eta Beterri eskualdeetako eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko eta lankidetza-proiektu berriak sortzeko.

Proiektua otsailetik ekainera bitartean garatuko da. Otsailetik maiatzera, eskualde bakoitzak bere prozesua izango du, eta, maiatzetik aurrera, bi eskualdeek bat egitea da asmoa, eskualdeen arteko harremanak eta esperientziak landu eta partekatzeko.

Prozesu honek bi lan-eremu izango ditu Urola Erdian: batetik, eskualdean garatzen ari diren sei proiektu berritzaile ebaluatuko dira, Elhuyar Aholkularitzaren metodologia eta landu berri duen tresna digital bat erabiliz; bestetik, apirilean eta maiatzean, 2 lan-saio edo topagune antolatuko dira ebaluazio horien emaitzen berri eman, eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetu eta abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin.

Egitasmoa aurkezteko saio irekia datorren ostegunean, otsailaren 18an, egingo da Azpeitian, Sindikatu Zaharreko lehen solairuan, 18:00etatik 20:30era. Saio horretan, egitasmoa aurkezteaz gainera, berrikuntza sozialaren markoa eta ezaugarriak azalduko dira, eta hiru kasu praktiko emango dira ezagutzera: Karabeleko/Orona, Azpeitiko Kultur Mahaia eta Eroski/Gureak.

Prozesua askotariko eragileekin osatu nahi da, aberasgarria izango baita arlo bateko eta besteko erakundeen ekarpenak jasotzea eta ikuspegiak eta esperientziak partekatzea. Horregatik, eskualdeko eragile guztiak animatu nahi ditugu prozesuan parte hartzera: enpresak eta ekintzaileak; gizarte zibil antolatuko elkarteak; udalak eta bestelako erakunde publikoak; hezkuntza- eta formakuntza-erakundeak; eta, oro har, gaian interesa duen edonor.


"Zientziako mantal ikusezinak", Mileva Maricek Einsteinen lanean izan zuen partehartzeari buruz

$
0
0

Albert Einstein. Azken boladan bolo-bolo dabil berriz ere zientzialari sonatuaren izena. Grabitazio uhinak antzematea lortu dute berriki, eta, horrela, Einsteinek 1915ean argitaratu zuen Erlatibitatearen Teoria berretsi egin dute. Mito handiaren itzal luzea pixka bat loditu da egun hauetan. Baina, itzal horren atzean, bazen zientziaren historian oharkabean igaro den beste zientzialari handi bat. Mileva Maricek Albert Einsteinen aurkikuntzetan izandako parte hartzeak eztabaida bizia sortzen du. Dena den, Maric ahantzitako zientzialari handia izan zen, eta haren lana ez da oraindik aitortu. Hori izan da emakume zientzialari askoren patua: historia liburuetan ikusezin bihurtu dituzte.

Iturria: berria.eus

via @jonordoez: Gogoratzen dituzu grabitazio uhinak? Ba hemen inork oroitzen ez duena, Malena Maric, Einsteinen emazte zientzialaria https://t.co/yh3gTeuFCs

2015eko argazkirik onena, Word Press Photo sariketa entzutetsuan

$
0
0

Gaur goizean jakinarazi dira World Press Photo 2015 sariketako irabazleak. Hainbat kategoriatan banatzen dira sariak, baina sari nagusia Warren Richardson argazkilari australiarrak irabazi du zuri-beltzean ateratako argazki latz honekin. Joan zen abuztuaren 28an atera zuen Serbia eta Hungaria arteko mugan (Roszken, Hungarian). Gizon bat ikusten da, ume txiki bat pasarazten hesi arantzadun batean azpitik, ilargipean.

Warren Richardson argazkilari freelance australiarra da, baina Budapesten bizi da azkenaldian eta errefuxiatuen gaia landu du azken hilabeteotan. 2015eko World Press Photo sari entzutetsua irabazi duHope for a New Life (Bizitza berri baterako itxaropena) izeneko irudi dramatiko honekin.

I camped with the refugees for five days on the border. A group of about 200 people arrived, and they moved under the trees along the fence line. They sent women and children, then fathers and elderly men first. I must have been with this crew for about five hours and we played cat and mouse with the police the whole night. I was exhausted by the time I took the picture. It was around three o’clock in the morning and you can’t use a flash while the police are trying to find these people, because I would just give them away. So I had to use the moonlight alone.

Aurtengo edizioa 59.a izan da. 128 herrialdetako 5.775 argazkilari aurkeztu dira, guztira 82.951 argazki. 41 izan dira saritutako argazkilariak, 8 sail ezberdinetan. Ikus irudi guztiak.

Irudia: Warren Richardson, Australia, 2015, Hope for a New Life.

Google Translatek beste 13 hizkuntza gehitu ditu, tartean korsikera, frisiera eta gaelikoa

$
0
0

Googlek atzo jakinarazi zuenez, beste 13 hizkuntza gehitu ditu bere Translate zerbitzura. Horrela, dagoeneko 100 hizkuntzako langa gainditzea lortu dute, 10 urteko ibilbidearen ondoren (2006an jaio zen Translate, 4 hizkuntzaren arteko itzulpenekin). Azken takada honetan gehitutako hizkuntzen artean, badira hiztun askoko mintzairak (amharera, xhosera, paxtuera,...), baina baita zenbait hizkuntza gutxitu ere, besteak beste korsikera, frisiera, Eskoziako gaelikoa eta hawaiiera. Euskara 2010. urtetik dago Translatek ematen dituen aukeren artean, nahiz eta oraindik ere emaitzak nolabaitekoak izan.

Googlek 2006an sortu zuen Translate izeneko itzulpen-zerbitzu automatikoa. Hasiera hartan 4 hizkuntza bakarrik zituen erabilgarri (ingelesa, txinera, errusiera eta arabiera). Harrezkero, urtero-urtero gehitu izan ditu hizkuntza berriak eta 10 urteren ostean 103 hizkuntzatan erabili daiteke zerbitzua. Googleren arabera, sareko populazioaren %99 da hori.

Atzo gehitu zituen hizkuntzak 13 dira: amharera, korsikera, frisiera, kirgizera, hawaiiera, kurdua, luxenburgera, samoera, Eskoziako gaelera, xhosera, shonera, sindia, eta paxtuera.

Hizkuntza berriak gehitu ahal izateko, Googlek itzulpenen corpus zabal bat behar izaten du lanean hasteko. Ondoren, 3 faktore nahasten dituzte: makina bidezko ikasketa automatikoa, lizentzia libreko edukia eta itzulpen-komunitate bat.

"As we scan the Web for billions of already translated texts, we use machine learning to identify statistical patterns at enormous scale, so our machines can "learn" the language. But, as already existing documents can’t cover the breadth of a language, we also rely on people like you in Translate Community to help improve current Google Translate languages and add new ones, like Frisian and Kyrgyz. So far, over 3 million people have contributed approximately 200 million translated words".

Euskara 2010etik (55. hizkuntza)

Zenbait hizkuntza gutxitu gaur gehitu diren bitartean, Euskara 2010. urtetik dago eskuragai Translate zerbitzuan. Garai hartan 5 hizkuntza berri gehitu zituzten aproba fasean (Alpha fasean): Euskara, Azerbaiyanera, Armeniera, Urdua eta Georgiera

Euskara munduko 55. hizkuntza izan zen Google Translate zerbitzuan. 

Amoranteren lana entzungai sarean, atzo aurkeztua Donostian

$
0
0

Bost kantaz osatutako soinu postalak, Sinuose lan berrian. Soinu postal hauek Alaitz Alberdik eta Joseba Agirrezabalagak marraztu eta serigrafiatuak dira. 1. oroimenaren fruitu 2. dorre baten gordetakoak 3. dogma 4. oiloarena 5. otoi (mi padre). Atzo aurkeztu zen Donostiako Garoan.

Iturria: amorante.bandcamp.com

via @sinuose: dagoeneko sarean dago amoranteren lehen lana. Bihar Donostiko @egaroa arratsaldeko 19:30tan aurkezpena https://t.co/Hy5PNtTbAa

Apple-FBI auzia: iPhone bat "irekitzea" denak irekitzea litzateke

$
0
0

2015eko abenduaren 2an Syed Rizawan Farook eta Tashfeen Malik-ek 14 pertsona hil eta 22 zauritu zituzten AEBetako San Bernardino hirian. Tashfeen Malik-ek iPhone bat zeukan, eta astearte honetan, otsailaren 16a, FBIk Apple-ri laguntza eskatu dio gailu horren segurtasuna bertan behera utzi eta gordeta duen informazioa ikuskatzeko. Tim Cook, Apple enpresaren buruak, erantzun irekia zabaldu du ezezkoa emanaz, eta eztabaida zabaldu da.

Hemen irakur daiteke FBIren eskakizuna. Baina hiru puntutan laburtu daiteke:

  1. iOS sistemaren auto-ezabaketa funtzioa kentzea. Pasahitza sartzeko saiakera asko huts eginez gero.
  2. Pasahitza asmatzeko saiakeren arteko denbora kentzea. Horrela, automatikoki pasahitza asmatzen ahalegindu daitezke nahiko denbora azkarrean. Pasahitza lau zenbakikoa bada 10.000 aukera daude, eta seikoa bada milioi bat.
  3. FBIri sarrera ematea gailura, telefonoaren portuetakoren bidez edota kablerik gabeko aukeraren bat erabiliz WiFia edo Bluetooth-a, adibidez.

Azken puntua da zalaparta gehien sortu duena. Apple-ren esanetan, FBIren eskaria betez gero bere gailu guztietan backdoor edota atzeko ate bat irekiko luke. AEBetako Gobernuak erantzun du esanaz eskaria iPhone zehatz honetara soilik sartzeko dela. Baina, Apple-k dioenak badu bere logika: gailu zehatz bat hackeatzeko softwarea sortzen badute, nork daki software hori beste behin ez ote duen edonork erabiliko. Hau da, bere produktuetan ahulgune bat nahita sortu eta bezeroen kaltetan jardungo luketela.

Atzeko ateen kontua ez da berria. 2010ean espioi txinatar batzuek Google-k Gmail-en zeukana baliatu zuten bertara sartzeko.

Enkriptazioaren aurkako borroka

Enkriptazioari esker gure datuak zifratu egiten dira eta, ondorioz, babestu. Baina babes hori ez da gobernuen gustukoa, espioitza-zerbitzuek ere ezin dutelako enkripatutakoa irakurri. Terrorismoaren aitzakian hainbat gobernu enkriptazioaren aurka ari dira lanean, hala nola Erresuma Batua edota AEB.

Bertan behera geratuko balitz enkriptazioa eta atzeko ateak irekiko balituzte, gure gailuetara sartu ahal izango lirateke gobernuak. Eta, ez haiek bakarrik, baita gaitasun teknikoa duen beste edonor ere. Mugikorretan informazio ugari gordetzen dugunez, atzeko atea darabilenak hauxe jakin lezake, adibidez: kokapen zehatza, kamera edota mikrofonoa aktibatu, banketxeko informazioa (bankuaren app bat badaukagu, adibidez), osasun datuak ezagutu (kirola egiteko app bat badaukagu) eta abar.

Sektorearen babesa

Apple-k eman duen erantzunak sektorearen babesa jaso du. Whatsapp-eko Jan Koum-ek aldeko mezua zabaldu du Facebook-en, eta Google-ren kudeatzailea den Sundar Pichai-k ere bai (bitxia Twitter erabili izana eta ez Google+).

Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea, zabalik

$
0
0

Aurtengo Bertso Udalekuetako txandak zehaztuta daude dagoeneko toki eta egunei dagokionez. Orain txanda horiek betetzea tokatzen da, eta hasteko, zuzendari, begirale eta sukaldari gisa lan egin nahi dutenek zein praktikak egiteko interesa dutenek eman ahal izango dute izena. Otsailaren 18tik martxoaren 18ra bitarte egin ahal izango dute eskaera. Horretarako, webgunean dagokion fitxa bete beharko dute interesdunek. Hezitzaileek bertso-mundukoak behar dute izan eta udalekuak prestatzeko egiten den asteburu pasara hurbildu beharko dute apirilaren 29an eta 30ean, Zestoako Sastarrain aterpera. Lantaldeak apirilaren 8rako osatuko dira eta erabakiaren berri izena ematen duten guztiei jakinaraziko zaie.

Iturria: bertsozale.eus

via @Bertsozale: Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea, zabalik https://t.co/j6cEcwUzvIhttps://t.co/KeTqltdlI8

Ama Hizkuntzaren Egunean ekitaldi sorta, asteburuan Donostian

$
0
0

Ama Hizkuntzaren Egunean ekitaldi sorta, Donostia2016k eta Euskal PEN klubak antolatuta, asteburu honetan Donostian. Nazioarteko Eguna otsailaren 21ean da. Donostia 2016k sei ekitaldi prestatu ditu eta munduko hainbat hizkuntza komunitatetako hiztunen ahotsak entzuteko aukera izango da. Ekitaldi guztiak otsailaren 20 eta 21ean izango dira, denak 2016 Gunean (Donostiako Easo kaleko egoitzan).

Iturria: argia.eus

via @oirureta: Ama Hizkuntzaren Egunean ekitaldi sorta, Donostia 2016k antolatuta https://t.co/5FXO7nRztmhttps://t.co/JNrrD3Z4L1


Mad Max: Fury Road filma nola grabatu zen dokumentala

'Basque Radio Program' euskal irratsaio historikoa digitalizatzeko lanetan ari da Boiseko Euskal Museoa

$
0
0

Ameriketako euskaldunen ondarea berreskuratzeko lanean, Boiseko Euskal Museoak proiektu berri eta “oso interesgarria” hasi berri du, instituzioan bekadun dabilen Eneko Tudurik EuskalKultura.com-i adierazi dion legez. Boiseko 'Basque Radio Program' irratsaio historikoa digitalizatzen ari da Tuduri, 1952tik 1984ra bitartean, KBOI irratitik uhinarazi zuten saioa. AEB, Kanada eta Mexikoko euskaldunek entzuten zuten programa. Boise, AEB. “Oso interesgarria da jende hau, duela 40-50 urte, euskaraz entzutea Ameriketako irratsaio batean”, dio Eneko Tudurik (Donostia, 1990). Urtarrilaren 11an heldu zen Tuduri Idaho-ko hiriburura, Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekei esker, Boiseko Euskal Museoko hainbat proiektutan aritzeko.

Iturria: euskalkultura.com

via @euskalkulturaEU: 'Basque Radio Program' historikoa digitalizatzeko lanetan ari da Boiseko Euskal Museoa https://t.co/4O7jB0PTFnhttps://t.co/bj5a5oU53A

Hiri antolamendu planaren eragin linguistikoa neurtu du Orioko Udalak

$
0
0

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra osatzen ari dira Orioko Udalean, eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin dute, proiektuari hizkuntzaren inguruko ikuspegia emateko. Plan horren helburua da hirigintzaren esparruko erabakiak hartzerakoan, kontuan izatea zer eragin izango duten euskararen garapenean. Horretarako, Hirigintza planeko bost proiektu nagusiak aztertu dituzte, eta hizkuntzari nola eragingo lioketen ondorioztatu dute.

Iturria: urolakosta.hitza.eus

via @uema_eus: "Nola zaindu euskararen arnasguneak lege babesik gabe?" https://t.co/FGiAs3QoRi#ELE

Jasone Mendizabal: "Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik"

$
0
0

Uste dugu badirela dinamika zahar batzuk kalte egiten digutenak, konfrontazio politikoarekin lotutakoak. Argi dugu euskararen gaia politikoa dela, eta Topalabelen txostena ere politikoa da; beraz, ez da despolitizatu behar euskara, baina bai konfrontazio politikotik atera. Azpimarratzen dugun beharretako bat da gure hizkuntza politikak ez liratekeela horrenbeste oinarritu behar alderdien politiketan. Oinarritu beharko lirateke zientziek agintzen duten politiketan. Hor irudikatzen dugu autoritate zientifiko baten beharra. Zoru komunak adosten duen bisioari erantzun beharko lioke plangintza ahalik eta teknikoenak, zientzian oinarritutako plangintzak, eta instituzioek horri begira politika zehatzak garatu beharko lituzkete. Erreferente zientifiko batek lagunduko luke guztiontzat– instituzioentzat, eta gizarte eragileontzat– ardatz orokor batzuen bueltan norabide berean lan egitea. Konfrontazio politikotik ateratzeko bermea ematen duen bidea litzateke. Euskararen corpuserako Euskaltzaindia sortu genuen moduan, euskararen estatusaren bueltan beharko genuke erreferente zientifiko bat. Hau guztiau babestu beharko litzateke legearekin eta baliabide ekonomikoekin. Eta hori da instituzioen papera.

Iturria: goiena.eus

via @topagunea: "Euskara ez da despolitizatu behar, baina atera behar da konfrontazio politikotik" @JasoneTopahttps://t.co/nFTFoYnHhU#BerrikasiBerrikusi

Euskal skateboardak 50 urte: Sancheski

$
0
0

Skateboardak ere berrogeita hamar urte betetzen ditu aurten. Sancheski enpresak 1966an ekoiztu zuen lehena. “Patinete” harek ez zuen hasieran batere harrera onik izan, jendeak ez zekien-eta zertarako balio zezakeen ere. Gero etorri ziren etorri beharreko amarruak eta trikimailuak. Nire sasoikook ere uste genuen Sancheski enpresa kanpotarra zela, hungariarra edo. 1960ko hamarkadan Duruko maldetan (Arantzazu gainean) estreinako jantzi genituen eskiak Sancheski ziren, marka atzerritarra zelakoan. Urteak behar izan genituen konturatzeko Sanchez-sky bi izenon kontrakzioa baino ez zela. Euskal Herritik atera beharrik gabe, ordukoak dira harako skateboard berriak: Zutik Nai, Skider, Amaya eta Moby Board markak.

Iturria: eibar.org

via @Amatinoblog: Euskal skateboardak 50 urte: Skateboardak ere berrogeita hamar urte betetzen ditu aurten. Sancheski enpresak ... https://t.co/Rw51BdcrXr

3 euroko smartphone bat? Indiako enpresa batek errealitate bihurtu du

$
0
0

Ringing Bells indiar konpainiak munduko telefono adimendun merkeena merkaturatu du. Freedom 251 du izena, eta 251 errupiatan (3 euro) dago salgai. "Indian egindako osagaiak erabiltzen ditugunez, % 13,8 aurrezten dugu kostuetan. Gainera, Internet bidez saltzen dugu; horrenbestez, banaketa sare handien kostuak ere aurrezten ditugu", azaldu du konpainiako presidenteak, Ashok Chadhak, telefonoaren aurkezpen ekitaldian. Horren esanetan, oraingoz 250.000 eskari onartzeko gaitasuna dute, baina epe luzera 10 milioi smartphone saldu nahi dituzte hilabetean. Telefonoaren ezaugarriak hauek dira: pantaila 4 hazbetekoa da, eta qHD bereizmena du. Prozesadorea 1,3 gigahertziokoa da, eta RAM memoria giga batekoa.

Iturria: eitb.eus

via @eitbAlbisteak: 3 euroko smartphone bat? Indiako enpresa batek errealitate bihurtu du https://t.co/ytPobbZqez#freedom251https://t.co/9niO0s1BU3

Picasa aplikazioa eta argazki-zerbitzua itxiko dituzte

$
0
0

Akabo. Bukatu da. Googlek beste zerbitzu bat itxiko du. Oraingoan Picasari egokitu zaio. Heriotza jakin baten iragarpena besterik ez da izan, Google Photos zerbitzua abiarazi zutenetik, bigarren mailan egon delako Picasa Googlerentzat; erdi utzita, erdi lagata. Oraingoan betiko itxiko dutela iragarri dute. Indar guztiak Google Photos sendotzeko erabiliko dituzte. Ea, behintzat, Photos aplikazioan izan duten noraeza, etengabeko aldaketekin, zuzentzeko balio duen. Picasaren web aplikazioari dagokionez, erabiltzaileen argazki guztiak Photos zerbitzura eramango dituzte (orain ere horrela egiten dute, automatikoki); desktop softwareari dagokionez, datorren martxoaren 15etik aurrera ez du mantentzen jarraituko. 

Picasa Web Albums

Picasaren ataletako bat sareko albumak ziren. Flickr edo GPhotos zerbitzuen antzekoa, norbere argazkiak igo eta erakusteko gune bat. Zerbitzu hau betirako itxiko da datorren maiatzaren 1ean. Denboraldi batez, erabiltzailea bere Picasako kontura sartu ahal izango da, baina ezingo du ezer berririk sortu, ez ezer editatu.

Picasako eduki guztia (argazki eta bideoak) Google Photos-era eramango dutela adierazi du Googlek (tira, dagoeneko horrela egiten zuten, orain dela hilabete batzuetatik). Hemendik aurrera, horixe izango da argazkiak kudeatzeko Googlek lehenetsiko duen plataforma.

Ea aldaketa honekin, azken urteotako noraeza zuzentzen duen Googlek. Izan ere, gutxienez 3 plataforma ezberdinen arteko dantza izan du Googlek azkenaldian, etengabeko aldaketekin (+Photos, GPhotos eta Picasa bera). Desktopean ez ezik, badirudi gailu mugikorretarako ere norabidea garbia dela.

Desktop aplikazioa

Sareko albumetaz aparte, Picasak desktop aplikazioa ere badauka. Zure ordenagailuko argazkiak gorde, antolatu eta editatzeko programa bat da. Programa horri esker, gainera, ordenagailuko argazkiak Picasa Albumetara igo eta sarean argitaratzeko aukera dago. 

Programa instalatuta daukatenek hortxe izaten jarraituko dute, noski, baina Googlek ez du ez gehiago garatuko, ez mantentze-zerbitzurik emango. martxoaren 15etik aurrera. 


Eroski BigData bidean serio hasi da

$
0
0

Eroskiren telefonorako app berria frogatu dugu, edo hobeto esateko bi aplikazio berriak.

Izango dira 20 urte Eroski eta beste enpresa batzuen artean Travel Club txartela sortu zutenetik. Garai hartan entzuten genuen El Corte Inglesen arrakastaren faktore garrantzitsuenetakoa izan zela beraien txartel propioa ateratzea. Ordu hartan ez zegoen tratamendu informatiko oso handirik, baina ziurrenez El Corte Inglesek zuku handia atera zion bertako txartelari. Eredu hori gogoan sortu zen Travel Club.

2015ean Eroskik estrategia aldatu du eta Travel Club-etik aldenduta bere txartel propioa sortzeari ekin dio, ziurrenez estatistika hutsetatik aparte, marka propioa indartu eta egiten dituen ekimenetan autonomia handiagoa eduki ahal izateko. Estrategia horretako pauso garrantzitsuak dira telefonoko bi aplikazioak, erabiltzaileen ohitura eta gustoen informazioa zehazteko erraztasunak emango bait die. Bestetik, erabiltzailearen fidelizazio bide bat ere bada, bezeroak Eroskiren aplikazioa soinean eramango bait du uneoro.

Eroski Super

Online dendan erosteko aplikazioa da. Produktu zerrendan bilaketa egin, aukeratu, eta etxera ekartzeko aukera eskaintzen du. Produktuak bilaketa bidez edo menuetan nabigatuz aurkitzen dira, eta orgatxora gehitu besterik ez dago. Gainera eskaeren historikoa gordetzen du, gure produktu eskatuenak eta norberak zerrendak zehazteko aukera.

Euskarara oso ondo moldatuta dago aplikazioa, nahiz eta hasierako unean badirudien ez dagoela euskaraz. Menuetan nabigatuz aurkitzen da euskararen aukera, aktibatu eta listo. Hori bai, Eroskiren datubaseko produktu izen guztiak gazteleraz bakarrik daudenez, ezingo dituzu produktuak euskaraz bilatu eta gazteleraz egin beharra dago.

Eroski aplikazioa

Ikuspegi zabalagoarekin egindako aplikazioa da hau, ziurrenez gure datuen azterketa eta hobekuntza buruan dutela. Online erosketarik egiten ez baduzu ere oso erabilgarria da. Eroski txartela erabiliz izena eman eta handik aurrera zure datu pertsonalak erakutsiko dizkizu. Bertan aurkituko dituzu:

  • Nire sustapenak (sic): sustapenerako banatzen dituzten papertxo horien bertsio digitala.
  • Erosketa zerrenda kudeatzeko aplikaziotxoa (gainera zure produktu erosienen zerrenda daukazu lagungarri). Produktuen barra kodea ere erabili daiteke produktu berriak zerrendara gehitu ahal izateko.
  • Zure aurrezpenen saldoa
  • Denda bilatzailea

Kasu honetan ere, euskaraz oso ondo dabil tresna, produktuen izendapenak salbu, esan bezala gaztelera hutsean bait daude.

Faltan bota dut Eroski fidelizazio txartelaren ordez, ordaintzean telefonoa erabili ahal izateko aukera. Horrek zirkuitua itxiko luke eta Eroskik neurtu ahal izango luke denda fisikoan erosketa egiterakoan zenbatean daukan eragina telefonoko aplikazioak. Nik pertsonalki Stocard aplikazioa erabiltzen dut. Aplikazio honetan Eroski, Decathlon, Dia, Forum edo beste fidelizazio txartel asko gordeta ditut, eta barra kode baten bitartez erabiltzen dut kutxatik pasatzean. Tamalez, Eroski denda gehienetan Laser bidezko scannerrak daude eta hauekin ezin dira telefonoko barra kodeak irakurri eta eskuz tekleatu behar izaten dituzte.

Bestelakoan, erosketa zerrendak kudeatzeko aplikazioak erabili dituenak (Out of Milk bezalakoak adibidez), Eroskikoak oraindik zer hobetu baduela sentitzen du, baina datuak Eroskin datubasetik ateratzeak asko errazten du erosketa zerrenden edizioa. Ea garapenarekin jarraitzen duen Eroskik eta ez duten aplikazioa garatzeko indarra bere horretan uzten.

Eroski aplikazioa:Android edo iOS

Eroski Super:Android edo iOS

“Hiri asko bere baitan” ikuskizuna Bilboko Euskararen Etxean otsailaren 26an

$
0
0

Hiri asko bere baitan argazki- eta bideo-proiekzioak, abestiak eta antzerkia nahasten dituen diziplina anitzeko ikuskizuna da, "hiria" kontzeptua ardatz bezala hartuta, ezkutuan dauden istorioak azalarazten dituena.

Zuzeneko emanaldiak Asier Olabarrieta, Aitzol Mujika eta Andoni Alonso musikariak eta Kepa Errasti aktorea biltzen ditu taula gainean, ikusleei unibertso bisual, literario eta soinudun berezian murgiltzeko aukera eskainiz.

2015eko otsailean estreinatu zenetik, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Bergaran eta Elgoibarren izan ostean, hiriburu bizkaitarrera bueltan dator. Euskararen Etxean (helbidea: Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo) eskainiko da 2016ko otsailaren 26an (ostirala), 20:00etan, doan. 

Informazio gehiago hemen.

Itziar Idiazabal: 'Hizkuntza txikien alde eginda, gizarteak balio ekonomikoak gehiago garatzeko aukerea dau'

$
0
0

Hizkuntza aniztasunaren aldeko mezua zabaldu da Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Egunean eta, batez be, hizkuntza txikiak babesteko beharra azpimarratu da. Unesco erakundeak antolatzen dau Ama Hizkuntzearen Eguna, zezeilaren 21ean. Horren harira, astelehenean, hilak 22, jardunaldi berezia antolatu dabe EHUren Unesco Katedreak eta Azkue Fundazinoak, Bilboko Euskerearen Etxean. Europako hizkuntzen aberastasuna erakusten dauen mapea aurkeztu dabe bertan. Unesco Katedrako koordinatzaile Itziar Idiazabalegaz egin dogu berba eta hizkuntza txikien alde egiteak daukazan abantailak nabarmendu ditu. Izan be, hizkuntzak danon altxorra dirala dino.

Iturria: bizkaie.biz

via @Bizkaie: Itziar Idiazabal: 'Hizkuntza txikien alde eginda, gizarteak balio ekonomikoak gehiago garatzeko aukerea dau' - https://t.co/SxEal5Ruau

"Bagara nor" hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek bihar Elgoibarren

$
0
0

Lorea Agirrek (Beasain, 1968) Bagara nor hitzaldia eskainiko du Elgoibarren, otsailaren 24an (asteazkena), Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Bagara nor Korrika 19ko lekukoak Euskal Herria zeharkatu eta Bilbon irakurri zen mezua da, eta Loreak idatzi zuen. Korrikarako idatzi zuen mezuarekin zer esan nahi zuen azalduko digu kazetari eta antropologo beasaindarrak, Elgoibarren emango duen hitzaldian.

Bagara nor mezuan aintzat hartzeko eta gogoetarako hamaika ideia dagoela irizten diogu, eta horien gainean jardungo dugu Lorea bidelagun hartuta. Hona hemen horietako batzuk: 

  • Auzia ez da izan ala ez izan, kontua ekitea da, egitea.
  • Egiten duguna gara.
  • Hizkuntza erabiltzen duenarena da.
  • Menpeko izateari utzi eta ahalduntzea da kontua.
  • Euskara auzi politikoa da.

Korrikarako idatzi zuen testuarekin esan nahi duena azalduko digu Loreak Elgoibarren emango duen hitzaldian. Hemen duzue Loreak idatzitako testua, bere osotasunean.  

Hitzaldia Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du. 

Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin

$
0
0

Luzaroan entzun eta irakurri dugu garai batean emakumeek ez zutela dantzatzen. Euskal dantzetan egiten zituzten dantza gehienak "prestamoak" zirela, gizonezkoek "utzitakoak". Aita Donostiak esan zuen emakumeak ez zuela dantzatzen, asko jota dantzatua izaten zela. Azken urteotan hainbat ikertzailek erakutsi digute emakumeek historian dantzatu dutela, bai, uste baino gehiago, uste baino maizago. Baina entzutea eta irakurtzea gauza bat da, eta ikustea beste bat. Gaur dantzan.eus-en sareratu dugun filme honek ebidentzia hezur-mamitzen du. Emakumeak, soka-dantza bat eginez, aurreskua gidatuz Santurtzin, 1921ean. Ikusi filma:

Gure dantzen historia ikusteko modua eguneratzen lagunduko digun dokumentua. Irakurri filmari buruzko xehetasunak ondoko loturetan:

Viewing all 5031 articles
Browse latest View live