Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 4997 articles
Browse latest View live

Donostiako kirol txartel aporofobiko eta gerontofobikoa

$
0
0

"Suposatzen dut hau irakurtzen duzunerako, Donostiako Udalak dagoeneko kenduko zuela zenbait erabiltzaileek kirol txartelaz baliatzeko ordu murrizketa diskriminatorioa", hori espero du Angel Errok 'Easo itsusia' bere zutabean. Txartel horren baldintzak irudian dituzue: 65 urtetik gorakoek eta gizarte-laguntza bidezko txartela dutenek, ezin dute 17.00etatik aurrera erabili. Pobreen eta zaharren kontrako jarrerari aporofobia eta gerontofobia esaten zaiela irakatsi digu Iban Zalduak. Irudia Gorka Juliorena da.

Iturria: berria.eus

via @desplazatua: Donostiak baditu milaka aurpegi, eta ez denak ederrak. "Easo itsusia" @angelerrohttps://t.co/YoJxVd4LyC@berria


Europa kexu agertu da auzitegietan euskaraz aritzeko trabak daudelako

$
0
0

Salatutako hutsuneetan eta alorretan ez dago berritasun handirik, baina egoera oraindik ere bideratu gabe dagoela ohar egin du Europako Batzordeak: euskaraz jarduteko oztopoak sumatu ditu. Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren jarraipen batzordeak atzo argitaratu zuen Espainiako Estatuari buruzko txostena, eta hor ageri dira euskarari buruzko oharrak.

Iturria: berria.eus

via @berria: Europa kexu agertu da auzitegietan euskaraz aritzeko trabak daudelako https://t.co/lUagFElFkP@ggoikoetxeahttps://t.co/Aedd45GqQ9

Erregea ez gonbidatzeagatik, "kaikuak" omen

$
0
0

Ana Beltran Nafarroako Parlamentuko PPko bozeramaileak kaiku ("catetos", literalki) deitu zien Nafarroako Gobernukoei Espainiako erregea ekitaldi batera ez gonbidatzeagatik. Angel Errok, zutabe batean, "cateto hitza nola azpimarratzen duen, indarrez, gozamenez", nabarmendu du, eta galdera bota ea kaikua egiaz nor den hemen.

Iturria: berria.eus

via @zaldieroa: Kaiku https://t.co/cbBZoglcv6@berria bidez

540 doktorego-tesi euskaraz 40 urteko ibilbidean

$
0
0

Euskarazko lehen tesia ( His sortaren ezkerreko adarraren erabateko hersturaren eta zaingorrigrafiaren arteko koerlazioa), 1976. urtean argitaratu zuen Rikardo Arruek. Medikuntza alorreko lan horren berri zabaldu zuten Egan aldizkarian; honakoak idatzi zituzten 1978-79ko alean: "Irakurlea sineskaitza baldin bada ere, Ricardo Arrue jaun sendakin euskaldunak lan aundi bat bururatu du; sendakintza-doktoreko Tesis bat ez da orain arte beinere idatzi izan euskaraz". Harrezkero, 40 urtean, 540 tesi aurkeztu dira euskaraz, eta horietatik 334 Tesikerren daude kontsultarako eskuragarri.

Iturria: unibertsitatea.net

via @Uninet_ataria: [Berriak] 540 doktorego-tesi euskaraz 40 urteko ibilbidean: TESIKER, UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Po... https://t.co/PKsYzmTH9c

ETB1ek Euskal Herrian egindako filmak emango ditu urte osoan

$
0
0

ETB1en boladaka iristen da zinema. Egin izan dituzte zikloak. Eman izan dituzte pelikulak saio baten babesean. Eta izan dira aste luzeetako hutsuneak ere, euskarazko film bakar bat eman gabe. 2016. urtean astero ikusi ahalko da film bat ETB1en, Zinez saioan. Pelikula bakoitzaren aurretik, aurkezpen labur bat egiten du Fermin Etxegoienek. Datorren astelehenetik aurrera, gainera, saio bikoitza izango da: lehenbizi, Euskal Herrian ekoitzitako lan bat izango da ikusgai, eta, gero, atzerriko zinta bat euskarara bikoiztuta.

Iturria: berria.eus

via @desplazatua: Zinea euskaraz, gutxienez, astean behin ETB1en. Ohitzen joan gaitezen #ytal@urtziurkizuhttps://t.co/r2yb1P1HtN@berria

Ekintzailetza soziala kolektiboa da eta tokikoa

$
0
0

Ekintzailetza soziala modan jarri nahi dute, iada ez badago. Mugimenduak argiak dira kapitalaren aldetik, baina bistan uzten dute kapitalismoaren marka, ekintzailetza soziala bultzatzean, startup ekintzailetzaren ezaugarri negattbo guztiak erreproduzitzen baidituzte. Hala finantziarizazioan eta arrakasta indibidualean oinarritutako ekintzailea da heroi berria, gainera ikuspegi sozialarekin, zer gehiago nahi dugu! Esanahiaren lapurreta saiakera argiaren aurrean gaude, baina ez diegu utziko irabazten eta argi utziko dugu zer ez den ekintzailetza soziala. Heroi indibidualean oinarritutako ekintzailetza ez da soziala, kanpora begira, mozkinen zati bat edo ekimenaren parte bat izaera sozialez barnizatzen duten, baina gutxi batzuentzako errenta handiak oinarri dituzten enpresak edo fundazioak ez dira ekintzailetza soziala.

Iturria: etzi.pm

via @birasuegi: 'Ekintzailetza Soziala Kolektiboa da eta Tokikoa' #Berrekin2016#ESE#EkintzailetzaSozialahttps://t.co/fxCMhfZYKS

Euskal raparen Biltzarra martxan

$
0
0

Euskal Herriko hip hop-soul-reggae soinuak bultzatzeko asmoarekin Biltzarra izeneko ekimena martxan jarri du Euskal Hip Hop Herria atariak. Proiektuaren izenak ondo laburbiltzen du haren mamia: leku ezberdinetako kantariak batuko dituzte ekimenerako propio sortutako kantu bat abestu dezaten. Kanta bakoitzarekin bideo bat grabatuko dute, zeinean elkarri txanda hartuz abestuko duten kamerari begira. Biltzarraren lehen emaitzak Gatom, Aneguria eta Markes Iraizoz rap abeslariak bat ditu.

Iturria: badok.eus

via @Badokeus: Euskal raparen Biltzarra martxan https://t.co/ngJENobhtQhttps://t.co/FMp1Xg9QST

Genero-ikuspegia zientzien irakaskuntzan integratzeko mintegi pilotua antolatu du Elhuyarrek Eibarren

$
0
0

Hogeita hamar irakasle bildu ditu gaur Elhuyar Fundazioak Eibarko Berritzegunean, zientzia eta teknologiaren hezkuntza eraberritzeko STING europar proiektuaren testuinguruan. Saioa Elhuyarrek koordinatzen duen eta Europako zortzi erakunderen artean prestatu dute.

STING proiektua (STEM teacher training Innovation for gender balance) iaz abiatu zen Elhuyar Fundazioa buru duela, eta zientziaren irakaskuntzan eta generoan aditu diren lau unibertsitate eta zientzia-museok hartzen dute parte. Irakasleak trebatzeko programa honen helburua da zientzia-, teknologia- eta matematika-irakasleek neska-mutilei ematen dieten irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta zientzia-irakasleei horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea.

Garuko saioa STING proiektuaren lehen pilotoa da, eta 10-16 urte bitarteko ikasleak dituzten hezitzaileen parte-hartzearekin burutu da. Egunean zehar, zientzia, teknologia eta matematika irakasteko praktikak hobetzeko proposamenak azaleratu dira, ikerketa pedagogikoetatik zein irakasleen hezkuntza-esperientziatik abiatuta.

Horretarako, hiru fasetan banatutako prozesua egin dute: generoaren kontzientzia hartzeko ariketak lehenik, eremu horretako azken ikerketa eta esperientziekin jabetzea bigarrenik, eta horiek norbere gelara nola eraman lantzea hirugarrenik. Besteak beste, generoari, zientziari eta zientzialariei buruzko estereotipoak mahaigaineratu dira, nesken eta mutilen zientzia-bokazioetan eragiten duten faktoreez jardun dira, eta gazteen ikaskutzan eragiten dituzten gela barruko eta kanpoko faktoreak azaldu  dira.

Nesken eta mutilen arteko jauzia gainditu nahian

Danel Solabarrieta proiektuaren koordinatzailearen hitzetan, “zientzia- eta teknologia-gaien irakaskuntzan ere generoa lantzeari garrantzi handia ematen diogu Elhuyarretik. Izan ere, zientziarara hurbiltzean jauzia ikusten baita nesken eta mutilen artean, eta irakasleen eta irakaskuntza-sistemaren jardunak jauzi hori eraldatzerik izango ote lukeen aztertu nahi dugu”.

Zientzia-, teknologia- eta matematika-gaietan hezkuntza hobetzeak bi helburu ditu; batetik, zientzia eta teknologiaren eremu profesionalean emakumeen presentzia berdintasun-egoerara hurbiltzea eta gai horietarako gazteen zientzia-bokazioak handitzea gizartean ditugun erronkei aurre egiten laguntzeko.

Trebakuntza-programa hau Europako zortzi herrialdetan gauzatzen ari da, eta bertan parte-hartzen ari diren irakasleen iruzkinekin osatuko dute proiektua egiten ari diren erakundeek, ekainerako bigarren trebakuntza bat prestatzeko.


Nafarroa osora zabalduko dute D eredua

$
0
0

Aurreko legealdian Euskararen Legean egindako aldaketen ondorio da euskaraz matrikulatzeko aukera. UPNk eta PPK legea zegoen bezala utz zezaten eskatu bazuten ere, Nafarroako Parlamentuak eredua zabaltzearen alde egin zuen. Zehaztapen txikia dago oraingoz. Otsailaren 1ean hezkuntza komunitateari jakinaraziko dio gobernuak egon egonen dela D ereduan izena emateko aukera, zonaldea edozein dela ere, eta orduantxe eginen ditu publiko datu gehiago ere. Gela bat sortzeko zortzi aurre matrikula edukitzea da lauko gobernua aztertzen ari den baldintzetako bat. Otsailaren 15etik 19 arte izanen da aurre matrikula.

Iturria: euskalerriairratia.eus

via @IAbertzaleak: Nafarroa osora zabalduko dute D eredua,euskaraz ikasi ta bizi nahi dugu! https://t.co/1RNEdJXJCw

90.000 lagun gutxiago Euskal Herrian 2030. urterako

$
0
0

Aurreko hamarkadan gorakada etengabea izan zuen arren, beheraka hasia da Euskal Herriko biztanleria. 2012an jo zuen goia -3,1 milioi herritar-, eta ordutik behera egin du. Bide berean segituko du hurrengo urteetan ere. Hala iragarri du Gaindegiak, 2030. urtera arte egindako aurreikuspenetan. Orain baino 90.000 lagun gutxiago biziko dira Euskal Herrian; 2012ko gailurrarekin alderatuta, 104.000 gutxiago. Aintzat hartzekoa izango da zahartzea ere: biztanleen %28ek 65 urte baino gehiago izango dituzte; Europako herrialde zahartuenetakoa izaten segituko du Euskal Herriak.

Iturria: berria.eus

via @berria: 90.000 lagun gutxiago 2030ean https://t.co/fWeSK0zsMb Biztanleriaren eboluzioz aurreikuspena @Gaindegia@ggoikoetxeahttps://t.co/GYhbwwqqbn

Bertso-saio klinikoak otsailaren 4an Bilbon

$
0
0

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun arloan euskara bultzatzeko diharduen elkartea da. Egiten dituen ekimenen artean bertsio-saioak egoten dira baina bereziak izaten dira, osasun-alorreko jendeari zuzenduta daudelako.

Aurten ere, bertso-saio klinikoak izango ditugu denontzat gozagarri. Saioak otsailaren 4an, arratsaldeko 7etatik aurrera izango dira, Bilboko Kalderapeko Euskal Gunean. Gogoratu behar da, bertsoak ez ezik afaria ere egongo dela 9etatik aurrera.

Bertan, Jon Maia eta Eneko Abasolo “Abarkas” arituko dira bertsoginen. Saioan, kanporaketa-sistema bidez antolatutako talde txapelketa bat jokatuko da. Bertsolariek kanporaketa-saio bakoitzean bertso kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen sintomatologiari dagokion gaixotasuna asmatu behar dute. Bertsoak behin kantatzen dira eta denak asmatu ezean kaleratua izango da talde hori.

Bertso saioan izena emateko bidali mezua oee@oeegunea.eus-era otsailaren 2 baino lehen.

Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri bertso saio klinikoaren oinarriak:

(http://www.oeegunea.eus/includes/elFinder/files/2-Oinarriak.pdf

H28 urtebetetze saretirikoa!

$
0
0

Urtebetetze saretirikoa! H28 aldizkariak urtebete bete du, eta webgune berriarekin ospatu du. Gainera, hileroko 28an gertatzen den bezala, zenbaki berria ikusteko aukera ere badaukagu (PDF). Zorionak!
Bagenekien ez gintuztela hilko, ez genekiena zen biziraungo genuela! H28 aldizkaria bizirik, eta satira hilda. Begira, urte bete egin dugu bete-betea eta urte-urtea eta inongo mehatxu, irain eta salaketarik ez dugu jaso. Eta beraz edo zerbait egin dugu gaizki (eta ez dugu uste), edo gizartea erabat aldatu da (eta klaro gizartea aldatu dela!).

Iturria: h28.eus

via @H28aldizkaria: Zorion mezu piiiiila espero dugu eh! URTE BETE BIHAR WEB BERRIAN! https://t.co/WmcoVWg7Oz Gaur aurrerapen batzuk https://t.co/zFh6Z2D8em

Ate joka dira inauteriak Aurtiz, Ituren eta Zubietan!

$
0
0

Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiko dira gaur urtarrilaren 28tik aitzinera. Gaur ortzeguna puskak bilduko dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen; Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. Astelehenean Zubieta eta Aurtiztik Iturenera joanen dira joaldunak, eta asteartean Zubietan bilduko dira. Joaldunak prest daude inauteri giroa Aurtiz, Ituren eta Zubietan hedatzeko.

Iturria: erran.eus

via @XorroxinIrratia: Gaur hasiko da somatzen inauteria Ituren eta Aurtitzen. https://t.co/oVA6dz0Y9Dhttps://t.co/g5FACNSY3s

Drina Zubia I. Literatura Leihaketa (2016)

$
0
0

Drina Zubia Kultur Elkartea Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza Euskal Herrian bultzatzea helburu duen elkarteak bere I. Literatura Leihaketa jarri du abian. Saridunak 200 euro irabaziko ditu historia, politika, kultura, hizkuntzak, kirolak, musika, zinema etab. bezalako gaiak jorratzen dituen lana aurkeztuta.

DRINA ZUBIA IDAZLANEN SARIA. OINARRIAK.

1.-“Drina Zubia Idazlanen Saria”-n parte hartzea edozein adinetako pertsonari zabaldua dago aurrerago zehaztuko diren baldintzak beteta. Ezingo dute parte hartu Drina Zubia Kultur Elkartearen batzorde eragileko kideak (Lehendakaria, Lehendakari ordea, diruzaina eta idazkaria).

2.- Drina Zubia Idazlanen Sariaren erakunde antolatzailea eta oinarri hauen arduradun bakarra Drina Zubia Kultur Elkartea da.

3.- Sari bakarra egongo da: saridunak 200 euro irabaziko ditu. Epaimahaiak hala iritziz gero saria eman gabe utzi daiteke.

4.- Parte-hartzaile bakoitzak lan BAKARRA aurkeztu ahal izango du, aurretik argitaratu gabea.

5.- Lanaren gaia Balkanak izango dira, hauei lotutako edozer gai lan onartuko dugu, fikziozko ipuinak edo ez-fikziozko idatziak. Ez-fikziozkoen artean, adibide gisa honako gaiak aipatu ditzakegu: historia, politika, kultura, hizkuntzak, kirolak, musika, zinema etab. Komikiak onartuko dira ere bai, kasu honetarako lanak gutxienez lau DINA-4 orrialde izango ditu eta gehienez zortzi.

6.- Lanak euskaraz idatziak badira munduko edozein pertsonak partehartu dezake. Bestalde, Euskal Herrian bizi diren pertsonek EHko edozein hizkuntzetan aurkeztu ahal izango dituzte beraien lanak: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, okzitanieraz edo erromintxelaz. Bestalde, serbokroazierazko lanak onartuko dira ere bai Euskal Herrian bizi diren pertsonentzat.

7.- Lanak 17.500 karaktere (espazioak barne) eta 35.000 karaktere (espazioak barne) artean izango ditu (orientazio modura, gutxi gorabehera bost eta hamar orrialde artean). Aurkeztuko den lana komiki bat bada, 4. puntuan aipatu bezala, DINA-4 orri-tamainako lau eta zortzi orrialde artean izango ditu. Idazlanak ordenagailuz idatzia egon behar du eta erantsitako artxibo bezala bidali beharko da drinazubia@gmail.com helbide elektronikora (lana komikia bada, PDF formatuan helbide horretara bidaliko da).

8.- Lanak soilik ezizen batekin sinatuak izango dira; drinazubia@gmail.com helbidera bidali behar dira. Gutun elektroniko horren izenburua “Drina Zubia Saria, lana” izango da. Beste gutun elektroniko baten, egilearen datu pertsonalak (izena, helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbaki bat) eta lana sinatzeko erabili duen ezizena agertuko dira. Bigarren gutun elektroniko honen izenburua “Drina Zubia Saria, datuak” izango da.

9.-Lanak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 31ean bukatuko da. Irabazlea, 2016ko Vidovdan egunean, hau da, 2016ko ekainaren 28an jakinaraziko da.

10.-Epaimahaia Drina Zubia Kultur Elkarteko batzorde eragileko hiru kideez edo hauen delegazio lana onartzen duten pertsonez osatua egongo da.

11.-Lan irabazlearen gaineko eskubideak Drina Zubia Kultur Elkartearen esku geratuko dira, lana bi urtetan argitaratuko ez balitz egileak berriro eskubideak berreskuratuko ditu. Aurkeztuko diren lanei, nahiz eta sarituak ez izan, liburu batean parte hartzeko eskaintza egin ahalko zaie Drina Zubia Kultur Elkarteak horrela nahi badu behin epaimahairen iritzia entzunda. Lehiaketa honekin Drina Zubia Kultur Elkarteak urtero Balkanei buruzko gaia izango duen liburu bat argitaratzeko asmoa du, besteak beste, lehiaketara aurkezturiko lan batzuekin.

12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onarpena dakar.

13.- Drina Zubia Kultur Elkarteak, ustekaberen baten kasuan, oinarri hauek aldatu ahal izango ditu; aldaketa baten kasuan, aldaketaren berri ematera konprometitzen delarik.

"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua

$
0
0

Otsailaren 12an, ostiralean, "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan. Elkarte, erakunde eta norbanakoen ekarpenak jaso eta aztertu ostean, jardunaldiaren egitaraua prestatu du Akademiaren Sustapen batzordeak. Jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta 14:00etan amaituko da. Izena emateko epea otsailaren 10a arte egongo da zabalik. "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua (PDF, 74 Kb). Izen ematea: info@euskaltzaindia.eus / Tel.: (0034)94 415 81 55.

Iturria: euskaltzaindia.eus

via @plazaberri: "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua https://t.co/jT0ZcU3LqG


KREA eta Euskal Liburutegi Nazionala

$
0
0

Euskal Liburutegi Nazionala oraindik sortu barik dago. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak duela bi urte, KREAren afera pil-pilean zegoela, Euskal Liburutegi Nazionalerako leku aproposa Betoñoko KREA izango zela adierazi zuen. Vital Kutxako arduradunei, agintari politikoei eta kulturalei hori adierazten idatzia helarazi zien.

ALDEEk ere  (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentrotetako Profesionalen Euskal Elkartea) oniritzia eman zion aipatutako proposamenari,  Euskal Liburutegi Nazionalaren beharra  adierazi zuen, nahiz eta erakunde gisa gehiegi ez zuen nahasi nahi izan.  

Aste honetan Gasteizko auzitegi batek EH Bilduk aurkeztutako helegitea onartu duenez, ematen digu aukera  erakunde publikoa eremu horretan sortzeko, Euskal Liburutegi Nazionala sortu barik dagoenez, eta horren beharra sumatzen jarraitzen dugunez,  hona hemen gure betiko ekarpena.

Euskal Liburutegi Nazionala Gasteizen kokatzeko aukera gutxienez aztertu dezatela eskatzen diegu berriro Kultura Sailari, Vital Kutxaren arduradunei, Gasteizko Udalari, Arabako Batzar Nagusiei...

 KREA kokaleku aproposa baita, eta horrekin jabego publikoa berreskuratzeaz gain Euskal Herriak behar duen erakunde kulturala ere sortzeko aukera ezin hobea baitaukagu.

Eskaera hau ez da berria; beraz ez gara luzatuko eskaeraren abantailak zehazten, aurreko mezuetan aurki baitizkizuelako (udalak eraikinaren jabegoa berreskuratuko du, eraikina euskal biztanleen interes orokorraren aldekoa izango da).


Gerardo Luzuriaga

Marmotaren Eguna... edo Hartzaren Eguna!

$
0
0

Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatzen nuen nik gaur goizera arte. Baina, lagun batek esan dit: Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...

Zer da Marmotaren Eguna?Punxsutawney herrian egiten dute. Phil izeneko marmota bat daukate enbor batean sartuta, eta otsailaren 2an, urtero, eguna argitzearekin marmota ateratzen dute zulotik, zerura begira jartzen dute, eta segun marmotak keinuren bat egiten duen edo ez, egun hotzak amaitu direla, edo neguak oraindik iraun behar duela pronostikatzen du Phil marmotak.

Gutxi gora-behera Andoni Aizpuruk eta Pello Zabalak egiten dutena tenporekin, baina estilo amerikarrean.

Horrez gain, film zoragarri baten harian ere agertzen da Marmotaren Eguna. Bill Murray eguraldi-gizona da eta kateatuta dago behin eta berriro egun berbera bizitzera, Marmotaren Eguna, hain zuzen.

Baina, hara, gaur jakin du lagun batengandik (Oier Araolaza dantzaria), kontu honek baduela paralelorik Euskal Herrian. Animalia esnatu, zerura begiratu, eta horren arabera neguaren amaiera pronostikatu... Europako toki batean baino gehiagotan badira halako ipuinak.

Pirinio inguruetan, eta Euskal Herrian, hartza da, hain zuzen, otsailaren 2an, Kandelaria egunez, esnatzen dena. Gaur irtengo da hartza lozorrotik, bere leizetik, eta izarrei eta ilargiari begiratuko die. Eta orduan erabakiko du hartzak zenbat falta zaion neguari...

Kandelaria eguneko hartzarenak zerikusia du, halaber, inauteriekin.

  • Hainbat herri-inauteritako protagonista da hartza.
  • Inauteriak, berez, neguaren amaieraren ospakizuntzat ere har daitezke.
  • Inauteri egun aldakorrak noiz tokatzen diren jakiteko, ilargi-faseak ere tartean daude kalkuluan, eta hortaz, logika bihurri samar batekin zentzua du zeruan aztarnak ikusteak, negua noiz amaitzen den, inauteriak noiz diren igartzeko.

Informazio gehiago: Kandelaria eta hartza aipatzen ditu Oierrek mezu honetan. Beste helbide honetan, berriz, Inauterietako daten kalkuluak.

'Aho bizarrik gabe', sareko liburuan orain

$
0
0

Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an. Kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus,... Elkarrizketatuen hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean (PDF) bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.

Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak. Pare bat urtean, behintzat, kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza, Ramon Saizarbitoria eta Gaizka Garitano.

Herriko beste horrenbeste lagunek jarritako gaien bueltan aritu ziren solasean, batez beste ehunen bat lagunen aurrean. Hain zuzen, Mikel Aiestaran, Oihana Elduaien, Pako Aristi, Eider Alkorta, Xabier Euzkitze, Estitxu Elduaien, Enekoitz Esnaola, Josu Azpillaga, Alex Silva, Olatz Prat, Ramon Etxezarreta eta Ander Ugarte aritu ziren gaiak jartzen.

Elkarrizketatuen hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.

Aho bizarrik gabe zikloaren antolatzaileok izandako lankidetzaren balioa ere azpimarratu nahi dugu. Bakoitzaren ezaugarriez baliatuz, solasaldien zabalkude askotariko eta zabala egin genuen. Liburu hau da –hedapena barne–, ahalegin horren beste froga bat. Eskerrik asko guztioi, eta segi dezagun euskaraz bizitzen.

Nahi izatera, Erlo Telebistaren bideoetan, saioak oso osorik.

Zikloaren antolatzaileak: Azpeitiko Kultur Mahaia, Erlo Telebista, Sanagustin kulturgunea, Urola Kostako Hitza, Uztarria Komunikazio Taldea.

Materraren hiztegia eta adizkitegia sarean (Aziti Bihia elkartea)

$
0
0

Azpiko dokumentuan Materraren Doctrina Christianaren lehen bi edizioen (1617, 1623) hiztegia eta adizkitegia aurkituko dituzu. Datozen bertsioetan erdal hitzak eta izen bereziak ere sartuko ditugu. Bigarren dokumentu honetan bereiz eman ditugu 1617ko edizioaren hiztegia eta 1623koarena. Edozein iruzkin baduzu, gustura entzungo dugu.

Iturria: sites.google.com

via @AzitiBihia: BERRI ONA! #Materra-ren Doctrina Christianaren #hiztegia eta #adizkitegia sarean eskuragarri https://t.co/7aQZPvSkEahttps://t.co/ms3jOLA87o

2001-2014 urte bitartean argitaratu diren haur eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu gomendagarrienen gida

$
0
0

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitara eman du 2001-2014 urte arteko haur eta gazte literatura liburu onenen bilduma. Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 izeneko irakur gidak jasotzen ditu urte tarte horretan mintegiak berak kaleratutako gidetatik liburu gomendagarrienak. 

Liburu "oso gomendagarrien" bilduma egiteko, Haur Liburu Mintegiak irakurri ditu euskarazko 1.614 liburu. Horietatik 687 jatorriz euskarazkoak dira eta beste guztiak itzulitakoak. Guztira, 192 liburu aukeratu eta komentatu dira gidan.

Egun, 13 lagunek osatzen dute Haur Liburu Mintegia baina, dozenaka izan dira urte hauetan proiektuan parte hartu dutenak. Eskoriatzako campusean biltzen den mintegian, parte hartzen dute unibertsitateko irakasleek eta Debagoieneko eskoletako eta Udal liburutegietako profesionalek.

Haur Liburu Mintegia 1989. urtean hasi zen liburuak aztertzen eta irakur gidak argitaratzen.

Gida deskargatzeko: Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 

Viewing all 4997 articles
Browse latest View live