Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 4924 articles
Browse latest View live

Aurpegiak des-pixelatzeko tresna badabil, baina oso txarra da

$
0
0

Poliziaren thriller batean baino gehiagotan ikusi dugu, gaiztoa harrapatu dute kamerek, baina urrutitik: pixelatuta ageri zaio aurpegia. Orduan, halako filtro argi bat pasatzen diote, eta hara, depixelazio konplexu baten ondoren, hara! Gaiztoa Kevin Costner da! Hau, noski, fikzioa da. Baina orain hori egiten duen tresna bat aurkeztu delarik (Face Depixelizer) berdina esan dezakegu: Teknologia hau ez dabil. Politikari batzuekin probatu dugu, eta hemen duzue lehen irudia, Iñigo Urkullu lehendakariaren despixelazioa.

 

Face Depixelizer tresna sortu du Denis Malimonov garatzaile errusiarrak. Kodea Github biltegian jarri du Malimonov-ek, eta zeuk probak egiteko bi interfaze garatu ditu, ingelesez eta errusieraz. Elikatu nahi baduzu makina, errusierazkoa gutxiagotan ataskatzen da bestearekin alderatuta, baina asmatu egin behar botoiak sakatzen.

Sartu aurretik, prestatun aurpegi pixelatu batzuk. Guk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako hautagaietan fijatu gara, eta telebistako eztabaida batean egindako erresoluzio txikiko irudi bat hartu dugu aurpegiak aukeratzeko. Hauteskunde emaitzen ordenari begiratuta, Ahal Duguko Miren Gorrotxategi tokatzen zen Carlos Iturgaitzen aurretik, baina bi gizonezko eta bi emakumezko erabiltzea hobetsi dugu, tresna testeatu aldera.

Face Depixelizerrek adimen artifizialeko StyleGAN tresna erabiltzen du, giza-aurpegiak asmatzen dituen tresna bat. StyleGAN delakoak errealismo handiko irudiak ekoizten ditu, egia da, eta Face Depixelizerrek ere bai. Kontua da tresna berri honek input erreal bat erabiltzen duela, zuk ematen diozun aurpegi pixelatu bat, eta horren berregiketa posible bat eskaintzen dizula. Eta emaitzak ez dira onak, gure adibidek erakusten duten bezala.

Urkullurena komentatzeagatik, atleta errusiar gazte bat ematen despixelatutakoan. Agian Malimonov garatzaileak aurpegi errusiarren datubase bat erabili du bere lana egiteko (Errusiakoa dela baitirudi), eta gure politikarien emaitzetan ere halako ukitu errusiar-eslaviar bat nabari dugu. Akaso aurpegi naturalena Maddalen Iriarterena iruditu zaigu, baina horrek ere ez du antz handirik.

Eta ez bakarrik euskal politikariekin, beste batzuekin ere egin dituzte aprobak hortik, eta Obama despixelatuz gero ere Sverdlovsk-eko morroi bat dirudi gizonak:

Jarraian, gure politikari despixelatuak, Iñigo Urkullu, Maddalen Iriarte, Idoia Mendia eta Carlos Iturgaitz.

 

hi duena egiten du

 


Euskara Satorra, orain podcast eran

$
0
0

2016. urtetik, Beñat Erezuma irakasle bizkaitarra Euskara Satorra izenarekin ari da euskara ikasteko lezio eta materialak Interneten jartzen, gaztelaniatik abiatuta. Youtubeko bideo mordoa sortu ondoren, orain Podcast bihurtu ditu eduki horiek, eta zenbait plataformatan entzun ditzakezu horrela. 21 kapìtulu doaz oraingoz.

 

Beñat Erezumaren alorra ez da berez hizkuntzen pedagogia. Ez da ez filologo ez hizkuntzalaria, baizik eta teknologia irakaslea Bilboko Miguel Unamuno ikastetxean batean. Baina bere bideoek trakzioa lortu dute, eta gaiak ondo lantzen saiatzen da. 

2016an hasi zen honelako bideoak igotzen YouTubera. Bere lehen bideoan euskarazko 50 esaldi erakutsi zituen. Jendea pixkanaka bideo gehiago eskatzen hasi zenez, eta horiek prestatzen ondo pasatzen duenez, beste bideo batzuk egitea pentsatu zuen.

Izena ere, lehen bideoaren ondoren asmatu zuen, elkarrizketa honetan adierazi zuenez. Kanalak "halako zerbait eskatzen zidan, hitz-jokoa egiteko “euskara jatorra” delako horrekin, euskara egokiarekin. Euskara Satorra deitzea erabaki nuen, lurpeko euskara edo…"

Gaur egunean, zortzi minutu inguruko bideo bat burutzeko, hiru eta bost ordu artean ematen ditu. Baina berarentzat lanak merezi du, jende askok eskerrak ematen dizkiolako, eta euskara ikasten ere laguntzen diela esaten diotelako. Bideoetan grafismoa agertzen da esaldiekin-eta, baina audioa da nagusi, eta horregatik baleko oinarri dira podcast gisa kontsumitzeko ere.

Ezagutu https://euskarasatorra.com/eu 

Urkullu eta Txibite ezin txio eginda, Twitterreko hack erraldoiagatik

$
0
0

Twitterreko segurtasun huts handi batean, hainbat ospetsu eta enpresaren kontuak hackeatu dituzte bart gauean. Zuloa tapatzeko ahaleginean, Twitterrek ✓ check urdina duten kontu "baieztatu" guztiak geldierazi ditu, horien artean Iñigo Urkullu eta Maria Txibite lehendakarien kontu pertsonal eta instituzionalak. Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoaren presidentearen kontua aktibo dago, ez baitzuen berifikaziorik egina.

Urkullu eta Txibiteren arazoa ez da larria, ez haiek ez beste milaka kontu berifikatu edo check-urdindunek ezin dute oraingoz zuzenean txiokatu baina bai, ordea, bertxioak egin. Beste kalterik ez dute jasan kontu baieztatu gehien-gehienek. Baina bai, ordea, gutxi batzuek:

  • Bill Gates, Joe Biden, Elon Musk, Benjamin Netanyahu...
  • Uber, Apple eta bereziki Bitcoinekin jarduteko zenbait merkatu-kontuk.

Kontu hauen kontrola galdu dute erabiltzaileek, eta ordu pare batez edo, egon dira txiokatzen bitcoin inbertsio bat egiteko dei bat. Joe Biden hackeatuaren irudia eta mezua hauxe duzue:

Bidenen mezuak zioen mila dolar inbertituz gero Bitcoin erosketa batean, bi mila jasoko zenituela bueltan. Amarru ebidentea da, "zuk mila gastatu, eta bueltan bi mila emango dizugu..." baina baieztatuko kontuetatik eginez, ematen du amua irentsi daitekeela.

Eta batzuek irentsi dute, baina hainbeste ere ez omen dira izan. Iturri batzuen arabera, Bitcoin kontu eraostzaileak 100.000 dolar inguru jaso ditu ordu erdian edo. Mila dolar jarri duten 100 pertsona besterik ez dira hori... Kontuan harturik milioika jarraitzailek ikusi izan dituztela mezu iruzurtiak, oso gutxik egin diete kasu. Mereziko ote zuen hack hau antolatzea errekaudazio horretarako?

Bitcoin bidez diru "errekaudazioa" egiteko kolpe hau Twitterreko enplegatuei zuzendutako "hacking soziala" izan da, Twitterrek berak jakinarazi duenez.Hau da, ez infiltrazio informatikoa baizik eta engainu pertsonalaren bidez zuloa egiteko modu bat. Ez dute detaile gehiago eman, baina kontu baieztatu edo berifikatuen gaiarekin lotura duela pentsa liteke: baieztatze prozesuak, azken finean, Twitter eta kontu-jabearen arteko kontaktu pertsonal bat eskatzen du unea batean; eta horrelako batetik Twitterreko "berifikatzaile" batek sarbide emango zion berifikazio sistemara erabu 

 

 

Neowise kometa ikusteko aukera, zazpi idi-ohoinen ondotik pasatzen

$
0
0

Datozen egunetan, Neowise kometa Euskal Herritik ikusteko aukera optimoak egongo dira, zeruan lainorik ez bada. Ilundu eta ordubetera, 22.30ak eta 23.00ak artean, ipar-mendebalderantz begiratuta eta ortzemugan behe samarrean oraingoz baina goratuz pixkanaka, Leo eta Ursa Major konstelazioen artean, bereziki "lapiko" itxura duen asterismo ezagunaren ondoan: euskarazko tradizioan bereziki gurdiekin, idiekin eta idi-lapurrekin (idi-ohoin edo itohoinak) lotu diren zazpi izarreko egiturarekin .

Neowise kometa aurkikuntza berria da, martxoaren 27an topatu zuten astronomo batzuek teleskopioz. Orbita luzeko kometa delako ez zen ezagutzen, eguzkirako hurbiltze honen ondoren, ez da itzuliko hurrengo 5.000 urtean (gutxi gora-behera), baina hurbilpenaren ezaugarriengatik, begi hutsez ikusteko aukera dago uztail honetan.

Izatez, Halley kometa ezagunak egin zuen azken hurbilpenean (1986an) izandako ikusgarritasuna baino nabarmenagoa da Neowise honena, itxura guztien arabera. Halley ez dator berriro 2061. urtera arte, eta beste kometa ezagunen hurbilpenei dagokienez, agian bizitzan aukera bakarra izan daiteke askorentzat kometa bat begi hutsez ikusteko.

Goian itsatsi dugun irudian (hemen tamaina handian) ortzetik zein posiziotan pasatuko den kometa gaur gauean eta datozen egunetan. Ikusteko aukerak hilaren amaierara arte luzatuko dira, esaten digutenez. Irudia moldatu dugu Madrilgo behatoki astronomiko batek prestatu duen beste honetatik. Eskemaren zuzentasuna frogatu zuten Euskal Herritik gertu, Logroñon, astelehenean egindako behaketa honetan:

Kometaren argia eta isatsa kokatzeko, Ursa Major edo Hartz Handiaren egitura ezagunean fijatu behar gara, zartagin edo gurdiaren asterismoan, zazpi izarreko forma honetan:

Karro edo gurdi baten formarekin lotu izan da egitura hau euskal tradizioan; eta bereziki, badirudi gurdiaren zazpi izarrak zazpi itohoin edo idi-ohoin (idi lapurrak) izan direla tradizio batzuetan. 

Jean Baptiste Darrikarrere idazleak utzi zuen lan bat konstelazioari buruz, 1912an idatzia: "Zazpi-izaŕak, zazpi-auntzak, idi-ohoinak, ithohoinak edo idi-uhuiñak deitzen diren izar andana hartazko eresietarik batzu". Hemendik jaitsi daiteke, Eusko Ikaskuntzaren webgunean izena emanez gero.

 

"Kultura osasuna da", Kultura Gara manifestuko puntu funtsezko bat

$
0
0

Duela egun batzuk Kupla Kultura Plataformaren berri eman genuen bezala, Koronabirusaren pandemiak kulturgintzaren sektorean eragindako zaurgarritasunarekin kezkatutako beste elkarretaratze baten berri jakin dugu: SOS Kultura euskal kulturaren sektorea defenditzeko ekintza publiko gisa aurkeztu da; eta Kultura Gara izenekom manifestua kaleratu du.

Plataforma honek protesta agerraldiak egin zituen ekainean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan (hemen ekintza haren informazioa); eta manifestu baten bidez egin ditu publiko bere erreibindikazioak. Kultura Gara manifestuko puntu batzuk laburtu ditugu jarraian:

1- Kultura eskubide bat da, GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALEAN halakotzat hartzen dena. (...) Hala bada, babestu egin behar da. Eta oinarrizko ondasun unibertsala den heinean, erakunde publikoei kultura pertsona guztiei heltzea eta kultura-sare osorako lan-baldintza duinak bermatzea eskatu behar zaie.

2- Kultura Industria da, gure gizartearen motor ekonomikoaren zati handi bat. Guztira 1.092 eragileek osatzen dute kultura-sektorea, eta guztira 762 milioi euroko diru-sarrerak batzen dituzte. EAEn 6800 pertsonari baino gehiagori ematen diete lana (langile guztien %2,9), honek EAEko enpresen %4a eta Nafarroako foru komunitatearen %3a suposatzen du. (Euskal kulturaren behatokiaren txostenetik lortutako datuak) Hala bada, pentsatu beharko litzateke kulturan erabiltzen den dirua inbertsioa dela, eta ez gastua. Lanpostu horiek babestea lehentasuna izan beharko luke.

3- Kultura ondarea da. Hala aitortzen du UNESCOk. (...) Hala bada, argi dago kultura-ondarea kontserbatzeko neurriak hartu behar direla, desager ez dadin. Ez dezagun ahaztu etorkizuneko belaunaldiekiko konpromiso bat dugula. Egungo sortzaileek euren kultura- erreferente hurbilena eskaini behar diegu. 4- Kultura identitatea da. Bistan dago, horregatik jotzen da ondaretzat. Kultura gizarte baten erakusgarri da. Gizarteak gizartearentzat sortua. Sortzaile eta hartzaileen arteko hartu-emanean etengabe aberasten den “jatorrizko deitura”. Hala bada, kultura arriskuan jarriz, garena jartzen dugu arriskuan. Identitaterik gabeko herria entitaterik gabeko herria da, eta desagertu egingo da.

5. Kultura osasuna da. Osasunaren definizioa OMEren arabera: "Osasuna erabateko ongizate fisikoa, mentala eta soziala da, eta ez soilik gaixotasun eza”. "OMEk osasun-arretan artea eta kultura sartzea gomendatzen du". Hori 2019ko azaroan iragarri zen, eta 2020ko martxoan errepikatu zen, COVID-19ren pandemia bete-betean. Hala bada, kulturak ezinbesteko funtzioa betetzen du. Bereziki gaur egun; pertsonen eta gizartearen osasuna osatzen lagundu dezake eta lagundu behar du. Kulturari muzin egitea eta kultura eskuratzeko erraztasunik ez ematea osasun publikoa atzera botatzea da.

6- Kultura pentsamendu-tresna bat da. (...) "Pentsatu egiten dut, beraz existitzen naiz" esaldi ospetsua honela berridatzi liteke: "Kultura daukat, beraz existitzen naiz".

7- Kultura gizartea eraikitzeko tresna bat da. Hau aurreko guztitik, historiatik eta esperientziatik ondorioztatzen den egi ukaezina da. Beraz, kultura, orain eta beti aurre egin behar dugun berreraikuntza sozialaren erdigunean egon beharko luke.

Manifestu osoa, PDF eran, hemen.

Liburuaren sektoreak sortzaile eta enpresentzat eskatutako larritasunezko neurriak

$
0
0

Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Nafarroako Editargi editoreen elkarteak, EIZIE itzultzaileenak etaGaltzagorri elkarteak, denek elkarrekin elkarlana abiatu dute euskal liburuaren sektorea ataka larrian dagoela salatzeko, eta instituzioekin akordio iraunkorrak esijitzeko. Liburuaren sektoreak, "biziko bada, aitortza, inbertsioak, sustapen kanpainak, konpentsazio-neurriak eta aldaketa estrukturalak behar ditu", adierazi zuten atzo agerraldi batean Donostian. Elkarte hauen iritziz, jadanik larria zen egoera lehertu egin du Koronabirusaren pandemiak, eta euskararentzako eta herri honen kulturarentzako funtsezkoa den oinarri bat heriotzatik gertu ikusten dute.

Bi mailatan eskatu dituzte sektorea bezpizteko neurriak, batetik sortzaileentzat (idazle, itzultzaile, ilustratzaile, kontalari...), eta bestetik liburuaren katea osatzen duten enpresa eta autonomoentzat (argitaletxeak, liburu-dendak, banatzaileak).

Sortzaileentzat:

  • Sortzaileei krisiak eragin dien %100 ordaintzea.
  • Sortzaileentzako beka gehiago ematea.
  • Sortzaileei estatus berezi bat aitortzea, liburuen inguruko edozein jardun (izan irakurle kluba, eskoletako saioa, hitzaldia edo dena delakoa) odisea burokratiko eta gogaikarria bihur ez dadin.
  • Sortzaileei abantaila fiskalak eta bestelakoak ematea, beren jarduna herri baten identitatean eta garapenean ezinbestekoa izanagatik ere, defizitarioa delako ekonomia molde honetan.
  • Hezkuntzak eta Kulturak orain arte eraman dituenp rograma literarioak ez etetea. Liburuak ardatz hartuta, idazleak eta sortzaileak eskoletara eramaten jarraitzea, eta ezinezko diren kasuetarako baliabide alternatiboak bilatzea (telematikoak eta abar).
  • Liburutegi, mediateka, kultur etxe eta elkarteen ekimenez antolatzen diren jardun literario, irakurle klub eta tailerrak eten ez daitezen eta besterik ez bada telematikoki egin daitezen, diruz laguntzea eta sustatzea.
  • Jarduna ez eteteko baliabideak eskura jartzea eta diru-laguntzak ematea. Atzean gelditu edo egin ezingo direnen kasuan, sortzaileari nahiz antolaketa lanetan aritu denari konpentsazio bat ematea.

Liburugintzako enpresa eta autonomoentzat:

  • Kreditu-lerroak irekitzea, instituzioek abalatuta.
  • Liburua “lehentasunezko” produktu bezala legez onartzea.
  • Liburuari zergak murriztea.
  • % 25eko igoera literatura-argitalpenetarako laguntzetan.
  • Hezkuntza-liburuak sortzeko laguntzen funtsak handitzea.
  • Liburu-bono kanpainak bultzatzea urteko sasoi desberdinetan eta proiektu berrietan, udaberrian, udazkenean eta eguberrietan, liburu-denden jarduna piztu dadin.
  • Liburutegi publikoetarako (fisikoak nahiz birtualak) paperezko liburuen eta liburu digitalen erosketak arintzea eta kopuruz handitzea, erosketa horiek inguruko liburu-dendetan egitea.
  • Eskola-liburutegietarako erosketa-plan bat bultzatzea, erosketa horiek ikastetxeen inguruko liburu-dendetan egin daitezen.
  • Laguntza publikoak justifikatzeko luzamendua. Justifikazioa gastatutakoaren araberakoa izatea.
  • Familiak behar dituzten liburuak erosteko laguntza, “liburu-txeke” baten bitartez laguntzea eta inguruko liburu-denden bitartez.-Familiei zergak arintzea, testuliburuak erosteagatik.
  • Irakurketa bultzatzeko eta sektoreari prestigioa emateko sustapen, promozio eta publizitate-kanpainak egitea.

Agerraldia Jitsi plataformaren bidez antolatu etaYoutuben grabatu zuten.

 

Pandemiaren jarraipeneko grafiko berriak EAEn, baina datu gutxiagorekin beharbada

$
0
0

Open Data Euskadi zerbitzuak Koronabirusaren pandemiaren datu eguneratuen bisualizazio praktiko berriak jarri ditu sarean. Grafikoak eta datu-taulak oso txukunak dira (eta une honetan, goranzko joera bat igartzen delarik), baita kezkagarriak ere; baina kontrastean, jakinarazi da Osasun Sailak informazioa gutxitu egin behar duela datozen egunetan.

Jasotzen diren datuak pandemiaren jarraipen faktore nagusienak dira:

Hiru datu nagusi horietan eboluzio tendentzia ikusten da, baina beste datu batzuk "estatikoak" dira, lehenago ere datuen xehetasuna murriztea erabaki zutelako Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak.

Datu estatiko horien artean ikusi ditugu, egindako PCR testen kopuru totala (344.000, lerro hauek idazteko orduan), PCR-a egin zaien pertsona desberdinen kopurua (237.000) egindako test serologiko azkarrak (137.000), eta zenbat pertsona dauden Zainketa unitateetan (2).

Datu hauen eguneraketa nola izango den aurrerantzean, ez dakigu, Osakidetzak informazioa murriztea erabaki baitu. Jakinarazi denez, hemendik aurrera asteburuetan ez da daturik zabalduko, eta gainerakoak astean behin eguneratuko dira (asteazkenetan), aste osoko datu metatuak emanez.

Dirudienez, horrekin R-zero faktorearen jarraipena egitea ere ez da posible izango, Open Data Euskadin jaso duten eboluzioetako bat, gaur arte honako garapena izan duena:

Open Data Euskadiren grafiko berriak, hemen.

Programatzaileen konferentziak urrutikoak dira orain

$
0
0

Koronabirusaren garaian, itxialdiarekin nahiko ondo moldatu den enpresa izan da geurea, CodeSyntax. Telelanerako gaitasuna bazegoen lehendik garatua, eta neurri indargarri batzuekin aurrera egi9n genuen. Oro har, sektore teknologikoa ondo moldatu da egoerara, eta duela hilabete batzuk (martxo/apiril aldean) biltzar teknologikoak ospatu gabe geratu baziren ere, ekainetik biltzarrak itzuli dira, formatu teknologikoan. Halako bitan, Euskal Herritik mugitu gabe, izan dira gure informatikariak azken asteetan: Ionic Conference 2020 delakoan, eta Python Web Conference 2020.

Python

Python Web Conference 2020 guztiz sarekoa izan zen. Python da CodeSyntax-ek gehien darabilen programazio lengoaia, software libre indartsua, eta nazioarteko komunitate sendo bat dauka. Mikel Larreategi geure programatzailea izan zen webconf honetan.

Antolaketari dagokionez, Slack tresna erabili zen partehartzaileen arteko komunikazioa errazteko eta LoudSwarm izenekoaren bidez integratu ziren Zoom erabiliz egindako hitzaldiak, Slackeko elkarrizketak eta inkesta laburrak.

Mamiari buruz, irakur Larreategiren sarrera geure blogean. 

Ionic

Kasu honetan, garapen mugikorrak egiteko framework edo azpiegitura da Ionic. Egunean Behinegunean geure aplikazioa, eta egin ditugun beste batzuk, garapen bakarrarekin iOS zein Android ingurunetarako emaitza izatea ahalbidetzen du. Ionic Conf 2020 aurtengoa guztiz telematikoa izan zen, eta ekainaren 24an gertatu zen.

Kasu honetan, Bittor Poza geure garatzailea izan zen konferentzian, zeina ekainaren 24an garatu zen. Kasu honetan, antolakuntza Python-ekoan baino sinpleagoa izan zen. Emanaldiak Youtube bidez izan zen eta galderak egiteko kanala Twitter izan zen, #askioniconf traola erabiliz.

Pozaren kronika hemen, non hitzaldi interesgarriak bildu dituen.


EuskalGeo aplikazioa, Euskal Herriko geografia ezagutzaren jolasteko

$
0
0

EuskalGeo aplikazioa (ez nahastu Gaindegiaren Euskalgeo sistema geografikoarekin) Android mugikorretarako jolas bat da, meritu handiz egina Nafarroan, Mendillorriko institutuko ikasleek sortua baita. 

Euskal Herriko herriak mapan kokatzen zelako ona zaren neurtzen du EuskalGeo jolasak, hiru motako probak aurkeztuz erabiltzaileri.

  • Abiadura modua: saia zaitez minutu batean ahalik eta puntu gehien lortzen, ahalik eta errore txikienarekin asmatzen non dauden kokaturik jokoak esaten dituen herriak.
  • Ezagutza modua: 30 km-ko marjinarekin asmatu behar da non dauden kokaturik herriak. Ez dago denbora mugarik, baina gehienez ere hiru akats egin daitezke jokoa amaitu aurretik.

Goiko modu honetan, mapan klikatzen duzularik segun eta zenbat kilometrora geratu zaren, puntu gehiago edo gutxiago, edo zuzenean huts, 30 kilometro baino urrutiago sakatuz gero.

Hirugarren jolasteko era hau da:

  • Kokapen modua: mapan puntu bat agertzen da, eta ematen diren hiru aukeretatik zuzena zein den asmatu behar da. 8 segundo dago erantzuna emateko, eta hirugarren akatsarekin amaitzen da jokoa.

Jokatu ondoren, aukera duzu emaitzak gora igotzeko, eta orduan zure puntuak sailkapen orokor batean ikusiko dituzu.

EuskalGeo instalatzeko (Android bakarrik): hemen

Text Fragment, web dokumentu bateko zerbait azpimarratu eta partekatzeko

$
0
0

Googlek luzapen bat garatu du Chrome nabigatzailerako: Text Fragment du izena eta harekin lortzen dena zera da, web orri jakin batean atal bat azpimarratu dezakezu, eta zeuk azpimarratua beste edonorekin (munduarekin, izatez) partekatu dezakezu, haiek ere zatitxo hori ikus dezaten azpimarratuta.

Ez da tresna perfektua, egia esanda. Batetik, bakarrik funtzionatzen du Chrome eta Chromium nabigatzaileen artean, PC ingurunean. Firefox duenak ez du ikusiko azpimarratuko tarterik. Eta bestalde sortzen den URL-a oso luzea da, bere baitan hartzen baititu azpimarratutako testuko karaktere guztiak. Googlek ditu ahalekin, laburtzaile propio bat gehi ziezaioketen... badaukate halako bat eta!

Zera egin behar Text Fragment instalatzeko. Batetik, luzapena instalatu Chromen, hemendik. Ondoren, nonbait nabigatzen ari zarela eta zerbait azpimarratu eta partekatu nahi baduzu, aukeratu testu pusketa hori, saguaren eskumako botoian sakatuta, agertuko zaizu "Copy Link to Selected Text" aukera, eta horrekin kopiatuta geratzen zaizu URL luzea.

Aproba egin dugu joan den asteko artikulu honetan, azpimarratu nahi izan dugu liburugintzaren sektoreak egiten duen erreibindikazioetako bat. Hauxe da lortu dugun URL-a, eta Chrome-rekin irekiz gero, atal zehatza azpimarratuta ikusiko duzu:

https://sustatu.eus/1594974524#contentcontainer:~:text=Liburutegi%20publikoetarako%20(fisikoak%20nahiz%20birtualak)%20paperezko,handitzea%2C%20erosketa%20horiek%20inguruko%20liburu%2Ddendetan%20egitea.

Goian pantaila irudia itsatsi dugu, nola egin dugun testu-aukeraketa, luzapena instalatu ondoren. Esan bezala, politagoa litzateke emaitza baldin eta URL laburtzaile bat erabili balitz, hala nola: https://labur.eus/YEQhw

Text Fragment luzapena, hemen.

Aurtengo Euskal Encounter, sareko topaketa

$
0
0

2020ko Euskal Encounter informatikarien topaketa handia desberdina izango da. Barakaldoko BEC-eko topaketa masiboaren ordez, Urretxutik zuzenduko den topaketa birtual bat izango, uztailaren 24tik 26ra garatuko dena. Historiako 28. euskala izango da hau, eta lehen hura bezala, Urretxun izango da. 1994an, 25 ordenagailu elkarlotu ziren Ederrena frontoian, 36 parte-hartzailerekin, euren artean konektatuta bai, baina ez Internetera.

Online izan arren topaketa, tope bat ere izango da. 5.088 ordenagailu elkarrekin lotzeko azpiegitura garatu da, eta hortaz izen-emateak funtsezkoak dira kopuru horretan sartzeko. Iaz presentzialki topatu zitenen kopurua da.

Online topaketak egitarau zabala izango du hiru egunetarako: prestakuntza eta jolas jarduerak, arte digital, programazio eta bideo-joko arloetako lehiaketak….

Era berean, Opengunea, teknologia berriekin lotutako enpresak hartzen dituen espazio irekia, eremu birtual bihurtuko da, ardatz baten inguruan: adimen artifiziala.

Partyan antolatutako ekintza asko Euskal Encounterrek Twitch plataforman duen streaming kanalaren bitartez (https://www.twitch.tv/euskalencounter)  jarraitu ahal izango dira, zuzenean. Opengunea, aldiz, Discord bitartez antolatuko da nagusiki, https://discord.party.eus URL-arekin eta #opengune traolarekin.

Azken urteetan bezala, Euskal Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRIren bitartez.

Euskarazko Twitterreko traolak jarraitzeko aplikazioa

$
0
0

Sergio @Sergixnet garatzaile bizkaitarrak web-aplikazio sinple eta praktikoa egin du, euskarazko joerak edo traolak jarraitzeko Twitterren: https://traolak.vercel.app . Twitterreko euskal edukiaren biltegi lanak egiten dituen Umap-en datuak modu praktiko batean aurkezten ditu aplikazioak, eta bereziki erabilgarria da mugikorretik bisitatuz gero.

Sergio berak esan du Twitterren asteburu batean egindako proiektu txiki bat izan dela, ReactJS eta Next.JS Javascript-eko garapen plataforma edo framework-ak probatzeko egina.

Ideia izan, kodetu eta egin; aplikazioa Vercel plataformara igo du. "Aplikazioak modu errazean igotzeko balio du. Erabat gomendagarria", dio Sergiok. Lana konpartitu egin du gainera Sergiok, Github biltegira igo du.

Garapen honen oinarrian Twitter dago, noski, eta hori biltzeko lana egiten duen Umap tresna. Aplikazio euskaldun honek etengabe arakatzen du sarea, eta horrela lor daitezke azken orduetako traolak, 6, 12, 24 eta 48 orduko epeetan, aplikazio berriak erakusten duen bezala. Iazko datuei begiratuta, esan liteke euskarazko 6.000 txiolarik egin ohi duela txioren bat egunero, eta horiek batutako traoletatik elikatzen da aplikazioa.

Beste datu batzuk Umap-ekoak, globalak, 2019koak:

  • 14.354 euskal erabiltzaile aktibo detektatuak.
  • 6.240.913 txio argitaratuak, eta horien artea 2.230.103 euskaraz (%35,7).
  • 5.697 erabiltzailek gehiago darabil euskara (>%50) beste hizkuntzak baino.
  • 6.110 euskaldunek txiokatzen du egunero, neurri ertain gisa.

Zorionak eta eskerrik asko, Sergio. Ikus Traolak aplikazioa hemen: https://traolak.vercel.app/

 

Google Play Pass, harpidetza sistema Android aplikazioetarako

$
0
0

Google Play Pass harpidetza bidez mugikorreko jokoetan ibiltzeko aukera berri bat da. Web interfazeko informazioa gazteleraz aurkitu dugu, baina zure Android mugikorra euskaraz erabiltzen baduzu, sartu Google Play, hiru marratxoen menuan klikatu, eta hantxe duzu informazioa euskaraz zerbitzu berri joni buruz (pantaila euskaratu horiek itsatsi ditugu hau ilustratzeko).

Harpidetza motak

Harpidetutako kontu batek 5 partehartzaile izenda ditzake, familian edo lagunartean taldea osatzeko. Joko katalogo zabal bat dago, baina baita ere (diotenez) produktibitaterako tresnak, erlaxatzeko buruhauste eta denborapasak, eta podcastak ere bai. "Familiarentzako egokiak" direla edukiak dio Googlek.

Doako hilabete baten ondoren, harpidetza egin nahi baduzu 5 euro dira hilean (bueno, zentimo bat gutxiago: 4.99). Hileko harpidetzaren ordez, urte osokoa merkeago irteten da (30 euro).

Katalogoaren izaera

Agertzen diren joko eta aplikazio asko doan ere aurki daitezke Google Play app dendan, baina kasu gehienetan publizitate gehigarria izan ohi dute doako bertsioan, eta zertxobait pagatu behar da hori kentzeko. Google Play Pass-eko jokoetan publizitaterik ez da ikusiko.

  • Google Play Pass-ekin datozen jokoen artean: Stardew Valley, LIMBO, Lumino City, Old Man's Journey, The Tiny Bang Story Premium, RISK: Global Domination, Reigns.
  • Lanerako edo gauzak egiteko premium aplikazioen artean: Photo Studio PRO, TouchRetouch, Tasker, AccuWeather...

Behin Google Play Pass-en harpidetuta zaudela, Google Play dendako elementuen lehioetan, prezioaren ondoan Pass ikonoa ikusiko duzu (txartel edo puzzle pieza baten tankera duen lau koloreko gauza hori), hor klikaturik instalatu ahal izango duzu doan.

Era berean, zure Google Play aplikazioa ikono horrekin eraberrituta agertuko da bere beheko menuan, hortik aukera honetan sartzen diren aplikazioetara joateko.

Wave.tv: aizkolaritza eta beste kirol ikuskizun bitxien plataforma

$
0
0

Wave.tv izeneko plataforma teknologikoak 32 milioi dolarreko inbertsioa jaso du AEBetan, bere balorazioa 50 eta 100 milioiren artean jarriz. Kirol ikuskizunak eta informazioa kate edo marka desberdinetan ekoizten dituen enpresa bat da, eta bere distribuzio kanalak ez ohikoak dira: beste sare sozial batzuk (Snap, Tiktok, Instagram, Facebook, Youtube...), gehienetan mugikorrerako formatu bertikalean. Beraien portafolioan aizkolaritza ikusteak harritu gaitu, kirol honen bertsio amerikarra alegia, Timbersports delakoa.

Wave.tv ba da webgune bat, baina bertan ez dituzu prestatzen dituzten edo sindikatzen dituzten kirolen bideoak ikusiko. Instagram edo TikTok beste sare sozialetan dituzten kontuak jarraitzea da beraien bideoak kontsumitzeko modua. Eta marka mordoa darabilte horretarako. Adibidez

FTBLfutbol munduaren inguruko klipak dira (AEBetako soccer alorrean zentratua), The Pump, super-indartsuen kontuak...

Bideoak haiek ekoitziak izan daitezke, edo beste batzuen banaketa kanal bezala funtziona dezakete. Adibidez, aizkolaritza edo Timbersports direlako horiek Stihl motozerra konpainiak babesten duen kirol ikuskizunen ziklo edo lehiaketa bat da: euskal estiloko enborrak, zein bertikalak, eta trontza lana ere izaten da lehiatzeko moduen artean.,

Eskubide banaketaren bidez egiten dituzte akordioak Wave-koek halako kirolen ekoizle edo sustatzaileekin.

Wave.tv-k dioenez, beraien ikusle kopurua bikoiztu baino gehiago egin da Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, eta hazkunde horretan %80a "kirol ez konbentzionalak" ekarri du. Horien artean, esku huskazko borroka (boxeo basati bat), karate eta badmintona, adibidez. Ikusletza oso gaztea omen daukate, 13 eta 14 urte artekoak gehienak.

 

Ai, Mendillorriko gazte hauek... aplikazio sortzaile bikainak!

$
0
0

Koronabirusaren gorakada berrien, gazteak ospe txarra hartzen ari direla entzungo zenuten... Eta horien artean, Iruñeko Mendillorri auzokoak, non nerabe guztiei egin behar dizkieten PCR probak egunetan. Ba, hara, bada Mendillorrin txalotzeko moduko beste zerbait ere: bertako Institutuko ikasleek, praktika gisa, aplikazio mugikorrak garatzen dituzte. 25 dituzte jada igoak Google Play-ra.

Duela egun batzuk iragarri genizuen Euskalgeo delakoa. Euskal Herriko zazpi probintzien maparekin jokatzen da horretan, baina lehentxoago beste bat ere garatu zuten:Navargeo (kasu honetan Nafarroa Garaiaren geografiarekin jokatzeko).

Beste aplikazio batzuk dira, adibidez: 

  • Eternal Maze (Betiko Labirintoa): Zazpi mailako gela eta ate laberintoa da, irteerara ailegatu aurretik diamante kopuru bat biltzea eskatzen duena. Jokoaren helburua da laberintotik ahalik eta azkarren ateratzea.
  • Hitzak. Ikasleen produktu bat, baina txikiagoentzat pentsatua. Haurtxoak euskarazko hitzekin lotzeko... uki ikonoa, eta hitza entzungo, edo alderantziz, entzun hitza eta asmatu animalia edo irudia.
  • Xiri Miri. Euskara hobetzeko ariketak. Baldintza eta subjuntibo eta abar...
  • Space Billiards. Espazioko billarra, hau ingelesez azaldua ze, noski, hiru hizkuntza erabiltzeko gauza dira Mendillorrikoak.
  • Sukalcheff. Platerak, kantitateak, elikagaiak eta zenbait faktore nahasten dituen joko moduko bat.
  • OpKalk. Kalkulagailu aurreratu bat, elebiduna (euskaraz zein gaztelaniaz)
  • eta beste mordoxka bat...

Mendillorriko ikasleek irakasle bikainak eta teknologia laborategi interesgarri bat daukatela susmatzen dugu. Programazioa DBH-tik Scratch bidez lantzen dutelairakurri dugu, eta lehen urrats horietatik app hauek garatzera... tira, badago meritu handiko jauzi bat.

Animo neska-mutilak, garaitu birusa, eta segi programatzen. (Hain zuzen ere, PCR testak egiteko tokia Institutuan jarri dute!)

Mendillorri Apps: Google Playn, etaTwitterren.


Iruña-Veleia Argitu taldeak gutuna bidali dio Euskaltzaindiari, ostrakak benetakoak direla aitortzeko

$
0
0

Iruña-Veleia Argitu taldeak gutun irekia bidali dio Euskaltzaindiari, "gai honetan zerbait egin dezan, orain arte berari egokituko ez balio moduan jokatu duelako". Iruña-Veleia Taldeak Veleiako euskarazko idazkunen benekotasunean sinesten du, eta Eliseo Gil horien faltsifikatzailetzat jo duen epaiketa eta prozesua arbuiatzen du. Ostraketako anakronismoei dagokienez, taldeak ez du dudarik: Azken Afariaren edo Kalbarioko irudien (Kristo lapurren artean) lehen ale historikoak badira Veleiakoak, "ondorioztatu behar da kristau gai erlijiosoaren aurkikuntza hauek izango liratekeela orain arte munduan ezagunak diren lekukotasun zaharrenak".

Hemen irakur daiteke gutun irekia eta izenpetu ere bai, nahi bazenute. Baina izenpeak nora doazen, ez dago argi. Orain arte 25 lagunek atxikimendua eman dute taldearen arabera, baina zerrenda osoa non ikus daitekeen ez dakigu. Iruña-Veleia Argitu taldearen arabera, sinatzaile horien artean leudeke Gorka Knörr, Pako Aristi eta Eñaut Etxamendi.

IRUÑA-VELEIA: GUTUN IREKIA EUSKALTZAINDIARI

Euskaltzaindiako lehendakari Andres Urrutia jauna, Euskaltzain jaun-andreok.

Euskara zaintzen duen Erakunde Akademiko Ofizialeko kide zaretenez, aipatu erakundearen egitekoa izanik, besteak beste,  euskararen lege gramatikalak ikertu eta formulatzea, euskararen erabilera sustatzea eta euskararen eskubideak babestea, zenbait politikarik, unibertsitateko kargudunek eta Arabako Foru Aldundiak sortutako krisiaren larritasunaren aurrean, Iruña-Veleiako ohiz kanpoko aurkikuntzak faltsuak direla adieraziz, Euskaltzaindiarengana jo dugu erregutuz  kontuan har dezazuela ondorengo gure idazkia:

1.- 2008ko azaroaren 19ko Foru Aginduaren bidez, Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleian indusketak egiteko baimena kendu zion Lurmen enpresari, aztarnategia ixteko agindu, eta fiskalari eskatu zion Eliseo Gil Zubillagaren eta haren arkeologo taldearen aurka judizialki jokatzeko, faltsutzaileak beraiek zirela salatuz. Espreski kasurako sortutako Aholku Batzorde Zientifiko batek gezurrezkotzat jo zituen aurkikuntzak, gutxieneko eskakizun zientifiko bati aurre egiteko gai ez zen txosten tekniko batean oinarrituta, eta Arabako Foru Aldundiak, garai hartan Kulturako diputatu zen Lorena López de Lacalle andreak hala eskatuta, bermatu egin zuen ustezko faltsutasuna: ustezko faltsifikazioa eurek burutua zela eta errudun deklaratu zituen.  Alderdi akusatzaileak aurkeztutako  argudio guztiak banan-banan arbuiatuak izan ziren publikoki, eta akusazioa eragin zuten elementuak alderdi akusatzailearen zaintzapean egon dira eta daude oraindik ere, beste aldearentzat irispiderik utzi gabe. Nabarmendu behar da Lurmen taldea desagerrarazi zuten ondorengo urteetan, Eliseo Gil zuzendariak etengabeko jazarpen larria jasan behar izan zuela, soziala eta mediatikoa, Arabako Aldundiak orkestratuta. Juizora sartu ahal izan genuenok berretsi ahal izan genuen:

A) Eliseo jauna eta arkeologoen bere ekipoa kanporatu eta haien aurka jazarpen mediatiko eta sozialari ekin ahal izateko baliatu zituzten 6 txostenen aurrean, Epaile andreak sententzian ez dituela kontsideratu baliozkotzat, dirudienez iritzi hutsal batzuk baino ez direlako. Guk uste dugu iritzi hutsalak baino areago direla faltsukeria iraingarriak: adierazi dute Descartes irakurtzen dela non argi azaltzen den Miskart jartzen duela. B) Adierazi dute RIP irakurtzen dela non 3 marra bertikal baino ez direnak, mikroskopioz erraz identifikatu daitezkeenak. C) Ezinezkoa dela XV. mendea baino lehenago euskaraz Z zeinua agertzea, jakina denez “Izioki dugu” idatzia dagoela ia 500 urte lehenago, etab. D) Eliseo Gil gaitzesteko baliatu zuten txosten grafologikoak ez duela inolako baliorik Epaileak zioenez. E) 291 ostrakaren artean 35 faltsuak zirela adierazi zuen teknikari batek, zeinak aitortu baitzuen ez berak ez beste inork ez zuela inoiz dataziorik egin bere laborategian. F) Eliseori Epaitegiak ukatu egin ziola bi alditan Europako laborategi independenteetan  datazio desberdinak  egitea. G) Epaitegiak ez zuela baimendu epaiketan txosten bat (Antelo) aurkeztu ahal izatea non ez zen baiesten 35 ostraka hauek faltsuak zirela.

2.- Garai hartan aztarnategiko zuzendaria zen Julio Nuñezek erabilitako metodologiari buruz, Lurmen enpresa harremanetan jarri zen hainbat  herrialdetako adituekin (Alemania, Austria, AEB, Espainia, Grezia, Eslovenia, Hungaria, Polonia eta Erresuma Batuarekin),  eta eskatu zien azalduko al zioten Nuñez arkeologoa zer modutan ari zen indusketak egiten 98. Sektorean. Adituei dokumentazioa, bideoak eta argazkiak helarazi zitzaizkien eta baita Aldundiak emandako informazioa bera ere. Ebaluazio guztiek aho batez argi eta garbi adierazten dute Julio Nuñezek Iruña-Veleian gisa honetako aztarnategietan aplikatu beharrekoa den arkeologia modernoaren estandar metodologikoak urratu egin zituela. Hain zuzen ere Julio Nuñezek erauzketak caterpillar hondeamakina baten bidez egitea agindu zuen, lurrean metro eta erdi inguru sakonduz, kamioiak 7 minutuero aldiko bat betez gutxi gorabehera 15 egunez, seguraski altxor baliotsuak desagerraraziz

3.- Gaur egun, hainbat herrialdetako zientzialari ospetsuek egindako 20 txosten tekniko baino gehiago irakur daitezke, eta guztiek ondorioztatzen dute grafitoak ezin direla inola ere faltsuak izan. Aipatu txostenen artean, Edward C Harris britainiarrak, Bermudaseko Museoko zuzendariak eta gaur egun ia munduko zientzialari guztiek aplikatzen duten metodo estratigrafikoaren eta Matrix Harris sistemaren sortzaileak emandako diktamena nabarmendu behar da, non adierazten den Eliseo Gil eta bere ekipoak 2005 eta 2006. urteen  artean kalitate arkeometrikoa kontuan harturik estandar gorenen barruan jardun zutela. Hogeitik gora diren aipatu txosten teknikoek guztira 2700 orrialde osatzen dituzte eta modu altruistan elaboratuak izan dira. Aitzitik, batzorde ofizialaren 6 txostenek –hauetatik 5 faltsifikazioa burutu zela ia seguru iruzurrezkoa izan zen deklarazioaren ondoren entregatuak– 400 orrialde baino gutxiago osatzen dituzte, eta 1.800 € ordaindu zitzaien txosten bakoitzeko, gehi bazkari, bidaia eta hoteletako gastuak. Halaber eskatzen diogu Arabako Foru Aldundiari hain erabaki larriak berraztertu ditzala, eskaera hau jada bere garaian Foru Aldundiari entregatu zitzaizkion 2300 sinadurek ere bere egin zutelarik. Irakurleek ponentzia guztiak irakur ditzakete hemen: http://sos-veleia1.wikidot.com/informes.

4.- Horregatik Euskaltzaindiari eskatzen diogu aitortzen zaion begirune eta autoritatea baliatuz eta Arabako Foru Aldundiak gure ustez berebiziko larritasuna duen lege-hausteak erakusten duen urgentzia grabeaz kezkaturik, premia dezala Aldundia bide judiziala bertan behera uztera, datazioak arkeometrian espezializatuak diren Europako laborategietan egin eta bi parteetatik independenteak izango diren pertsonek publikoki kontrolatutako katak egitea agindu dezala.

5.- Azken gogoeta gisa, honako hau adierazi nahi dugu: orain arte euskarazko hitz arrunten lehen testigantzak, gaztelaniazkoekin batera, Donemiliako glosetan agertzen direnak  direla,  XI. mendekoak. Iruña-Veleiako ohiz kanpoko aurkikuntzak autentikoak balira, eta halaxe dira, euskarazko lekukotasun idatziak III. eta VI. mendeen artekoak izango lirateke. Beraz, euskararen presentzia idatzia Euskal Herrian 700 urteko antzinatasunez aurreratu beharko litzateke. Epigrafia eta ikonografia erlijiosoei dagokienez, ebanjelioen bidez Jesusen bizitzari ematen zaio lehentasuna;

 Jesusen Azken Afariaren irudi posible bat agertzen da, Kristoren Kalbarioa bi lapurren artean, etab. Ondorioztatu behar da kristau gai erlijiosoaren aurkikuntza hauek izango liratekeela orain arte munduan ezagunak diren lekukotasun zaharrenak.

Euskal Herria, 2020ko uztailak 16

IRUÑA-VELEIA ARGITU

Ukrainako bahiketa baterako motibo izan den Earthlings filma euskaraz dago

$
0
0

Joan den asteburuan gertaera bitxia gertatu zen Ukrainan: Gizon batek 13 pertsona bahitu zituen autobus batean. Ondo amaitu zen, baina larria izan zitekeen... Bahiketa amaitzeko gakoa izan zen bahitzaileak Ukrainako presidenteari egindako eskaera bat betetzea: publikoki gomendatu zezala Earthlings film dokumentala. Eta halaxe egin zuen presidenteak. Earthlings animalien kontrako krudelkeria salatzen duen dokumentala da, eta euskaratua dago.

 

Earthlings (2005) Joaquin Phoenix aktoreak ekoiztu zuen, eta munduko mugimendu animalista edo anti-espezista askorentzat dokumental inportantea da. Itzulita, Lurtarrak edo Lurreko izakiak dira Earthlings-ak, eta filmak erakusten du nola erabili eta esplotatzen ditugun animaliak, ez bakarrik esperimentatzeko edo janari produkziorako, baita denborapasarako edo maskotak izateko ere. Irudi gogorrak ditu. Narratzailea Joaquin Phoenix bera da.

Euskarazko azpidatzien bertsioa Askekintza mugimendu anti-espezistak sortu zuen. Eta hemen ikus daiteke osorik, Youtuben.

Beste film bat ere euskaratua du Askekintzak: The Herd. Kasu honetan fikziozko laburmetraia da, paralelismoa ezartzen duena emakumeen zapalkuntzarem eta ganaduaren esplotazioaren artean.

Ukrainako gertakariari dagokionez. Bahitzailea mugimendu animalistaren bati lotua egongo zela pentsa liteke, berre erreibindikazioa ikusita. Dena dela, ez dago argi bere osasun mentala nolakoa izango zen, baina bai armaturik zegoela, eta zauriturik izan ez zen arren, egin zituen tiroak eta granada jaurtiketaren bat ere bai. Bere eskaera izan zen Ukrainiako presidente Volodimir Zelenskirekin hitz egitea, eta honek onartu zuen, baita elkarrizketan eskatu ziona ere: Earthlings gomendatu zezala publikoki.

Zelenskik Facebook-eko mezu batekin egin zuen hori, oso laburki: "Earthlings, 2005eko filma; denek ikusi beharko zenukete". Mezua sarean ikusirik, bahitzailea errenditu egin zen, indarkeriarik gabe atxilotu zuten, eta onik atera zituzten bahituak autobusetik. Jarraian, berehala ezabatu zuen Facebook-eko mezua Zelenskik.

Earthlings filmeko zuzendari Shaun Monsonek salatu egin du gertaturikoa. "Animalien kontra egiten dugun terrorea salatzeko ez dugu gizakien kontrako terrorerik bultzatu behar." Bere hitzetan, filmaren mezua errukizkoa da, izaki guztientzat.

Abestietatik musika tresnak kendu eta ahotsa bakarrik uzten duen tresna

$
0
0

Ikus-entzunezko teknikarientzat, bereziki audioarekin lan egiten dutenentzat, teknologia egokiarekin soinu pista batean ahotsa isolatzea gauza erraza izan liteke, baina ez profesionalentzat... Horixe doan egiten sareko zerbitzu bat dago, Acapella Extractor, eta aproba egin dugun nola dabilen. Ahozabalik utzi gaitu. Musika-tresna guztiak desakertu eta ahotsa bakarrik geratu da proba egin dugun euskarazko kantuarekin.

Acapella Extractor tresnak mp3 edo WAV erako fitxategiak onar ditzake, 80 Mb-ko pisu gehienezkoarekin. Emaitza WAV formatuan emango dizu gero. Badirudi jende dexentek erabiltzen duela eta hortaz baliteke zure fitxategiaren prozesamenduak ordu erdi inguru hartzea. Guneak abisatzen dizun ilaran zenbagarren zoazen.

Eta hona gure aproba. Anariren Zure aurrekari penalak diskotik Nola galdu abestia aukeratu dugu. Hona igo dugun mp3 fitxategia:

Eta hona Acapella Extractorrek eman diguna, WAV-etik geuk mp3-ra itzuli ondoren:

Jogailuari eman eta isiltasuna nabarituko duzue... noski, instrumentalarekin hasten da Anariren abesti hori. Gero dator bere ahots indartsu eta argia, 21. segundutik aurrera. Nabarmena iruditu zaigu efektua.

Time Line Curator, kronologia grafikoak egiteko tresna

$
0
0

Time Line Curator "denbora lerro" edo kronologia grafikoak egiteko tresna bat da. Beta fasean dagoen proiektua da, baina online bertsioa badabil. Testuzko data multzo bat emanez gero, edo URL bat non datak agertzen diren, grafikoa automatikoki sortzen du, eta hortik aurrera osa dezakezu lana. Dena dela, ingelesezko datekin moldatzen da, eta euskarazko kronologiak analisatuz gero, tarteko lana eskatzen du.

Euskarazko probak eginez, kronologia bat dakarren Wikipediako orri batekin saiatu gara: Frantziako Erlijio Gerrak, Hernike Nafarroako Frantziako errege bihurtu zeneko sasoi hura... Urteak detektatu ditu, baina ez egun zehatzak edo hilabeteak, eta halamoduzko grafiko bat eman digu. Barkatu, ez dugu asmatu ezta URL helbidea gordetzen ere. Horra emaitza grafikoa:

Hurrengo saiakerarako, Euskaldunon Egunkariaren auzi judizialaren kronologia hartu dugu Berriaren webgunetik. Kasu honetan, testuarekin lan pixkat hartu dugu, aipatzen den data bakoitza ingelesera bihurtuta. Hauxe emaitza

ixkat hobeto irten zaigu... akaso hobetu genezakeen ahozko epaiketaren epea sarturik, eta kolore kodeak desberdinduz auzi ekonomikoaren alorrari dagokionez. Instrukzioen orrian dago detaile gehiago nola egin hori. Adibide batzuk geureak baino txukunagoak jarraian:

Time Line Curator beta fase ia eternal batean dago Kaliforniako unibertsitate baten webgunean. Kodea, dena dela, librea da,Github-en dago, eta beraren gainean garapenak egin daitezke.

Zeure probak egiteko, Time Line Curator.

 

 

Autodefentsa digitala: tresna praktikoak Larrun/Argiaren eskutik

$
0
0

Argia aldizkariak kaleratzen duen Larrun pentsamendu-gehigarriak "Autodefentsa digitala" du goiburu bere azkenengo alean. Lander Arbelaitz kazetariak gidatutako informazio eta iritzi bilduma sakon bat du Larrun honek, eta alderdi praktikotik, baliabideen zerrenda batzuk: Pribatutasuna errespetatzen duten aplikazioak eta programak; Firefox nabigatzaileari jarri dakizkiokeen gehigarrik; eta tresna zehatzez, gain sareko zerbitzu erabilgarri batzuen zerrenda ere bai.

Lehen multzoan aipatzen diren software piezen artean, batzuk ekarriko ditugu hona, gehienok erabiltzen ditugun tresna ezagunek alternatibak baitituzte:

  • Chrome, Edge edo Safari nabigatzaileen ordez: FirefoxWeb nabigatzailea. Mozilla fundazioak garatua, diru irabazi asmorik gabe eta pribatutasunarekin eta kultura librearekin konprometitua. Interneteko software libreko elementu zentral zaharrenetekoa, oraindik beharrezkoa.
  • Whatsapp eta Telegramen alternatiba segurua, SignalMezuak eta deiak zifratuta egiteko aukera ematen du.
  • Aplikazioak instalatzeko Android, Google Play Storek badu alternatibarik:  F-Droid: Lizentzia librean eta beren kodea modu publikoan erakusten duten era guztietako aplikazioak soilik eskaintzen ditu.
  • Google Calendar egutegiaren ordez, beste hau: DAVx5.
  • Kameraren ohiko argazki kudeatzaileren ordez, ObscuraCam: argazkien inguruko probatutasunari eusteko, ateratako argazkiei zuzenean ezabatzen dizkie metadatuak.
  • Google Maps beharrean, OsmAnd, oinarrian OpenStreetMap proiektuko mapa irekiak erabiliz, autoz, bizikletan eta oinez egiteko ibilbideen azalpenak ematen ditu.
  • E-postarako, ez Outlook ez Gmail, baizik eta Thunderbird web edo PC ingurunean, eta mugikorretik K-9 Mail.

Informazio gehiago: 

Viewing all 4924 articles
Browse latest View live