Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 5013 articles
Browse latest View live

"Euskanta", euskarazko abestiak sortzeko egitasmoa Italiako ikastetxe batean

$
0
0

"Una bambina o bambino scrive una poesia. E con quella fa una canzone. Sua. In lingua basca. Ecco cos’è EUSKANTA." Gaztetxo bakoitzak poesia bat idazten du. Eta horrekin kantu bat egin. Berea, baina Euskaraz. Hauxe da EUSKANTA. Gaztetxo bakoitzak poesia bat idazten du. Ondoren, ordenagailu, teklatu eta mikro batekin, musika egiten hasten dira. Musika esaldi bat egin. Beste instrumentu bat eta beste musika zati bat, eta abar. Eta berak egindako musika horren gainean, gazte bakoitzak euskarazko testuak kantatu eta grabatuko du.

Iturria: euskanta.wordpress.com

via @tiutaka: Euskaraz egin den musika-egitasmorik iraultzaileena eta eredugarriena, komunikabideek isilarazia. EUSKANTA https://t.co/Pc2qBBhz9R


Ondo ulertu badut, EH Bilduk EAE estatu bihurtzea proposatu du, ezta?

$
0
0

Iruditu zait nobedade estrategiko handi bat dagoela EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko autogobernuko ponentzian aurkeztu berri duen dokumentuan (PDF). Euskal Autonomi Erkidegoaren burujabetasun aldarrikapen baten parekoa iruditzen zait testuan esaten dena. Eta burujabetasun hori, gainera, Estatu propioa sortzeko baliatu behar dela.

Dokumentuaren azken lerroak dira hauek:

Eta gure buruari Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskal herritarren ongizatea bermatu eta hobetzearren tresnarik ukatu ezin diogulako, demokrazia parte-hartzailean eta justizia sozialean oinarritutako Estatu propioa eratzeko hautu politikoa egiten dugu. Euskal Herria den nazioaren zati izateagatik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeetako euskal herritarrok komunitate politiko gisa eratuta, Euskal Autonomia Erkidegoa sortzea erabaki genuen bezala eta autonomia estatutuak emandako egitura instituzionalak burujabetzarako tresna bilakatzeko bidean hurrengo urrats logikoa, gure buruari burujabetza maila gorena emateko asmoz, Estatu propioa sortzea dela pentsa daiteke.

 

Estatu propioaren aldeko aldarrikapena inportantea iruditzen zait. Baina ez dakit, aipatzen ez denez, horrekin EAEren independentziaren aldeko aldarri bat ere egiten den. Horregatik akordatu naiz Katalunian 2014ko azaroaren 9ko kontsultan egin zuten galderarekin, eta aldaera bat eginez galdera bota dut sarera.

  1. Nahi duzu EAE estatu bihurtzea?
  2. Baiezkoan, nahi duzu estatu hori estatu independentea izatea?

 

 

Niri iruditu zait, EH Bilduk baiezkoa markatu duela lehen galderan Ponentzia berri honekin. Pare bat politologok esan didate baietz, lehen galderari erantzuna argi samar dagoela. Eta, izatez, bigarren galderari ere baiezko erantzun inplizitu bat ematen zaiola (ikus Asier Blasek eta Jule Goikoetxeak diotena). Gero, handik eta hemendik, eztabaida luzatu egin da.

Beste pertsona batzuek, ordea, esan didate lehen galdera ere ez dudala ondo ulertu: Arkaitz Fullaondo eta Galder Gonzalez kasu. Ezker Abertzaleak ez duela nahi EAE estatu bihurtzea.

Ikusiko dugu ze irismen duen proposamen honek, eta zer nolako proposamen eta adierazpenekin osatzen doan panorama hemendik aurrera. Nik, pertsonalki, uste dut aurrerapausu bat dela kontsideratzea Hegoaldeko legebiltzar bietan burujabetasun konkretu baten aldeko jarrera bat egotea.

Topaketa irekiak: Independentziaren aldeko mugimendua aztergai Lakuntzan

$
0
0

Independentistak sareak TOPAKETA IREKIAK antolatu ditu Lakuntzako kultur etxean, datorren larunbatean, urtarrilaren 16an, goizeko 10etan. Sortu zenetik hona igaro diren sei urteotan Sareak burutu duen lanaren balantzea egin, egungo egoera sakon aztertu eta, ondoren, euskal mugimendu independentistak aurrera begira garatu behar duen estrategia eta egin behar dituen urratsak ondo zehaztea da topaketa hauen helburua. Eta, honekin batera, 2016 urteko lan plangintza finkatzea.

Topaketak guztiz irekiak izango dira eta mugimendu independentistan diarduten herritar guztiek dute parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera. Horixe da, hain zuzen ere, topaketaren xede nagusia: jendearen artean iritziak elkartrukatu eta eztabaidatzea, gero, ekarpenak kontutan hartuta oinarrizko txosten bat prestatu eta hurrengo topaketa batzuetan eztabaidatu eta adosteko.

Gaiak hiru ataletan landuko dira:

  1. Lehen atalean Independentistak sarearen ibilbidea eta egoera aztertuko da: lorpenak, gabeziak, ...

  2. Bigarrenean, mugimendu independentistaren korapiloak askatzeari ekingo zaio: gako estrategiko eta ideologikoak; jarduera, ekimenak eta mobilizazioak; antolamendua, ...

  3. Azkenik, hirugarrenean, 2016 urteko jarduera eta lan plangintza zehaztuko da.

Topaketa hauekin zabaltzen den hausnarketaldiarekin eta lan ildoen definizioarekin mugimendu independentistaren jauzi indartsu baterako oinarria finkatu nahi du Sareak.

>> Loturak

> ZATOZ eta ERABAKI! Indepedentzia: Urrats berriak

¡VEN y DECIDE! Nuevas pasos hacia la Independencia

Egitaraua - Programación 

> Lakuntzako Kultur Etxea kokapena - Localización 

 

Euskal Hedabideen Behategia sustatzeko hitzarmena

$
0
0

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak Euskal Hedabideen Behategia sustatzeko hitzarmena sinatu dute, gaur, Bilbon.

2012an elkartearen eta hainbat ikerketa talderen artean hasitako bideak babes instituzionala jaso du horrela, eta lankidetza markoa ezarrita geratu da erakunde akademikoen eta euskal hedabideen artean. Sinatzaileak izan dira: Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiaran; Fernando Plazaola, UPV/EHU Ikerketa arloko errektoreordea, errektore lanetan; Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa.


Lankidetza horren oinarriak hauek dira: ikerketa, berrikuntza eta prospektiba garatzea, euskal hedabideen datu basea sortzea, irakasleen eta profesionalen komunitatea sortzea eta euskal hedabideei buruzko topagunea garatzea, eta, besteak beste, euskal hedabideen sektorea indartsuagoa eta eraginkorragoa egiteko helburua dute.

Hain zuzen ere, unibertsitateen eta Hekimen Elkartearen arteko lankidetzak, aurrerantzean, honako helburu hauek izango ditu:

  • Euskal hedabideen arloko ikerketa eta berrikuntzarako gune bat zehaztea, erakunde sinatzaileen arteko lankidetzarako sinergiak eta dinamikak hobetuko dituena.
  • Unibertsitatearekin elkarlanean, euskal hedabideen balioa sustatzea, berrikuntzarako eta ezagutzaren transferentziarako estrategiak elkarren artean banatuz eta gizartearekiko loturak sendotuz.
  • Elkarren artean euskal hedabideen eta haren inguruko ikertaldeen ikusgarritasuna bultzatzea, komunikazioak eta euskarak gizartean daukan zeregina indartuz.


Gaurko prentsaurrekoan, eragileek azpimarratu dute sektorearentzat ez ezik, unibertsitateko ikerlarientzat Behategiak daukan garrantzia, lankidetza gune berria irekitzen duelako euskal hedabideen eta komunikazioko adituen artean, eta ateak zabalik dituelako bai administrazioentzat nola sektore publikoarentzat.

Elkartea eta bost ikerketa talde

Hekimen Elkartea 2012an sortu zen, eta gaur egun Euskal Herri osoko 50 komunikabide baino gehiago daude elkartean, prentsa, telebista, irrati eta internetekoak. Sortze beretik helburu horixe jarri zion bere buruari: euskal unibertsitateekin gune bat garatzea, sektorearen errealitatea hobeto ezagutu ahal izateko. Hiru unibertsitateetako hainbat ikerketa talderekin azken hiru urteotan egindako lanaren ondorioz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalbiltzaren babesarekin, elkarlanaren lehen fruituak jaso dira; hala, euskal hedabideen datu basea diseinatu eta garatu da, hainbat ikerketa lan bultzatu dira eta Euskal Hedabideen lehen Urtekaria argitaratu da.

UPV/EHUn hiru ikerketa talde ari dira bereziki euskal hedabideen inguruan lanean. Nor taldeak literaturaren berrikuspena eta euskal komunikazio espazioaren inguruko ikerketa egiten dihardu. HGH ikertaldeak (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) kalitate indizeak eta helburuak lantzen ditu euskarazko komunikazioen eskaintza etengabe hobetzeko. Europako Hizkuntza Gutxituen Hedabideak eta Kazetaritza (HEKA) ikertaldeak, azkenik, urte asko daramatza euskarazko hedabideen egituraren analisia osatzen.



Talde hauetaz gain, UPV/EHUk Euskal Unibertsitate Sistemako beste ikertalde batzuk dauzka, Eusko Jaurlaritzak aitortuak eta I+G lan handia egiten dutenak komunikazio eta kulturaren, kazetaritza eta komunikazioaren, hedabideen eta Interneten eta komunikazio eta hezkuntzaren arloan, besteak beste; gainera, unibertsitateak badu Komunikazio eta Hezkuntza Balioak Unesco Katedra, Unesco UniTwin Sarean integratua.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (Huhezi) HEZIKOM ikertaldeak euskarazko ikus-entzunezko eta kazeta produkzioa aztertzen du, haren kontsumoa eta gizarte proiekzioa, baita euskarazko hedabideen etorkizuneko erronkak ere.  Talde honen helburua, nagusiki, honako hiru arlo hauek ikertzea da: ikus-entzuneko produktuen, komunikabideen eta Interneten proiekzio soziala eta beren eragina hezkuntza-eragile bezala; ikus-entzunezkoen erabilera ikaste-irakaste prozesuetan; eta Euskal Herriko euskarazko tokiko komunikabideen sareak eta baliabideak.

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua, Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko zenbait irakaslerekin batera, proiektu bat ari da garatzen euskarazko komunikabideen kontsumoa modu kualitatiboan ikertzeko. Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Komunikazio Sailari atxikitako Komunikazioaren gaineko Ikerketa Taldeak, halaber, Eusko Jaurlaritzaren aitortza ofiziala lortu zuen 2012an.

Orain arte egindako lanak

Euskal hedabideen datu baseari dagokionez, Hekimen osatzen duten komunikabideen finantzazio datuak, egiturazko datuak edo audientzia datuak biltzeari ekin zaio. Kontuan hartuta laster datu baseak izango duen izaera, zalantzarik gabe esan daiteke sektorearen beraren eboluzioa ulertzeko ezinbesteko tresna izango dela, nola sektoreko enpresentzat, hala unibertsitate ikerlarientzat.

Behategiaren babespean, halaber, Interneteko kontsumoari buruzko datuak sistematikoki bildu eta ustiatzeko tresna garatu dute hedabideek 2015ean, Hekimen Analytics izenekoa. Hari esker, euskal hedabideek, hogeita hamar adierazle baino gehiagoren bidez, sareko kontsumoaren nondik norakoa ezagutu dezakete, alderaketak egin ditzakete gainerako komunikabideekin, eta sektorearen beraren eboluzioa aztertu dezakete. Kontsumoa bera eta haren eboluzioa aztertzeko, bestetik, hainbat lan egin dira Behategiaren babesean, eta hainbat  aldizkari akademikotan argitaratu dira.

Behategiaren finantzaketa publikoari esker, era berean, Mondragon Unibertsitateko Hezikom taldeak euskal hedabideen balio sozialaren inguruan garatzen ari den ikerketa lana lagundu du Hekimen elkarteak. Ikerketa lan horren helburua da sektorearen ekarpen soziala balioan jartzea.

Euskal Hedabideen Urtekaria abenduaren 7an aurkeztu zen Durangon, Azokaren barruan. Azken urteotan euskal hedabideen inguruan unibertsitatearen esparruan osatu diren ikerketen lagin esanguratsua jaso da.

Gaur sinatutako hitzarmenaren ondorioz, lan hauek, aurrerantzean, lankidetza marko jakin baten babesean egingo dira.

Bilbo, 2016ko urtarrilaren 14an

(Sustatu.eus Hekimenen partaide da)

Alea.eus jaio da, Arabako gaurkotasuna jorratuko duen euskarazko lehen ataria

$
0
0

Bihartik aurrera, arabarrek lurraldeko zortzi kuadrillen inguruko gaurkotasuna euskaraz jasotzeko atari digital berria izango dute. Arabako Alea astekariak Alea.eus webgunea abian jarri du, bere lehenengo urtemugan. Alea.eus-ek orain arte Hirinet.net atariak betetzen zuen lekua hartuko du. 2012. urtean GEU elkarteak Gasteizen euskarazko komunikabideen esparruan zegoen hutsunea betetzeko sortu zuen webgunea, 2009an GEU aldizkaria desagertu zenetik ez baitzegoen hirian euskarazko hedabiderik. Hilean batez beste 8.000 bisita inguru eta urtean 50.000 bisitari bakar jasotzen dituen Hirinet ataria Alea bilakatuko da hemendik aurrera. Modu honetan, Araba osoko informazioa eskainiko du webguneak eta herritarrei ahotsa emango die Komunitatea atalari esker, non erabiltzaileek euren eduki propioak elkarbanatzeko aukera izango duten.

Iturria: aiaraldea.eus

via @aiaraldea: KOMUNITATEA (Alea): https://t.co/ySrdrDTP6q jaio da, Arabako gaurkotasuna jorratuko duen euskarazko lehen ataria https://t.co/hnhUmpvh11

40 hizkuntza eta euskara bilduko dituzten hiztegiak sortzeko makina egin nahi?

$
0
0

Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia 2016rekin eskuartean duen Euskarriak proiektuaren parte da hiztegi-makina bat sortzeko erronka. Hirikilabsen (Tabakaleran) egingo da proiektua eta horretarako lan-talde bat sortu nahi dugu.

Helburua

Helburua, hiztegiak inprimatuko dituen makina sortzea da. Honez gain, Hirikilabsen oinarriekin bat eginik, pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badago. Euskara eta Teknologia proiektu berritzaile batean lotuko dituen talde irekia  sortu nahi da.

Norentzat

Interesa izan dezakeen edozeini zuzendua dago, ezagutza espezifikorik ez duen edo izan dezakeen edonori (elektronika, diseinua, fabrikazio digitala, programazioa, materialak eta eraikuntza, papiroflexia ...).

Noiz

Lan saioak otsaila eta martxoan izango dira, ostegunero 16:00etatik 20:00etara Tabakalerako Hirikilabs laborategian. Saioak euskaraz izango dira.

Izen-ematea eta informazioa

Parte hartu nahi baduzu edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero idatzi euskarriak2016@bagera.eus helbidera urtarrilaren 22a baino lehen.

Itsaso izango da Gipuzkoako 89. herria

$
0
0

Eider Goenaga Frankismo garaian, 1965eko martxoaren 2an, behartuta batu ziren Ezkio eta Itsaso herriak. (...) Aiestaren hitzetan, “tabu” moduko bat izan da Ezkio eta Itsasoren arteko banaketa. Baina 2011n tabu hori haustea erabaki zuen udalak. Itsasoarrek desanexioa eskatzen zuten, eta horri bide egitea pentsatu zuten, prozesu bat hastea, herritarrek hala nahi balute, bakoitzak bere bidea egin zezan. Bost urte geroago, desanexioa ia egina dago. Ezkio eta Itsaso banandu egingo dira, edo zehatzago, Itsaso desanexionatu egingo da. Gipuzkoako 89. udala izango da —berez, Igeldori dagokio zenbaki hori, baina haren desanexioari buruzko erabakia etenda dago, EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki bitartean—.

Iturria: gipuzkoa.hitza.eus

via @berria: Itsaso izango da 89.a https://t.co/zugg1N3uVl Amaitzear da Ezkioren eta Itsasoren arteko desanexio prozesua https://t.co/mDwFSedJoh

HITZAren aplikazioa eskuragarri dago mugikorretan eta tabletetan

$
0
0

Eskualdeetako HITZA egunkarietako albisteen jarioa erakusten duen aplikazioa da HITZA APP. Androideta iOS (Apple) sistema eragileak erabiltzen dituzten mugikor eta tabletetarako diseinatutako aplikazioak tokian tokiko albisteak modu erraz eta arinean erakusten ditu. Horrez gain, geolokalizazio bidezko agenda kulturala ere eskaintzen du. Azkenik, aplikazioa deskargatzen duten erabiltzaileek, unean uneko jakinarazpen garrantzitsuak eskura eta momentuan jaso ahalko dituzte.

Zehatz esateko, honako eskualdeetako albisteak eta agenda jasotzen ditu HITZA APP-k: Lea-Artibai eta Mutriku, Busturialdea, Oarsoaldea, Bidasoa, Irutxulo, Urola Kosta eta Goierri.

Eskualde guztien albisteen jario orokorra ikusteaz gain, bakarrik eskualde jakin bateko jarioa ikusteko aukera ere ematen du, bai eta agenda eskualdeka ikusteko aukera ere.

Beraz, urte berriagaz batera, HITZA APPabantailaz beteta datorren tresna da.

2015. urtean HITZAk webgunea berritu eta mugikorretarako egokitu zuen. Orain, 2016. urte hasiera, beste erronka berri bati ekin dio: “Gure APPostua martxan! 3.000 deskarga baietz“.


Nire amaren hiria: dokumental laburra Bilboko euskal kulturgintzaren egoeraz

Nafarroako hezkuntza sisteman sartzeko modua, salbuespen negargarria

$
0
0

Espainar Estatuko beste Erkidegoetan, Galizia, Valentzia, Balearak, Kataluina eta Euskal Autonomian, erabat gainditua dago afera hau, bi hizkuntzen ezagutza nahitaezkoa delako irakaskuntzan aritzeko. Zergatik Nafarroan euskararen inguruan aurrera begira urratsa emateko aukera dagoenean, honen aurkako ahotsak, iritziak eta inertziak sortzen dira? Orain arteko Gobernuek, Alderdi eta Sindikatu batzuk argi eta garbi esan beharko lukete ze interesak dituzten Nafarroako bi hizkuntza ofizialen elkarbizitza orekatua ez izateko eta ondorioz euskal hiztunok jasaten dugun bazterketa eta urraketa sistematikoa mantentzek

Iturria: infoadm.org

via @LABirakasknafar: Zergatik ez Nafarroan? Irakurri eta aho bete hortz geratuko zarete.https://t.co/eiEBYb6HgG https://t.co/3YHjGYHxKJ

Jord Bayarrik haurrei zuzenduta egindako hiru zientzialariren komiki-biografiak euskaraz

$
0
0

2012an Jordi Bayarri komikigilea zientzialarien bizitza kontatzen duten hainbat komiki egiten hasi zen, haurrei zuzendutakoak eta gaztelaniaz, crowdfunding bidez autofinantzatuta. Geroztik Charles Darwin, Galileo Galilei, Isaac Newton, Marie Curie eta Santiago Ramón y Cajali buruzko komiki bana atera du. Orain Ikaselkar argitaletxeak horietako hiru atera ditu euskaraz: Marie Curie - Radioaren aktibitatea, Galileo - Izarren mezularia eta Newton - Grabitatea ekinean.

Iturria: eibar.org

via @ileturia: Artikulu berria blogean: Jord Bayarrik haurrei zuzenduta egindako hiru zientzialariren komiki-biografiak euskaraz https://t.co/ozdNMozvqt

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

$
0
0

Larunbat goizean aurkeztu da, Trebiñun, 2016ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. 2010eko Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimenak antolatu dira bertan.

Iturria: bertsozale.eus

via @ArabaBertsozale: (AURKEZPENA) Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa #bertsolaritzahttps://t.co/NTnGZ5MuOuhttps://t.co/M8bYy6I25R

SpaceX proiektuko suziriak lurra hartzea lortu du, baina lehertu egin da ondoren

$
0
0

60. hamarkadan errusiarren eta estatubatuarren arteko lehia ikusi genuen espazioa konkistatzeko orduan. Une honetan ere antzeko gerra daukate Elon Muskek (Tesla) eta Jeff Bezosek (Amazon), SpaceX eta BlueOrigin proiektuen bidez. SpaceX proiektuak urrats garrantzitsua lortu du bart: suziria lurrera itzularaztea lortu dute, eta leku jakin batean lurra hartzea (Pazifiko erdian ipinitako plataforma txiki batean). Ondoren, baina, hanka bat hautsita erori, eta lehertu egin da

Teknologiaren alorrean lana eginda aberastu dira biak. Jeff Bezos ezaguna da Amazon sortu zuelako 1994an. Elon Musk Paypal-eko sortzailea da, eta egun auto elektrikoen Tesla enpresan, Hyperloop zein SolarCityn dihardu. Enpresa-jardun hau ez ei dute nahikoa itxuran, espazioa konkistatu nahian dabiltzalako biak. Musk-ek SpaceX sortu zuen 2002an, eta Bezos-ek Blue origin

Lehia honetan gainditu beharreko arazorik garrantzitsuena lurreratzea da, kohete berrerabilgarriek diru asko aurreztea lortu dezaketelako. BlueOriginek azaroan lortu zuen bere suziriak lurrera bueltan ekartzea, eta SpaceXek abenduan. Atzokoa beste urrats bat da, lurreratzea itsaso erdian ezarritako plataforma txiki batean egitea lortu zutelako, zehaztasun handiz, nahiz eta ondorioa bideoan ikusten dena izan: suziriari hanka bat hautsi, lurrera erori, eta bertan lehertu da.

Muskek berak zabaldu ditu irudiak bere Instagram kontuan.

Maniobraren azken urratsean leherketa gertatu arren, atzokoa urrats garrantzitsua da. Izan ere, suziria behar bezala itzuli zen lurrazalera, eta aurreikusitako azaleratze-puntuan ezarri zen. Esan bezala, une honetan espazioaren konkistan gainditu beharreko urrats handienetakoa da, suziriaren zati bat berreskuratzeak asko merketzen dituelako espazioratzeak. 

Kontzeptu berriak euskalgintzan: bidelaria, bidelaguna, euskaldun 2.0 eta transeuskalduna.

$
0
0

Azken aldion, kontzeptu berri batzuk entzun ditut (bueno, horietako bi ez dira horren berri, baina bada euskaldun zahar eta euskaldun berri kategoriak bazterrean uzteko bide bat zenbait kasutan): bidelaria, bidelaguna, euskaldun 2.0 eta transeuskalduna. (...) Euskaldun 2.0 kontzeptua Maisha MC barakaldarrari entzun diot. Haren ustez, badira ez zahar ez berri moduan kalifikatu daitezkeen euskaldunak. Txikitatik harremana izan dutenak euskararekin, baina akaso ez behar beste familian, euskaldun zahar kontsideratzeko. Eta berak euskaldun 2.0 kontzeptua proposatzen du horretarako (nire ustez, dezente zabaldu daitekeen kontzeptua da).

Iturria: blogak.com

via @BlogakCom: Kontzeptu berriak: Azken aldion, kontzeptu berri batzuk entzun ditut (bueno, horietako bi ez dira horren berri... https://t.co/AfE7dXRF9p

WhatsApp doakoa izango da

$
0
0

Atzo WhatsApp doakoa izango dela iragarri zuen Jan Koum-ek, mezularitza-zerbitzuaren kudeatzaileak, Munich-eko DLD biltzarrean. Orain arte, lehen urtea doakoa zen, eta hortik aurrera 0,89 euro/urteko kostua zuen. Baina ordaintzeko eskaera hori ez ei zitzaien erabiltzaile guztiei egiten, eta askok ez zuten ordaindu behar izaten. Hemendik aurrera, doakoa izango da erabiltzaileentzat eta WhatsApp-ek beste diru-iturri batzuk landuko ditu.

2010ean sortu zuten WhatsApp Jan Koum eta Brian Acton-ek, biak Yahoo-ko langile ohiak. 2014ko otsailean Facebook-ek erosi zuen 19.000 milioi dolar inguruan. Artean 450 milioi erabiltzaile zituen. 1.000 milioi erabiltzaile dauzka gaur egun.

Nola egingo du dirua WhatsApp-ek?

WhatsApp-ek ziurtatu du ez duela iragarkirik jarriko aplikazioan. Aldiz, negozio eta erakundeekin komunikatzeko zerbitzu moduan probak egiten hasiko direla aurten adierazi du. Hau da, zure banketxera deitu edota epostaz mezua bidali beharrean, WhatsApp bidez komunikatzea nahi dute. Egia da komunikazio korporatiboaren alorrean badaudela lehenagotik badabiltzan enpresa eta zerbitzuak, eta WhatsApp-ek segurtasun-zuloak izateagatik ezaguna dela baita ere, baina besteek ez bezala 1.000 milioi erabiltzaile ditu.

Dena den, produktu bat doakoa bada, zu zara produktua.


Twitter jausi egin da. Goizeko 9.00ak eta 10.00ak artean gertatu da mundu mailako errore bat, eta ha...

$
0
0

Twitter jausi egin da. Goizeko 9.00ak eta 10.00ak artean gertatu da mundu mailako errore bat, eta harrezkero Twitter ez dabil ez mugikorreko aplikazioetan ez web bidez. Twitterren lehen urteetan ohikoa zen zerbitzua jaustea, eta ospetsua bihurtu zen orduan jartzen zuten irudia, balea handi batena. Baina azken 5 urteetan, azpiegitura eta ingeniaritzan ahalegin handiak egin ondoren, halakorik ez da gertatu. Mundu mailako huts-egite hau albiste izango da hurrengo orduetan, ikusiko duzue.

Hego Uribeko beste bost udalerrik bultzatuko dute 'Geuria' euskarazko herri komunikabidea

$
0
0

'Geuria' Hego Uribeko euskarazko herri komunikabideak bere ibilbidearen lehen fasea osatu du, eta 2016an, Basaurikoaz gain, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko udalek ere bultzatuko dute, arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Komunikabidearen bidaia orriaren lehen fasea 2014ko irailean hasi zen. Aurreko hilabeteetan Hego Uribeko udaletako euskara teknikariekin bilera orokorrak egin ostean, eskualdeko euskara hutsezko lehen komunikazio proiektua bultzatzea begi onez ikusi zen aipatutako udalerrien aldetik. 'Geuria' hilabetekariak 2016an hasiko du bigarren fasea, hasierako ezaugarriei eutsita: Hego Uribeko eskualdean sortu den lehen euskara hutsezko komunikabidea, irekia, parte hartzailea, egonkorra eta iraunkorra, eskualdeko euskaltzaleen komunitatearen harremana estutzen duena eta euskaltzale berriak bertara biltzen dituena.

Iturria: europapress.es

via @epeuskera: Hego Uribeko beste bost udalerrik bultzatuko dute 'Geuria' euskarazko herri komunikabidea @geuriaeus#Geuria - https://t.co/NVpHfARnx2

"Euskara Praktikatu" jardunaldiaren materiala ikusgai

$
0
0

2015eko azaroaren 13an, AEKren Praktikatu zerbitzuakGaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa antolatu zuen Bilbon. Jardunaldietako material guztia sarean jarri da ikusgai (hitzaldien bideoak, argazkiak, eta abar).

Bigarren edizio honetan bereziki mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu nahi genituen, eta horretarako hiru hizlarien laguntza izan genuen; Lorea Agirre, Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia.

Jardunaldiaren blogean informazio guztia ikusgai dago; hizlarien ponentziak (bideoak), jasotako balorazioak, argazkiak, eta abar.

Hona hemen hitzaldietako bat, adibidez. Lorea Agirrerena:

 

Europako ereserkiari txistuak Donostiako Danborradan

Hazkuntza ekonomikoa munduan zehar datorren hamarkadan: datuak eta mapa

$
0
0

Harvard Unibertsitateko CID ikerketaguneak datozen urteotarako hazkunde-datuak argitaratu berri ditu. 2024. urtera bitartean, munduko estatu bakoitza zenbat haziko den urtero, bataz beste. Datu horien gainean, mapa adierazgarria ere egin dute Strange Maps blogean. Hona hemen datuak eta mapa. India izango omen da gehien haziko den herrialdea, baina Afrikako estatuak dira nagusi, oro har, zerrendako lehenengo postuetan. Herrialde garatuenetako hazkunde-maila, aldiz, askoz txikiagoa izango da kasurik gehienetan.

Harvard Unibertsitateko Center for International Development ikerketaguneak datozen urteotako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak argitaratu ditu, "Indiaren hamarkada" izenburupean. Izan ere, aurreikuspen horien arabera, India izango da datozen urteotan gehien haziko den ekonomia, urteko %6,98ko bataz bestekoarekin. 

CIDen datu horietan oinarrituta, Strange Maps blogean goiko mapa ere egin dute, non herrialde bakoitzaren tamaina hazkundearen araberakoa den (ez estatuaren neurriaren araberakoa). [Mapa jatorrizko tamaina handiagoan ikusteko, jo hona]. 

Horregatik da India handiena mapa horretan, urteko %6,98ko hazkunde horri esker. Asiako beste herrialde bat ere nahiko handi agertzen da, Filipinak (rankinaren 8. postuan, %5,68ko hazkundea). Txina, ostera, rankinaren 27. postura jaitsi da (%4,28ko igoera).

Mapari erreparatuz, garbi ikusten da hazkunde handiena Afrikako zenbait herrialdek izango dutela. Horrela, rankineko aurreneko 10 postuetan, Afrikako 8 estatu daude: Uganda (%6.04), Kenia (%6.0), Tanzania (%5.96), Egipto (%5.83), Madagaskar (%5.78), Senegal (%5.77), Malawi (%5.66), eta Zambia (%5.55).

Asiako beste zenbait herrialde ere nahiko goian ageri dira, besteak beste, Pakistan, Malaysia, Indonesia, Vietnam eta Tailandia. Eta nahiko goian, baita ere, Guatemala (11. postuan), Jordania (16.), eta Yemen (28.).

Herrialde garatuenen hazkundea, aldiz, nahikoa txikiagoa izango omen da, kasurik gehienetan %3tik behera. Hortxe daude, esate baterako, orain arte mundu mailako motore edo potentzia nagusi izan diren Estatu Batuak (%2,58), Japonia (%2,46), Frantzia (%2,77), Errusia (%1,96) eta batez ere Alemania, zerrendako azkenengo postuetan, %0,35ko hazkundearekin (Trinidad eta Tobago, Libia eta Kubarekin batera). Europan Espainia izango da gehien haziko diren estatuetako bat (%3.46). Estatu guztien datuak, CIDen webguneko lotura honetan.

 

Maparen iturria: Strange Maps.

 

Viewing all 5013 articles
Browse latest View live