Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 4970 articles
Browse latest View live

Jaurlaritzak euskarazko zortzi hiztegi aurkeztu ditu

$
0
0

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurkeztu ditu hiztegiak, Donostian. Ekitaldian, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaz gain, Jokin Azkue Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak, Xabier Legarreta Kontsumobideko zuzendariak, Xabier Balerdi Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko ordezkariak, Iñaki Laskurain Euskadiko Errugbi Federazioko lehendakariak, Olatz Osa Elkar Argitaletxeko zuzendariak, Josu Aztiria Elhuyar Fundazioko ordezkariak, Eneko Oregi Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskara zuzendariordeak eta Araceli Diaz de Lezana Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren Hizkuntza Plangintzako arduradunak hartu dute parte.

Iturria: berria.eus

via @berria: Jaurlaritzak euskarazko zortzi hiztegi aurkeztu ditu https://t.co/oObRoSc4bkhttps://t.co/5CMrOLgmrd


Ertzaintza eta Iruña-Veleia

$
0
0

Iruña-Veleiako grafitoek dagoeneko gauza gehiegi aldatu dituzte: euskeraren egonkortasun maila handiagoa frogatu dute, Mitxelenaren artikuluaren teoria deuseztatu dute, Euskal Herriko latin arrunta ezagutzera eman digute, euskalduntze berantiarren teoria hankaz gora jarri dute, kristautze prozesua aurreratu dute ia Erromakoaren aldi berera... Gauza gehiegi hemengo establishment unibertsitarioarentzat eta Vatikanoarentzat. Horregatik, grafitoen sekulako altxor hori lurperatzeko asmoz, hemengo kastak orain zortzi urte faltsukeriaren bertsio ofiziala asmatu zuen.

Bertsio ofizialean oinarrituta, Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil eta Lurmen kanporatu zituen eta haien lekuan kanporatzen lagundu ziotenak jarri zituen: EHUko Arkeologia Saila, Euskal Filologia Sailaren laguntzarekin. Sei urte pasatu dira eta erakutsi duten gauza bakarra aldare baten oinarria izan da.

Horrez gain sektore oso bat hondeamakinaz hondatu zuten antzeko grafitorik ager ez zitezen… Eta orain, abenduan, Nuñez, Azkarate eta EHUko Arkeologia Sailaren beste batzuek beste ingurune oso aberatsa suntsitu dute: Errosetoien etxearen albo bat, hainbat grafito, horietako batzuk euskeraz, topatu zituzten lekuaren ondoan. Hormak eta bertako estratigrafia guztiak suntsitu dituzte beste hondeamakina batez. Hori guzti hori Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusiaren onarpenarekin eta EHUko Iñaki Goirizelaiaren onespenarekin.

Lurmenek, ordea, 6 urteko epe berean 1.000 zeramika baino gehiago topatu zituen, horietan 400 grafito eta ehunka marrazki zeudelarik, lau ingurune garrantzitsu berreskuratu zituen, 290 zundaketa egin zuen… historia garaikidearen euskeraren altxor handiena topatu zuten.

Faltsukeriaren bertsio ofiziala ez da berdina izan 8 urte hauetan eta adabakiak jartzen joan izan dira denboran zehar, ahalik eta sinesgarritasun gehien emateko. Baina, esaerak dioen moduan, gezurtia herrena baino errazago harrapatzen da:

Hasierako filtrazioak. Herritarrak faltsukeriaren alde kokatzeko, izenik gabeko filtrazioak egon ziren prentsan eta interneten. Horietan hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik grafitoak faltsuak zirela aipatzen zuten. Hau da, honelako gai arkeologiko batean arkeologoei eta datazioak egiten dituzten arkeometrei hitza eman beharrean hizkuntzalariei eman eta onartzen zitzaien. Mundua alderantziz!

Descartes eta osagai modernoa. Geroago, 2008ko azaroaren 19an, ostrakak faltsuak zirela ebatzi zuten gehien bat EHUko Letren Fakultateko irakaslez osatutako Adituen Batzordeak eta Arabako Foru Aldundiak, besteak beste Descartes agertzen zelako eta osagai moderno bat aurkitu omen zutelako.

Eliseo Gilek hurrengo egunean bi datu horiek gezurtatu zituen. Batetik Descartes ez zela agertzen, Miscart baizik eta bi hilabete geroago, argazkiak publiko egin zirenean, arrazoi zuela ikusi genuen.

Bestetik osagai moderno hori apurtutako zeramika zatiak itsasteko kolarena zela erantzun zion Juan Manuel Madariaga EHUko irakasleari. Ez zekien, antza, zeramika zatiak apurtuta agertzen direla indusketatan eta itsatsi egin behar izaten direla. Eliseok argitu zuenean, Madariagak bere txostenetik puntu hori kendu zuen Aldundian ofizialki sartu zuenean.

Hau da, ostrakak eskarmentu handiko arkeometriako laborategietara bidali beharrean, faltsukeria bultzatuko zuen unibertsitateko “lagun” bati eman zioten analitikaren bat egiteko enkargua.

Txosten grafologikoa. Geroago, Descartes eta osagai modernoarena pikutara joan zitzaienez, bi egunkarietan filtratutako artikuluen bidez grafitoak faltsuak zirela frogatzen saiatu ziren, txosten grafologiko batek zioelako.

Ros M. Frankek horri erantzuteko egin zuen txostenean eta geroago agertutako beste artikuluetan ikusi zen erabat oinarri gabekoa zela akusazio hori. Gainera, jakina da grafologia paperean egindako idazkunetarako baliagarria izan litekeela baina ez euskarri gogorretan, zeramikak bezalakoetan. Orain Ertzaintzaren arabera, grafologiaren txostenak ez du ezertarako balio. Hau haiek inpartzialak direla erakusteko egin dute, epaileak txosten hori errefusatu egingo zuela bazekitelako. Baina ez dira inpartzialak, ez.

San Juan komentua. EHUko Arkeologia Sailak Lurmenek baino hobeto egiten duela lan irudikatzeko, orain dela 3 urte San Juan komentuaren aztarnak aurkitu zituztela baieztatu ziguten egunkari guztietan orrialde osoak betetzen zuten bertsio ofizialaren aldekoen albisteek. Gezurra zen, orain 300 urte jadanik kokapena ezaguna zelako. Tamalez, bertsio ofizialak ondo funtzionatu zuen, hurrengo egunean hori ez zela egia egunkari bakarrak jaso zuelako.

Instituto del Patrimonio Cultural Españoleko Navarroren txostena. Orain bi urte bertsio ofiziala indartzeko adabaki berri batekin etorri zitzaizkigun: ostrakak faltsuak zirela erabat baieztatu ziguten osagai moderno gehiago aurkitu zituelako Ertzaintzak gomendatutako Madrileko laborategi bateko ikerle bakar batek: Navarro jaunak. Beti bezala, El Correoko filtrazio batez zabaldu zuten berria.

Gero, txostena ondo irakurrita, ikusi genuen osagai moderno horiek azaletan agertzen zirela, ez idazkien barrunbeetan. Beraz, Navarrok frogatua duena da ostrakak txarrantxa “modernoez” garbitzen direla! Hau aurkikuntza hau!

Gainera, Navarrok lehen Madariagak aurkitu ez zituen osagai batzuk topatu zituen grafitoetan. Hau da, grafitoak manipulazio gehiago jasaten ari omen dutela dirudiela. Hau onartezina da, grafitoak Epaitegian egon beharrean auzi honetako alderdi batek –akusatzailea den Aldundiak- dituelako eta ondorioz, zaintza katea hasieratik apurtuta dagoelako. Edward Harrisek honen berri izan zuenean zera esan zuen: bere herrialdean gai hau hurrengo egunean artxibatuta egongo zen, zaintza katea apurtzeagatik.

Ertzaintzaren txostena. Beste filtrazio baten bidez, oraingo abenduan, El Correok bertsio ofizialaren azken adabakia jakinarazi digu: Ertzaintzarentzat ostrakak faltsuak dira. Baina, txostena irakurrita, ez digute azaltzen zergatik, nola eta noiz egin ziren eta ez dute froga bat ere eman. Polizi ikerketa lana egin beharrean (froga zientifikoak…), eleberria dirudien txostena egin dute. Eta duten “froga” bakarra orain bi urte haiek gomendatutako Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural Españolek egindako zeramiken gainazalen azterketa izan da, Madariagak egin zituen analitiken 2. bertsioa dirudiena.

Hain zuzen ere orain, faltsutzat emandako testu gehienak antzeko indusketetako testuen datu baseetan… agertzen direla ikusi dugunean.

Hain zuzen ere orain, Edward Harrisek, arkeologia modernoaren sortzaileak, frogarik gabe arkeologoak horrela inputatzea eta auditoriak eta datazioak egin gabe egotea, munduan beste kasurik ez duela ezagutzen esan digunean.

Hain zuzen ere orain, altxor bat dugula dakigunean Euskera-Veleiako 400 grafito horiei esker euskeraren errekorrak 8 mende aurreratu duelako Hegoaldean: Donemiliagako (San Millan de la Cogolla) XI. mendeko 6 hitzetatik Iruña-Veleiako III., IV. eta V. mendeetako euskerazko 70 hitzetara: senide, pertsona eta leku izenak, adjektiboak, aditzak, Gure Aitaren hastapena...

Bitartean, noski, Eliseo Gilek eskatu zituen laborategi ospetsuetan 100 grafitoen datatzeak eta kata kontrolatuak egiteak, 8 urte eta gero, egin gabe jarraitzen dute. Izan ere, datazioak egingo balituzte, ondotxo dakitenez, egiazkoak direla erabat frogatuko litzateke eta euskerari buruzko betiko apunteak aldatu beharko lituzkete eta indusketan duten negozioa galduko lukete: EHUk 6 urte hauetan 1.700.000 euro baino gehiago kobratu du eta harresian “zementuzko” bloke batzuk jarri eta aldare baten oina baino ez digute erakutsi!

Aski da! Itzul dadila zientzia Iruña-Veleiara eta dauden interes ekonomiko, akademiko eta vatikanistek ospa egin dezatela. Izan ere, hemen gezurrezkoa den gauza bakarra… haien bertsio ofiziala da.

 

Euskeraren Jatorria

1.200 euroko Gutxieneko Lanbidearteko Soldata ezartzea bideragarria da

$
0
0

Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiak, Bea Martxueta Politika Sozialetako arduradunak eta Rafa Izquierdo Batzorde Soziekonomikoko kideak soldaten inguruko txostena aurkeztu dute. 1.200 eurotako gutxieneko soldata aldarrikatu da bertan, aldarrikapen honen bideragarritasuna nabarmenduz. Iazko Maiatzaren Lehenean, hazkunde ekonomikoan sartu berritan, sindikatuak nabarmendutako gako nagusiak gogorarazi ditu Etxaidek.

Iturria: lab.eus

via @zureEskubideak: 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea bideragarria da eta lortuko dugu https://t.co/yA7Yfso33Bhttps://t.co/Dplk2lQeJG

Euskal herritarrak eta sexua, online inkesta anonimoa

$
0
0

Kaixomaitia.eushttp://Kaixomaitia.eus-ek, Euskaldunon Harremanetarako guneak, 9 urte beteko ditu igande honetan San Balentin egunarekin eta urteurrenaren karira erlazioen inguruko ikerketa eta gogoeta sustatu nahi dute: “Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoa” martxan jarri da.

Kaixomaitiak, 2007an sortutako Euskaldunon Harremanetarako Guneak, 2015eko abenduan berritu zuen proiektua eta webgunea eta oraingoan, 9. urteurrenaren karira online inkesta anonimo bat jarri du abian Euskal Herrian bizi dugun egoera sexual / afektiboa eta iritziak  zein diren ezagutu eta horren inguruan gogoeta egiteko helburuarekin. Galdetegia otsailaren 12-tik apirilaren amaiera bitarte osatu ahal izango da euskara, gaztelera eta frantsesez eta kaixomaitiaren webgune eta sare sozialetan egongo da eskuragarri.

Inkesta 18 urtez gorako euskal herritarrei zuzendua dago eta erantzunen anonimotasuna bermatuko da; SurveyMonkey inkestarako plataforma bidez egingo da eta ez da ez izenik ez eta IP helbiderik jasoko. Gutxienez 1000 erantzun espero dituzte, emaitza fidagarriak izateko lagin sendo bat behar dutela azpimarratu baitute. Era berean, Aztiker Ikergunearen aholkularitza teknikoarekin garatu dute inkestaren diseinua eta jasotako emaitzak elkarte honekin batera aztertuko dituzte.

73 galderako galdetegia 8 minututan bete daiteke eta harremanen gaia hainbat ikuspegietatik jorratzen du: egoera afektiboa, sexuala, harremanak eta internet, leialtasuna, etab. Galdera batzuk apur bat pertsonalak izan daitezke eta, segur aski, askori zail egingo zaie erantzutea; baina, horixe da helburua, jendeak tabuak utzi eta bakoitzaren errealitatea zein den partekatu eta ezagutzea, aipatu anonimotasunaren bermearekin.

Laburbilduz, Kaixomaitiak Euskal Herrian ditugun zenbait mito eta aurreiritzi baieztatu edo ukatu nahi ditu; jendearen bizipenak eta iritziak jaso, aztertu eta partekatu.

Ongi bidean, behin behineko emaitza batzuk martxo erdi aldera zabalduko dituzte eta behin betiko azterketaren emaitzak maiatza amaieran prest izatea espero dute.

Zoriontsuak al gara euskal herritarrok maila afektibo / sexualean? Euskal Herrian nahikoa sexu harreman ditugu? Onartuak al daude amodio erromantikotik urruntzen diren harreman motak? Nolako harremanak ditugu eta nolakoak izatea gustatuko litzaiguke?

Erantzuna laster...

Sare sozialetarakom traola: #KM_SEXUINKESTA

INKESTARA JOATEKO SAKATU hemen.

Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

$
0
0

Euskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi. András Kornai hizkuntzalariak 2013an argitaratutako “Digital language death” ikerketaren arabera munduko hizkuntzen %5 baino ez da erabiltzen Interneten, eta horrek gainerako %95a heriotzara kondenatuko du. XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa bere desagerpen digitala ekiditeko. Sarea komunikazioa da, hizkuntzen erabilera aktiboa bultzatzen duten sare sozial eta komunikazio digitalek gidatutako komunitate erraldoiaren jarduna.

Komunitate horretan euskarak osasun ona duela esan izan dugu askotan, komunitate digital aktiboa duela, hizkuntza nagusien menpe dagoen sarean ongi kokatzen dela, baina hori baieztatzeko ditugun datuak oso gutxi izan dira. Hori dela eta, PuntuEUS Behatokia jarri genuen abian iaz, euskarak Interneten duen egoera aztertu eta biziberritzeko behar diren estrategia eta politikak definitzeko tresna euskal gizarteari eskaini asmoz.

PuntuEUS Behatokiaren arabera %17koa da euskararen erabilera Interneten. Edo, zehatzago esanda, Interneteko domeinu nagusietan (.eus, .com, .es, .org…) dauden webguneen %17k erabiltzen du euskara, bataz beste. Kalean baino zerbait gehiago, baina ez asko: euskararen kale erabilera %13,3koa da azken neurketaren arabera. Kalean euskararentzat biziberritze prozesuak aktibatzen diren moduan aktibatu behar ditugu Interneten ere.

Anjel Lertxundik esan zuen Internetek izan behar duela euskararen zortzigarren probintzia. “Hor ez bagaude, gureak egin du”, zioen, “Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak”. Hamar urte pasa dira hitz hauek argitaratu zituenetik, eta diagnostikoa ez da aldatu: iritsi da zortzigarren lurraldea konkistatzeko garaia.

Anjelen planteamenduan, ordea, bazegoen akats bat: Internet euskararen zortzigarren probintzia izango balitz, bertako biztanleak beste batzuk lirateke, euskal hiztun digitalek soilik osatutako lurraldea genuke, erreserba digitala. Internetek, aldiz, gure gizarte osoaren ispilu digitala izan behar du, baina horrekin ere ez genuke ekidingo euskararen heriotza digitala, ez baita nahikoa kaleko erabileran dugun errealitatea Interneten islatzea. Komunikazio digitalen garaian, ispilua okertu behar dugu, euskararen irudia handiago isla dadin.

Anjelek proposatutako zortzigarren lurraldea ez dute euskal biztanle digital soilek osatu behar. Gure komunitate osoaren bertsio digitalak osatu behar du, eta komunitate horrek euskararen inguruan bildu behar du bere burua. Hizkuntza gutxi dira Interneten ordezkatzen dituen bilgune propioa dutenak, zer esanik ez hizkuntza txikien kasuan. Guk badugu gurea: .EUS domeinuak euskal hizkuntza eta kultura Interneten babestu eta sustatzea du helburu, eta hori ikusgai gelditzen da Behatokiak emandako datuetan: .EUS erabiltzen duten webguneen %88ak euskarazko edukia dute, gainerakoetan, aldiz, %20ren azpitik gehienetan.

Zorionez euskarak komunitate digital aktiboa du, eta komunitate horrek ahalbidetu du euskara digitalki osasuntsu egotea orain arte. Baina komunitate hori tamaina txikikoa da, eta .EUS domeinuak aukera bat ematen digu komunitate hori zabaldu eta indartzeko. Gure komunitatera erakarri behar ditugu euskaraz komunikatu nahi duten webgune eta erabiltzaileak.

Zortzigarren lurraldea konkista dezakegu, euskal biztanlegoaren euskarazko bertsio digitala garatuz. Euskararen erabilera digitalak ez du halaber ezagutza ezinbesteko bihurtzen, edukien itzulpena, argitalpena, moldaketa, nahikoa baitira euskararen presentzia Interneten indartu eta aktibo dagoen euskal komunitate digitala handitzeko. Euskararekiko konpromiso digitala zabaltzea ezinbestekoa da gaur egun dugun %17ko erabilera tasa gainditu eta euskararen presentzia sarean indartzeko.

Euskal komunitate digital aktibo batek lortuko duelako Interneteko eragile handiek gure hizkuntza kontuan har dezaten, eta euskara sarean bizirik dauden hizkuntzen %5 horretan ikusgai mantentzea bere erabilera globalizatuz. Komunitate honetako erabiltzaileak izango dira gure zortzigarren lurraldeko kolono digitalak.

PuntuEUS Fundazioa prest dago euskararentzat ezinbestekoa den erronka honi heldu eta lankidetzarako indarrak biltzeko, Euskaltzaindiarekin eta lan honetan aritzeko prest dauden gainerako eragileekin. Guztion ardura da Interneten euskal komunitate digitala bizi eta aktiboa izatea, eta .EUS domeinua da komunitate horren bilgunea. Interneten euskaraz, .EUS.

Koldo Zuazo: "Euskararen meritua da euskalkiek XXI. mendera arte bizirik irautea"

$
0
0

Koldo Zuazo hizkuntzalaria eta euskaltzain urgazlea da eta urte luzeak daramatza euskara ikertzen eta, bereziki, euskalkiak ikertzen. Joan den astean aurkeztu zuen Euskalkiak.eus ataria, kezkatuta ikusten duelako nola ari diren euskalkiak galtzen. "Euskararen meritua da euskalkiek XXI. mendera arte bizirik irautea; eta, aurrera egiteko, bizirik dagoen horri eutsi behar diogu".

Iturria: naiz.eus

via @Gaur_8: Koldo Zuazo: «Euskararen meritua euskalkiek XXI. mendera arte bizirik irautea da» https://t.co/jla4o587fqhttps://t.co/U96eL8WHTo

Euskara biziberritzeko paradigma berri bat aurkeztu dute

$
0
0

Patxi Saez Beloki soziolinguistak ondorengo 20-30 urteetan euskara indarberritzeko “Gurdiaren Paradigma (2016)” aurkeztu du joan den ostiralean, 2016-02-12an, Euskaltzaindiak “Euskara biziberritzen jarraitzeko” antolatutako jardunaldian. Patxi Saezek bere hitzaldian esan zuen, ondorengo hamarkadetan euskararen erabilera gizarte osora zabaldu nahi badugu, ezinbestekoa dugula orain arteko estrategiak aldatzea eta behar-beharrekoa dugula paradigma berri bat horretarako, Saezek dioenez, “Orain arte egindako berdina eginez, ez ditugu emaitza ezberdinak lortuko”.

Saezek hitzaldiaren hasieran euskararen gaur egungo egoera deskribatu zuen: “Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian, hizkuntzak hiztunengan bizi baitira. Irudika dezagun euskara landare bat dela eta lorontzi batean dagoela. Lorontzi horrek gaur egun orain 30 urte baino % 70 lur gehiago dauka. Baina lur berri horrek ez dio landareari bizi-indarrik ematen. Landarea ez da hazten, ez da indartzen. Gainera, gure landarea ahultzen ari ote denaren irudipena dugu, izan ere, hosto batzuk horaildu egin baitzaizkio. Horixe dugu euskararen gaur egungo egoera: azken 30 urteotan hiztun asko irabazi ditu baina hiztun horiek ez diote bizi-indarrik ematen”.

Patxi Saez soziolinguistak Euskaltzaindiaren egoitza nagusian euskararen erabilera sozio-funtzionalerako proposatu zuen paradigmaren bidez, gaur egun euskara bigarren hizkuntza duten gazte euskaldunberri askok euskara zergatik erabiltzen ez duten azaldu zuen Maslow psikologo eta ikertzaile estatubatuarraren teoriak erabiliz.

Saezen arabera, “Euskararen aldeko aldaketa soziala eragin nahi badugu, euskara gizartearen periferiatik erdigunera ekarri nahi badugu, bigarren hizkuntza izatetik lehen hizkuntza izateko bidean jarri nahi badugu, azken batean, euskara gizartearen ardatzean jarri nahi badugu, nahitaez, Euskal Herriko herritarren balore-eskalan euskarak garrantzi handiagoa irabazi behar du eta hori bide bakar batetik lortuko dugu: euskara Euskal Herriko herritarren gizarte bizitzan komunikaziorako beharrezko eta ezinbesteko bihurtuta”.

Patxi Saezek Euskaltzaindiaren “Euskara biziberritzen jarraitzeko” jardunaldian emandako hitzaldia bere webgunean jarri du eta PDF honetan ere jaitsi daiteke.

Jardunaldiak emandako guztia ikusteko, berriz, bi laburpen-albiste hauetan (bat eta bi) , eta ondorengo bideoetan.

Munduko hegaztirik zaharrena, 65 urteko Wisdom albatrosa, ama izan da berriro

$
0
0

Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (Phoebastria immutabilis) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako Papahānaumokuākea naturgunera itzuli da, eta bere haur txikia ere jaio da dagoeneko (irudian). Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gora-behera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urtero-urtero.

65 urterekin, aitatxi-amatxi zaharrunoak gara gizaki gehienok. Baina hara non, 65 urteko albatros batek, Wisdom izeneko Laysan albatros eme batek, aurten ere bere kumetxoa izan duen; bere 35-40. kumaldia dela kalkulatzen dute Midway Atoll National Wildlife Refuge parkeko ikerlariek. Azken 10 urteotan 6 kumaldi izan ditu, hori behintzat ziur dakigu.

Wisdom zaio izena, amama honi. 1956. urtean harrapatu zuen biologo batek, eta eraztuna ipini zion, bere ibilerak ikertzeko. Gutxienez 5 urte zituela kalkulatu zuten orduan; 1951. urtean jaioa, beraz. Hainbat urtez pista galdu zitzaion, baina 2001. urtean, berriz ere albatrosak aztertzen eta eraztuntzen ari zirenean, Parke Naturaleko biologoek harrituta ikusi zuten harrapatutakoetako bat Wisdom bera zela (orduan ipini zioten izena, 50 urte zituela).

Ondorengo irudietan ikusi dezakezue, bere kume jaioberria zaintzen, hanketan 2 eraztun dituela: 1951an ipini zioten metalikoa eta 2001eko berri gorria (azken gorri horri esker, urteotan askoz errazago egiten zaio jarraipena Wisdomi).

Wisdom albatrosaren ibilerak eta datuak

Laysan albatrosa (Phoebastria immutabilis) Ipar Pazifikoan bizi den itsas hegazti handi bat da (albatrosen artean txikienetarikoa, hala ere). Urtean zehar hegaldi luzeak egiten dituzte ozeanoetan barrena, baina kumaldia iristen denean, Hawaiiko ipar mendebaldeko uharteetan biltzen dira gehientsuenak; 2,5 milioi albatros elkartzen dira urtero Midway Atoll National Wildlife Refuge parkean (munduko populazio osoaren %98 inguru). Txito bakarra izaten dute kumaldiko. 

Laysan albatrosak, hegazti handi asko bezala, monogamoak dira, eta bizi guztirako izaten dute bikote berbera. Wisdomen kasuan, hain zaharra izanik, badirudi gutxienez 2-3 bikote ezberdin izan dituela bizitzan zehar. Oraingoak Goo du izena, eta bikoteak otsaila hasieran izan duen txito jaioberriak Kūkini. Ikerlariek estimatzen dutenaren arabera, Wisdomen 35-40. kumea izan daiteke. 

Wisdomek harrituta dauzka ikerlariak. Izan ere, bere espezieko hegazti gehienek 30-35 urteko bizi iraupena izaten dute. Gainera, orain arte uste zen, bizi iraupen handiko hegazti emeak antzu bihurtzen zirela adin batetik aurrera (gizakiaren kasuan bezala). Usteak erdia ustel, gutxienez Wisdomen kasuan. 

Orain gutxira arte, beste albatros batek zeukan adin marka handiena, Diomedea sanfordi espezieko beste albatros eme batek. Grandma izena jarri zioten eta 61 urtera arte ikusi zuten bizirik Zeelanda Berrian.

Parke Naturaleko ikerlarien kalkuluen arabera, bere bizitzan zehar 4,5 milioi kilometro inguru egin ditu hegan Wisdomek, Pazifikoko uretan barrena; lurretik ilargira bospasei joan-etorri egiteko lain.

MVI_4259

Informazioaren irudia eta iturri nagusia: npr.org. Wisdomi azken urteotan egin zaion jarraipenaren berri, Midway Atoll parkeko webgunean eta albiste honetan.


Lurraldearen marka sendotzeaz

$
0
0

Azken egunotan topaketa pare batean parte hartzeko aukera izan dut. Bietan ariketa prospektibo bat egin da, [Arabako] lurraldearen etorkizuneko erronken inguruan hitz egiteko. Bata euskaraz izan da eta “euskara” gai zentrala izanik, hiri/ lurralde baten alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea bilatzen zuen. Bestea… bestea, gazteleraz izan da nagusiki, work coffeearen metodologiaren arabera antolatuta.

Lan saio horretan, partaideok bi mahaitan egon ginen, horietako bakoitza dinamizatzaile batek gidatuta eta beste bost kiderekin batera. Metodologiak proposatutako ariketari heldu aurretik, lan egiteko erabili beharreko hizkuntzaz jardun genuen (oker egon ninteke, baina nik dakidala, kezka hau ez zen gainerako partaideen artean planteatu). Lehenengo taldean euskaraz hitz egiteko aukera izan genuen, gure mahaikideen ulermen mailak horretarako aukera ematen baitzuen. Bigarrenean, ordea, gazteleraz egin behar izan genuen, gehienek ez baitzuten euskaraz aritzeko eta ulertzeko gaitasunik.

Lurralde baten etorkizuneko erronken inguruan aritu ginen eta partaidetza askotarikoa izan zen: administrazioak, unibertsitateak, enpresak, teknologia zentroak, sindikatuak, enpresa erakundeak, finantza entitateak, hezkuntza eragileak, komunikabideak, gizarte erakundeak… Ekonomia, gizarte eta kulturaren arloetan aurrera begirako erronka nagusiak finkatzeko xedearekin. Parte-hartzaile gehienek erdaraz irudikatu zuten etorkizuna. Zalantzarik ere ez zuten izan. Hala ere, beste batzuek, zorionez, beste ikuspegi bat gaineratu zuten, [Arabako] lurraldearen etorkizuna [eta marka] euskaraz ere izan daitekeela eta izan behar duela adierazi baitzuten.

Gure eta geure seme-alaben etorkizuna euskaraz ere irudikatzen dugu, instituzioek bideratutako ekimen askotan ikuspegi hau oraindik barneratu ez bada ere. Ez da nahikoa borondatean eta marketingean oinarritutako irudi kanpainak zabaltzearekin eta ohiko mantra diskurtsiboak behin eta berriro errepikatzearekin. Lidergoa, ekintzak eta praktika eredugarriak behar dira. Etorkizuna euskaraz ere pentsatu eta eraiki behar da, gure lurraldean [Araban] egunero euskaraz lan egiteko eta euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dutenena ere bada eta.

Lurralde baten marka sendotzeaz ari dira etengabe komunikabideetan. Lurraldearen balioak sintetizatu eta “saldu” ahal izateko eta etorkizunari ilusioz ekiteko. Aurrerabide ekonomikoa, soziala eta kulturala ahalbidetzeko lehiakortasunaz eta ikuspegi berritzaileak proposatzeaz ari dira. Ekintzailetza, talentua, lankidetza, berrikuntza… Honek eskatzen du balio eta ideia batzuk indartzea eta beste batzuk itzalpean eta atzeragoko plano batean uztea. [Arabako] lurralde markaren osagaiez eta bereizgarriez ari garelarik, zehaztu beharko da euskara izango den indartzea erabakiko den balioetako bat ala itzalpean utziko denetako bat.

Komunikabideetan ikusi ahal izan dugu orain dela gutxi FITURren izan direla instituzioak, “lurraldea saltzeko” asmoarekin: natura, ardoa, ondare historikoa, gastronomia, kirola... eskaintza oparoa.  Kanpora begira zabaldu nahi den posizionamendua hobetu nahi dute, irudi erakargarria, dinamikoa eta erabilgarria eskainiz… batez ere turista kopurua handitzeko eta kanpoko inbertsioak sustatzeko eta bideratzeko estrategia komertzialarekin. Ez dut esango hori guztia egin behar ez denik… egiteko moduetan egongo dira ñabardurak. Baina, eta barrura begira? Kanpora begira “saldu” nahi duguna garrantzitsua da, zalantzarik gabe. Baina hori bezain inportantea edo garrantzitsuagoa da bertan gaudenon ongizatea lortzea maila guztietan, eta nire ustez [markaren] lurraldearen ongizatea hizkuntzekin lotu behar da, euskararekin lotu behar da. Hiztun komunitatearen ongizatea handiagoa izango baita euskaraz bizi bada. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, euskaraz ekitea, euskaraz sortzea, euskaraz berritzea, euskaraz saltzea eta erostea, egunerokoan euskaraz normaltasun osoz aritzea… Horra hor marka itzela.

Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria

Marte planetaren lurrazalaren 360 graduko bideoa

$
0
0

Marteko lurrazalaren 360 graduko bideoa eman du ezagutzera NASAk. Bideo hau Curiosity ibilgailuak 2015eko abenduaren 18an Namib izeneko Marteko dunetan ateratako hainbat irudi itsatsi ostean sortu dute.

Has zaitez Youtubeko bideo hori ikusten, eta mugitu saguarekin (edo atzamarrarekin, mugikorrean bazabiltza) irudia alde batera eta bestera. Bertan egotearen sentsazioa emango dizu.

2012ko abuztuan iritsi zen Curiosity ibilgailua Martera, lurreratze harrigarrarri baten ostean, beheko animazio-bideoan ikus daitekeen moduan. Geroztik lan-zientifikoak egiten dihardu eta hamalau urtean jardungo duela uste da, bere plutoniozko bateriei esker.

Soziometroaren arabera, EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak eta Podemos bigarren

$
0
0

Eusko Jaurlaritzak egin berri duen boto asmoari buruzko azken soziometroaren arabera, Eusko Legebiltzarraren koloreak nabarmen aldatuko lirateke datorren legealdian. EAJk jarraituko luke alderdi bozkatuena izaten: 24 eserleku eskuratuko lituzke, egun dituenak baino hiru gutxiago. Podemos alderdia indarrez sartuko litzateke, inkestaren arabera, Gasteizko ganberan, bigarren postuan jarriz. 18 ordezkari eskuratuko lituzke Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiak. EHBilduk 15, PSOEk 9, PPk 8 eta C's-ek 1. Inkestak lurraldekako datuak ere utzi ditu. EAJk irabaziko luke EAEko hiru lurraldeetan, eta Podemos bigarren indar bozkatuena izango litzateke Bizkaian eta Araban.

Iturria: eitb.eus

via @eitbAlbisteak: #soziometroa: EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak; Podemos, bigarren https://t.co/DbitFcZceEhttps://t.co/MVAG70g2Ib

Lehendakarien hizkuntza erabilera Twitterren

$
0
0

Iñigo Aranbarri idazleak, Berrian argitaratzen duen bere iritzi-zutabean, agintarien euskara erabileraren gaiari heldu dio. Hizkuntza bizi dadin izeneko zutabean, aipatzen zuen nola Iñigo Urkullu lehendakariak gaztelania lehenesten duen bere Twitterreko profilean. Umapen Twitterreko euskarazko jarduna aztertzen dugu, eta euskal txiolarion euskara-erabilera ere aztertzen dugu. Hiru lehendakari ditugu Twitterren (Iñigo Urkullu, Patxi Lopez eta Juan Jose Ibarretxe). Euren euskara-erabilera neurtu dugu, 2014tik hona idatzi dituzten txio guztiak aztertuta. Hona emaitzak: Ibarretxek %33,9 euskaraz; Urkulluk %24,1; Lopezek %0,4.

Datuak akotatzeko, eta nolabait konparagarri izateko, azken 3 urteotako txioak bakarrik aztertu ditugu (2014-2016); Ibarretxeren kasuan, 2015eko urrian ireki zuen kontua. Hiru lehendakarien kasuan, atzora arte bota dituzten txio guztiak aztertu ditugu. Hizkuntza-detekzioa automatikoa da (Umapen bertan idatzi genuen horretaz). Mezu elebidunen kasuan, "Beste batzuk" atalean gehitzen dira. 

Lehenago ere aztertu eta argitaratu izan dugu euskal politikarien euskara-erabilera Twitterren, besteak beste 2015eko maiatzeko hauteskunde bezperan.

Iñigo Urkullu

  • Txioak: 1526.
  • Euskaraz %24,1, gaztelaniaz %72,3, beste batzuk (edo elebidunak, edo automatikoki aztertu ezinezkoak) %3,6.
  • Euskara-erabilera urteka: 2014an %28,8; 2015ean %19,4; 2016an %10,3.


Sustatu.eus | Iñigo Urkullu - Euskara-erabilera Twitterren, UMAP© cc-by-sa: umapeu

Patxi Lopez

  • Txioak: 452
  • Euskaraz %0,4, gaztelaniaz %92,5, beste batzuk %7.
  • Urtez urte aztertuta, ez dago alderik hizkuntza-erabileran.


Sustatu.eus | Patxi Lopez - Euskara-erabilera Twitterren, UMAP© cc-by-sa: umapeu

Juan Jose Ibarretxe

  • Txioak: 113
  • Euskaraz %33,9, gaztelaniaz %46,4, ingelesez %3,6, beste batzuk %17 (Ibarretxeren kontuan askotan mezu eleanitzak argitaratzen dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, hizkuntzak nahastuta).


Sustatu.eus | Juan Jose Ibarretxe - Euskara-erabilera Twitterren, UMAP© cc-by-sa: umapeu

Eskualdeko 40 entitatek Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua sortu dute euskararen normalizazioan elkarlanean aritzeko

$
0
0

Pasa den ostiralean, otsailak 12, Laudioko kultur-etxean Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua sortu zen hamarnaka hezkuntza zentro, kultur eta kirol elkarte, euskararen normalizazioan ari diren erakunde eta entitate eta norbanakoen parte hartzearekin.

Duela bi urte, euskararen normalizazioan ari diren zenbait lagun bildu ziren Aiaraldea eskualdean (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo) euskalgintza indartzeko eta sustatzeko helburuarekin. Bilera horietatik udalerriz-udalerri euskararen egoeraren azterketa egin eta bi ondorio nagusi agertu ziren: euskara-kirola eremua lehentasunezko lan-esparrua dela eta normalizazioaren bidean eragile ezberdinak elkarlanean aritzeko gune bat osatu beharra zegoela.

Bigarren helburu handi horren emaitza da orain sortu den Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua, euskararen normalizazioan parte hartzen duten eta parte hartu nahi duten hamaika eragileren elkarrekintza eta sinergiak bilatuko dituen gunea.

Eskualdeko Euskalgintza Kontseilua egitasmoa lantzen aritu izan gara hilabeteetan; lantaldeak, helburuak, osaera, baliabideak, metodologia zehazten… Proposamen zirriborro bat prestatu eta euskalgintzako beste pertsona batzuekin partekatu genuen azaroan Amurrion. Bertan hamaika elkarte, erakunde eta norbanako batu ginen, Kontseilua osatzeko urratsa emateko prest agertuta.

Jaio berri den Kontseiluaren helburuak dira, besteak beste, Aiaraldeko euskararen normalizazioaren alde urratsak eman nahi dituzten eragile zein norbanakoen bilgune iraunkorra izatea, egiten den lanaren eraginkortasuna bilatzea, gogoetarako foroa osatzea, estrategiak diseinatzeko eta gauzatzen laguntzeko euskarriak sortzea, erreferente izatea eta instituzioekiko eta entitate pribatuekiko interlokuzio aktiboa izatea.

Azken bizpahiru hilabeteko egitekoa izan da entitate (hezkuntza, ekonomia, instituzioak, aisialdia, kultura…) ezberdinen atxikimendua eta parte-hartzea bideratzearekin batera, Aiarako Kuadrilako presidentearekin eta udaletako alkateekin zein euskara teknikariekin bilerak egin eta egitasmoa aurkeztea, Kontseilu honi babesa eman eta elkarlanean aritzeko gonbitea egiteko. Instituzioek harrera ona egin diote proiektuari eta datozen hilabeteetan Kontseiluaren eta 10 instituzio horien arteko elkarlan-esparrua zehaztea da gure asmoa.

Ostiraleko batzar eratzailearen ondoren, Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak maiatzean izango du hurrengo batzarra. Ordurako, lehen Kontseilu eratzailean izendatutako Talde Eragileak 2016ko plangintza eta aurrekontua landu, elkartea legeztatu, instituzioekiko hitzarmenak bideratu eta beste zenbait lan gauzatuko ditu.

Euskararen normalizazio lanean zeregin garrantzitsua izango den foroa sortu dugu behean sinatzen dugunok, baina nabarmendu nahi dugu Kontseiluak ateak zabal-zabalik dituela edozein erakundek edo pertsonak bertan parte hartu dezan.

Lehen harria jarri dugu, etorkizuna gure eskualdean euskaraz biziko den konbentzimendu osoz.

EUSKALGINTZAREN KONTSEILUKO KIDEAK (40 entitate)

  • OROZKOKO ERDU EUSKARA BATZORDEA (OROZKO)
  • URDUÑAKO ESKOLA (URDUÑA)
  • OKONDO ESKOLA (OKONDO)
  • ARRANKUDIAGA ESKOLA (ARRANKUDIAGA)
  • LAUDIO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEKO HNP TALDEA (LAUDIO)
  • URDUÑAKO AINTZINAKO ANDRA MARI IKASTETXEA (URDUÑA)
  • VIRGEN NIÑA IKASTETXEA (AMURRIO)
  • ERDU GUGAZ ARRANKUDIAGAKO ESKOLAKO GURASO ELKARTEA (ARRANKUDIAGA)
  • AIARA DANTZA TALDEA (AMURRIO)
  • LATIORRO ESKOLA (LAUDIO)
  • LAUDIOKO UDAL LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA (LAUDIO)
  • OROZKOKO ESKOLA (OROZKO)
  • ETXAURREN IKASTOLA (AIARA)
  • LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIKO LANGILEAK (LAUDIO)
  • LA MILAGROSA IKASTETXEA (LAUDIO)
  • AMURRIOKO PILOTA ELKARTEA (AMURRIO)
  • GOIKOGANE MENDI TALDEA (LAUDIO)
  • AIARAKO EUZKO GAZTEDI (EGI) (AIARA ESKUALDEA)
  • LAUDIOKO GAZTE ASANBLADA (LAUDIO)
  • AIARALDEKO ERNAI (AIARALDEA ESKUALDEA)
  • AIARALDEKO BERTSO ESKOLA – AIEBE (AIARALDEA ESKUALDEA)
  • AIARAKO LAB (AIARA ESKUALDEA)
  • AIARAKO ELA (AIARA ESKUALDEA)
  • STEE-EILAS AIARA (AIARA ESKUALDEA)
  • NERBIOI ERRUGBY TALDEA (AIARALDEA ESKUALDEA)
  • LUCAS REY ESKOLA (AMURRIO)
  • BELAIKI EUSKARA ELKARTEA (BARANBIO)
  • MENDIKO LAGUNAK MENDI TALDEA (AMURRIO)
  • ZARAOBE INSTITUTUA (AMURRIO)
  • ARTEKO GURE AMA ESKOLA (ARTZINIEGA)
  • LAMUZA ESKOLA (LAUDIO)
  • AIARAKO AEK (AIARA ESKUALDEA)
  • AIARALDEKO BERBALAGUNAK (AIARALDEA ESKUALDEA)
  • AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOA (AIARALDEA ESKUALDEA)
  • ARESKETA IKASTOLA (AMURRIO)
  • LAUDIO IKASTOLA (LAUDIO)
  • BASALARRINA EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA (LAUDIO)
  • ZABALEKO ESKOLA (AMURRIO)
  • LAUDIOAR TXIRRINDULARI ELKARTEA (LAUDIO)
  • AIARAKO HOGEITALAU ELKARTEA (AIARA)

Adierazpenen hizkuntza-tratamendurako EITBren irizpide nonbait sekretuak

$
0
0

Joan den asteko albiste batean, ETBko adierazpenen hizkuntza dela-eta, EITBren irizpide jakin batzuen berri eman ziguten kazetari pare batek. EITBk berak irizpide horien berri eman zuenean, puntu zehatz horiek ez zituen argitaratu, baina lagun batek helarazi digu dokumentu osoa (auskalo zergatik den sekretua), eta hemen argitaratzen dugu.

ADIERAZPENEN HIZKUNTZA-TRATAMENDUA

Euskal Irrati Telebistak euskarazko kanalak eta gaztelaniazko kanalak ekoizten ditu, hizkuntzak bereizirik, eta euskal herritar bakoitzaren esku uzten du euskara edo gaztelania aukeratzea. Hori ez da eragozpen EiTBk —euskararen normalizazioan eta prestigioan dagokion zereginari helduta— euskara ikusgai egin dezan gaztelaniazko kanaletan, batez ere orain, sustapen-planei esker euskal gizartearen parte geroz eta adierazgarriago batek bizitza publikoan eta pribatuan euskaraz egiten duen honetan.

Aurregogoeta

EiTBk 2013-2016 epealdirako prestatu duen plan estrategikoan, 3. lerroa euskarari dagokio. Helburua: gure gizarte eleaniztun honetan, hedabideetan euskara kontsumitzeko jarrera sustatzea eta normalizatzea. Helburu horretara heltzeko, bi proiektu zehaztu dira:

- Gaztelaniazko kanaletan euskarari tokia egitea.

- Euskarazko kanaletan erabiltzen den euskararen gaineko gogobetetasuna handitzea.

Jarraitu beharreko jokabideak

0. EiTBko kazetariak edo galdetzaileak garbi utziko du EiTBk beti errespetatzen duela adierazpenak egitekoa den pertsonaren hizkuntza-hautua: «Nola nahi duzu, euskaraz, gaztelaniaz, edo bietara?».

Hasierako harremana egiten denean, EiTBren euskara-planean jaso bezala, kazetariak edo galdetzaileak lehen hitza euskaraz egitea lehenetsiko du, batik bat solaskidea Euskal Herriko erakunde batekoa denean.

Kale-inkestak

1. Haur, nerabe eta gazteen kasuan, euskarazko testimonioei emango zaie lehentasuna EiTBren hedabideetan. Berdin jokatuko da euskaraz jario erraza eta gaztelaniaz, ordea, komunikazio-ahalmen murritza dutenen kasuan.

2. Euskara nagusi den herrien kasuan, herriko bizitza ukitzen duten gaietan, euskarazko testimonioei emango zaie lehentasuna EiTBren hedabideetan (ikus UEMAko udalerriak).

Prentsaurrekoak

3. EiTBko kazetariak sortzen den material guztia jasoko du, dagoen hizkuntzan dagoela, eta, albistea lantzeko unean, interes informatiboaren arabera erabiliko du, editoreak edo arloburuak markatzen duen ildoari jarraituz.

4. Prentsaurrekoa amaitutakoan, EiTBko kazetariak material osagarria biltzera jo dezake. Esate baterako, euskarazko adierazpenak egiteko eska diezaioke prentsaren aurrean azaldu den pertsonari, ekitaldian aukerarik izan ez bada.

Protagonistak, adituak eta lekukoak

5. Aurretiko kontaktuan bideratu behar da hizkuntzen kudeaketa: «Nola nahi duzu, euskaraz, gaztelaniaz, edo bietara?».

6. Politikari, artista, kirolari, aditu eta gainerako aurpegi ezagunak hedabideetan euskaraz hitz egiten ateratzeak hizkuntzari prestigioa eman diezaioke, interes informatiboari iruzur egin ezean, behintzat.

Materialaren tratamendua

7. Azpiko taulan laburbildu da zer teknika erabili behar den emisioko hizkuntzan ez dagoen material-mota bakoitza eskaintzeko.



a) Azpidazketa: itzulpena pantailaren behe-aldean idaztea. Kaleko testimonioek, berez, azpidatzita joan beharko lukete, baina bere horretan utziko dira, azpidatziak jartzeko prozesuak testimonio baten segundo apurrak baino denbora gehiago behar du eta.

b) Bikoizketa: itzulpena beste ahots batek ematea. Bikoizketarako, ahots gainjarriaren teknika erabiliko da, alegia, jatorrizko ahotsaren gainetik bikoizketako ahotsa ezartzea. Teknika hori oso malgua da:

• Ez dago zertan hitzez hitz bikoiztu. Bikoizketako testua jatorrizkoaren laburbilpena izan daiteke.

• Bikoizketako ahotsak ez du jatorrizkoa guztiz zapaldu behar. Oso gomendagarria da hasiera eta amaiera bere horretan entzuten uztea.

• Oso gomendagarria da bikoizketak ez zapaltzea jatorrizko ahotsa giltzarri edo funtsezko diren hitzetan.

c) Azalpena: inork esandakoaren mamia kazetariak adieraztea bere testuan bere hitzekin. Jatorrizko hitzak zapaldu aurretik, unerik esanguratsuena entzuten utzi behar du.

d) Interpretazioa: protagonista mintzatu ahala, ahozko itzulpena eskaintzea. Antolaketa konplexua behar du: denboraz planifikatzea, interprete profesional bat edo gehiago, eta edizio-arduradun bat jatorrizko hitzak noiz eten edo noiz zapaldu erabakitzeko.

Baztertu beharreko jokabideak

8. ETB1en eta Euskadi Irraitan, errealitatea euskaraz kontatzea da eginkizuna; gaztelaniari ezin dakioke bidea libre utzi. Bat-bateko egoeretan, protagonisten eta  lekukoen gaztelaniazko hitzak justifikatuta egon daitezke baina, pieza editatuetan, adierazpenak eta testimonioak taulan azaldu bezala txertatu behar dira.

Euskarazko kanaletan gaztelaniazko hitzak txertatzeko prozedura bat badago ere, euskarazko albistegi eta programak ezin daitezke gaztelaniaz bete. Errealitatea euskaraz kontatzea ez da denbora osoan itzultzen aritzea.

9. Gaztelaniazko kanaletan ez da euskara-kuotarik ezarriko. Euskarari tokia egiteko saiakeretan, oso gidari ona da proba-errakuntza sistema, eta lau irizpide hauek:

  • i) orain arteko ikus-entzuleak ez uxatzea,
  • ii) euskara prestigiatzea,
  • iii) euskal gizartearen hizkuntza-errealitatea ikusgai egitea,
  • iv) interes informatiboari iruzur ez egitea.

_________________________

Goiko irudia, Edu Lartzangurenek Twitterren zabaldua.

Nola despolitizatzen da hizkuntza bat? Hura ikasten!


Iruñeko auzo guztietan euskarazko hezkuntza eskaintza nahi dugu.

$
0
0

Nafarroako Gobernuak Haur eta Lehenengo Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskarazko eskaintza ziurta dezala Iruñeko auzo guztietan. Iruñeak 13 auzo ditu eta 200.000 biztanle inguru. Euskarazko hezkuntza eskaintzari dagokionez, erabateko garapen desorekatua dauka.

Orain dela 2 urte haur eskola publikoetan 12 auzo eta 180.000 biztanle inguru (% 90) euskarazko eskaintzarik gabe zeuden. Hau aldatzen hasi zen iaz eta datorren ikasturtean aldaketa nabariagoa izanen du.

Haur Hezkuntzan eta Lehenengo Hezkuntzan 5 auzo eta 72.500 biztanle inguru (% 36) euskarazko eskaintzarik gabe daude. Zehatz-mehatz: Zabalgunea, Ermitagaña-Mendebaldea, Etxabakoitz, Donibane eta Azpilagaña.

Bigarren Hezkuntzan 9 auzo eta 124.000 biztanle euskarazko eskaintzarik gabe daude. Hau da, Txantrea, Donibane, Iturrama eta Mendillorri izan ezik, auzo guztiak.

Administrazioan Euskaraz Taldeak hauxe eskatu dio Nafarroako Gobernuari, Erregistroan sartutako eskaera baten bidez:

Haur eta Lehenengo Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskarazko eskaintza ziurta dezala Iruñeko auzo guztietan.

Era berean egitea, Haur Eskolei dagokienez, Iruñeko Udala ez bada gai bere kabuz eskaintza hori bermatzeko.

Gabezia hori dutenak Iruñeko auzoak direnez gero, Iruñeko Udalari ere eskatu diogu beharrezko gestioak egitea hori konpontze aldera, Nafarroako Gobernua bide horretarantz bultzatzeko.

Matt Damon salbatu ondoren, orain 2 urte ditugu gizateria salbatzeko

$
0
0

The Martian filmak arrakasta dexentekoa lortu du azken hilabeteotan. Meritu zinematografikoez aparte, jatorrizko eleberriaren tono zientifikoa nabarmendu dute askok. Estilo horretako zientzia fikzioa gustatzen bazaizu, Seveneves eleberria ere gustatuko zaizu akaso, Neal Stephenson-en lanik berriena.

The Martian-en Martera joandako espedizio bateko kideek pentsa baino lehenago utzi behar dute planeta, larrialdi batean, Lurrera itzultzeko. Deskuidoan, bizirik geratu da eta bakar bakarrik Marten astronauta bat. Printzipioz komunikaziorik gabe, baliabide murritzekin, baina ezaguera botanikoekin patatak ereitea lortzen du, eta bizirauten du. Gero botanista hori Martetik atera beste kontu bat da, eta hor ere orbitak, eta parametro zientifikoak sartzen dira tartean.

Gaur egungo unetik urte gutxitara bezala aurreikusia dago teknologiaren egoera The Martian-en. Eta antzeko ingurune tekniko bat daukagu Seveneves-en oinarrian. Gurea bezalako Lurra dirudi, zertxobait aurreratuagoa. Gaur egunean esperimentoetan ari diren Silicon Valleyko milioitsuen ekimen espazialak aurreratuagoak daude nobelan, eta asteroideen ustiaketan eta urrutiko orbitetan pentsatzen ari dira Bezos-moduko eta Musk-modukoak eleberri honetan.

Seveneves-en, The Martian-en bezala, larrialdiko egoera bat gertatzen da, eta superbibentziarako operazio teknikoki oso konplikatu bat antolatu behar da. Ustez parametro tekniko eta zientifiko zehatzetan azaltzen da hori. Desberdintasun nagusia da larrialdi egoeraren izaera: astronauta galdu bat planeta batean lehen liburuan, eta oraingo honetan munduaren akabera da koxka.



Hau ez da spoiler bat (horiek beherago, tartekitik aurrera), ze liburuaren lehen parrafoetan dago. "Agente" zehaztugabe batek Ilargia zartatzen du, eta hainbat pusketatan zatitzen da ilargia derrepentean. Zientzialariek kalkulu batzuk egiten dituzte, eta ondorio batera iristen dira: ilargiaren zatiek, orbitan, elkarrekin gero eta txoke gehiago egingo dituzte, harik eta miloika zatitan txikituko diren, eta era berean, zatien orbitak lurrera gerturatuko dira, eta bi urteren buruan, Lur guztia suntsituko duen meteorito zaparrada bat hasiko da. Hasi arte, bi urteko epea dago, baina behin hasita, milaka urte batzuk iraun ditzake zaparrada hilgarriak. Munduaren azalean ez da izango bizitza arrastorik irauteko modurik.

Egoera honen aurrean, Matt Damon salbatzea barik, gizateria salbatzea da koxka, eta Nazioarteko Espazio Estazioaren bertsio aurreratuago baten gainean horixe egiten saiatuko dira gizakiak. Ahal bezala jendea, eta bizitzari eusteko moduloak gehituz Estazio horri. Ilustrazio nagusi gisa goian gehitutakoak horren errepresentazio bat irudikatzen du.

Espoilerrak hemendik aurrera

Eta, zer? Lortuko dute. Bai. Eleberriaren parterik handiena bi urte horien kontakizuna da, baina une jakin batean, Lurrean meteorito euria hasten den unean ere, arrisku biziak daude Estazio Espazialaren inguruan eratu den komunitate hauskorrean.

Izatez mila edo bi mila pertsonako "gizateriari" bizi baten ordez, populazioa eta modulo espazialak minimo oso oso larri bateraino gutxitzen dira... baina tira, lortzen dute orbita babestu eta egonkor bat erdiestea, Ilargiaren posizioan geratu den asteroide egonkor batean.

Hortik aurrera, hurrengo kapituluaren izenburua oso adierazgarria da: 5.000 urte beranduago. Liburuaren azken laurdena edo etorkizun urrun horretan gertatzen da. Espazio Estazioaren ondorengoek aurrera egin ahal izan dute, eta espazioko zibilizazio oso bat eratu dute, Lurraren orbitan. Beheko irudiak eraikitzen dute makro-egitura horietako bat adierazten du_



Era berean, meteoritoen zaparrada kontrolatu ahal izan dute, eta ingeniaritza genetikoz, Lurra berriro "bizitzaz erein" ahal izan dute. Hala ere, oraindik ez dira hasi Lurraren kolonizazioan, eta, gainera, ematen du Lurrean bertan, beste modu batzuez bizirautea lortu zuten gizaki taldeak badaudela.

Bueno, puntu honetan, nire iritziz, eleberriaren "zientifikotasuna" dexente lausotzen da. 5.000 urte asko dira, jakina, aurreikuspenak egiteko, eta izatez, superbibentziaren atalasea nola doi-doi lortu zuten ere... une hori berori susmagarria da baita ere. Hala ere, Stephenson autoreak epilogoan eskertza zientifikoen zerrenda bat dauka, non kontu honen edo bestearen zientifikotasuna aholku-emaile desberdinei ematen dien.

Tira, akaso hau ere film bihurtuta ikusiko dugu.

Oraingoz ingelesez bakarrik argitaratu da Seveneves, ez gure erdara gertukoetan. Torrent-etan bilatuta, azkar aurkituko duzue ePub bat deskargatzeko.

Mapek ematen digute bazterketaren berri. #IruñekoHaurEskolak

Euskara, beharra da gakoa

$
0
0

Hizkuntzak gizakiak komunikaziorako asmatu dituen tresnak dira. Gizateriaren historiaren sokan bizirik iraun duten hizkuntzak hiztunen komunikazio beharretara egokitu izan dira, komunikazioa izan dute molde eta moldatzaile. Eta komunikazio premia horietara moldatu eta egokitzetik etorri zaie hizkuntzei etengabeko aldaketa. Eta etengabeko egokitze eta aldaketa horretatik etorri da hizkuntzen garapena eta modernizazioa, baita euskararena ere.

(Patxi Saez soziolinguistak Euskaltzaindiaren “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldian 2016-02-12an irakurritako hitzaldiaren laburpena).

«Hizkuntza gutxituak», berriz, bere hiztunek dituzten komunikazio behar guztiak betetzen ez dituzten hizkuntzak dira, beste hizkuntza batek, menderatzaileak, beren komunikazio-esparru eta funtzioak bereganatu dituelako. Hizkuntza gutxitua galbide arriskuan legoke, hizkuntza menderatzaileak bere komunikazio-eremu eta funtzio guztiak bereganatuta dituenean eta hizkuntza gutxituak bere hiztunen komunikazio-beharretarako inongo baliorik ez duenean. Gurean, euskara dugu hizkuntza gutxitua.

Hizkuntza, gure kasuan euskara, komunikazio tresna bat da. Beraz, tresna hori komunikaziorako, zein mailatan, zein gradutan den beharrezko, erabilera horren araberakoa izango da (baita ezagutza ere). Euskara, komunikaziorako, gero eta beharrezkoago bada, orduan eta erabilera eta ezagutza handiagoak izango ditu. Baina baterako dena, besterako ere bada: zenbat eta komunikaziorako behar txikiagoa izan, orduan eta zokoratuago eta baztertuago.

Argi eta garbi mintza gaitezen: beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Gaur egun, non da beharrezko euskara? Gizarteko zein eremu funtzionaletan da ezinbesteko? Inon ez. Euskara bigarren mailako hizkuntza dugu. Euskaldunak askotan behartuta gaude, ezinbestean, gurea ez den hizkuntza erabili behar izatera lagun urkoarekin komunikatu ahal izateko.

Euskararen aldeko aldaketa soziala eragin nahi badugu, euskara gizartearen periferiatik erdigunera ekarri nahi badugu, bigarren hizkuntza izatetik lehen hizkuntza izateko bidean jarri nahi badugu, azken batean, euskara gizartearen ardatzean jarri nahi badugu, nahitaez, Euskal Herriko herritarren balio-eskalan euskarak garrantzi handiagoa irabazi behar du eta hori bide bakar batetik lortuko dugu: euskara Euskal Herriko herritarren gizarte bizitzan komunikaziorako beharrezko eta ezinbesteko bihurtuta. Izan ere, gaur egun, euskara, bere txikitasunetik, bere funtzionaltasun eskasetik, herritarren begietara, hutsaren hurrengo azaltzen da gaztelaniaren eta frantsesaren ondoan. Lluís Vicent Aracil Valentziako soziolinguistaren hitzetan, euskararen ahuleziak gaztelaniaren garrantzia eta beharra are eta nabarmengoa egiten du: “El euskara subraya la importancia del castellano”.

Beharra bizilege

Gizakia gizaki denetik bere oinarri-oinarrizko behar nagusia betetzeko, elikatzeko, beharrean ibili da, badabil eta hala ibili beharko du gizaki den artean ere. Lana izan da gizakiaren zeregin nagusia historiaren sokan. Berak betetzen zuen bizitzaren ia denbora guztia. Gaur egungo gizarte antolaketan ere, esna egiten dugun denboraren erdia, askotan gehiago, lanean igarotzen dugu.

Gaur egungo gizartean bizitzako lehen 25 urteak lanera begirakoak ditugu. Haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan jasotako heziketa eta prestaketa oro lan munduari zuzenduak dira. Lanaren garrantzi soziala ukaezina da, toki bat ematen digu gizartean, baita gizarte maila bat ere.

Lana da gure gizarte antolaketaren jarduera garrantzitsuena. Gizakiak berezkoa du lana eta bere izanari, bere gizakitasunari lotuta dago. Lanaren garrantzia gaur egungo estatu moderno guztietako legedietan ere aitortzen da, oinarrizko eta funtsezko giza-eskubide gisa. Gizakiak, duintasunez bizi ahal izateko, lana funtsezko jarduera du. Lanaren bitartez gizakia mundura, bere ingurunera, egokitu ahal izan da eta mundua eraldatzeko gaitasuna eta ahalmena garatu du. Lanak arrazoian du oinarria eta gizakiak hori du bereizgarri gainerako piztiengandik. Beraz, gizakiak, bere garapen pertsonalerako, ezinbestekoa du lana edo beharra.

Nola bihurtuko dugu euskara euskaldunez osatutako gizartearen hizkuntza nagusia, lanerako edota beharrerako hizkuntza gisa baliorik ez duen bitartean?

Euskaltzaindiaren “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldian 2016-02-12an irakurritako hitzaldiaren laburpena. Hitzaldia oso-osorik hemen: www.patxisaez.eus

Patxi Saez Beloki
Soziolinguista

Nola egin etxean BB8 droide bat eta sakelekoarekin kontrolatu

$
0
0

Angelo Casimiro "TechBuilder" gazte filipinar teknofilo bat da. Bere Youtubeko kontuan teknologiarekin zerikusia duten hainbat bideo aurkituko dituzu. Horietan azkena da flipanteenetakoa: StarWars VII filmeko protagonista den BB8 droidearen erreplika egin du etxean, eta bere Android telefonoarekin kontrolatzen du. Horretarako, ez du beste munduko materialik behar izan; bai ordea imajinazio handia eta gaitasun teknologiko aparta. Bideo eta artikulu parean azaldu du nolakoa izan den BB8 droidea sortzeko prozesua. Zuetako inor ez da animatuko?

Angel Casimiro youtuber gazte bat da. 17 urte besterik ez ditu, eta baita gaitasun ikaragarria ere. Esan bezala, gutako edonork lortu ditzakeen material nahiko sinpleekin eraiki du BB8 robota. Arduino plaka bat behar izan du, Android telefonoa, baita motor bat eta zenbait zirkuitu ere,... baina hortik kanpo, ez dago material garesti edo lortu ezinezkorik (izan ere, horixe izan da bere erronketako bat, material merkea eta birziklatua erabiliz sortzea robota). 

Azalpenak ematen ere ona da Casimiro. Instructables.com webgunean utzi du prozesuaren azalpena (irudi batzuekin), eta bere Youtube kontuko bideoan ere eman du azalpen zabala. Dagoeneko 840.000 ikustaldi izan ditu bideoak (3 astean). Egia esateko, norberak etxean beste bat egiteko gogoa ematen du! ;)

Viewing all 4970 articles
Browse latest View live