Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 4924 articles
Browse latest View live

Axtrokiko urrezko katiluak eta beraien kideko europarrak

$
0
0

Gaurko egunez, abuztuaren 17an, 1972. urtean, gertatu zen zori hutsez Euskal Herriko aurkikuntza arkeologiko nabarmen eta bitxienetakoa. Lubizi bat izan zen Eskoriatza, Bolibar eta Eraña baserri-auzoen artean, eta Axtrokiko haitzaren ondoan, lokaztuta hondarren artean, urrezko bi katilu aurkitu zituzten langileek, Axtrokiko Ontziak.

Aztarnategi bat baino gehiago, apropos bertan ezkutatu edo erritualki lurperatutako kasu bat dela dirudi. Urrezko eta zilarrezko pieza ezkutuen aurkikuntzak ez dira arraroak Europako arkeologian. Baina Axtrokikoek lotura zuzen berezi bat adierazten dute Mendebaldeko Europan zehar sakabanatutako beste objektu batzuekin. Garai bertsuan eginak guztiak, K.A.ko 1000. urtean edo, beraien antzekotasuna ikaragarrizkoa da. Kultura, erritual, teknika eta akaso "moda" bat bera partekatzen dute Alemaniatik Galiziara, Irlandatik eta Euskal Herritik igarota, aurkitu izan diren objektu hauek.

Forma eta dekorazioan, Axtrokikoek bi ontziek (edo buruko kaskoek, auskalo) Alemanian aurkitutako Eberswaldeko ontziekin, Frisiako Terheidekoekin, eta Galiziako hondartza batean azaldutako Leiroko kaskoarekin.

Urrunagoko konexioak agertu dira (batez ere alde teknikoan, ez apaindura edo funtzioan) Villenako altxorrarekin (Mediterranio iberiarra) eta Altstettengo ontziarekin (Suitza).

Itxura aldetik desberdinak diren beste lau objektu hauekin ere badago konexio bat:

Kono edo kapelu erritual hauek forma aldetik ezin bitxiagoak dira, inolaz ere ez Axtrokikoak bezalakoak, baina beraien apainduran, konexio argi bat dago, batez ere eguzki-eraztunetan eta kasu batzuetan ilargi forma posibleetan:

Kono-kapelu hauek agertu dira Alemanian (3 ale: Berlin, Etzelsdorf-Buch eta Schifferstadt), eta Poitiers ondoan Frantzian (Avanton), eta egutegi sistemekin lotu izan dituzte interpretazio batzuetan.

Axtrokiko ontziak gaur egunean Madrilen daude, Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean. Zergatik han, non eta Villenakoak (1963an aurkituak) Villenan bertan dauden, eta Leiroko Kaskoa (1976an aurkitua) Galiziako museo batean dagoen? Ba auskalo. Aurkikuntzaren unean, Eskoriatza eta ingurukoak zintzo ibili ziren: Teodoro Martinez Ansorena izeneko langile batek aurkitu zituen, langile taldeak Bolibarko apaizari eman zizkion (Cruz Abarrategi), apaizak Ignacio Barandiaran arkeologoari pasatu, eta honek Donostiako San Telmo museoan utzi zituen depositoan. Baina deposito horretatik, nolabait, Madrilera joan ziren. Eskoriatzako udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion 2016an, piezak eskatzeko Madrili eta Euskal Herrira ekartzeko.

Hortaz, oraingoz ontziok Madrilen daude, baina kopiak ikus daitezke bai San Telmon bertan eta baita Eskoriatzako Ibarraundi museoan.


Gure telefono berriak 15 minutu eskasean kargatuko dira Quick Charge 5 teknkologiari esker

$
0
0

Quick Charge 5 izeneko teknologia berritua aurkeztu du Qualcomm enpresak. Quick Charge teknologiaren bertsio berri horri esker, belaunaldi berriko mugikorrak 15 minutuan kargatuko lirateke. Telefono marka gehienek darabilte Quick Charge teknologiaren aurreko bertsioren bat eta erabiltzaileok une honetan daukagun behar handiena betetzera dator bertsio berria: mugikorren bateria arin eta samur kargatzea. Ondo bidean, Gabonak aurretik ikusiko ditugu karga super-bizkor hau izango duten lehenengo mugikorrak, besteak beste Xiaomi markakoak.

Abuztu hasieran aurkeztu zuen Qualcomm-ek Quick Charge 5 izendatu duen teknologia berria. 2020an bertan merkaturatuko dute eta, besteak beste, Qualcomm markako Snapdragon 800, Snapdragon 865 eta Snapdragon 865 Plus mikrotxipekin bateragarri izango da. Aurrera begira, beste txip batzuekin ere funtzionatuko du.

Quick Charge teknologia mugikor askotan erabiltzen da, egungo marka garrantzitsuenetan darabiltena baita. Hala nola, Samsung, LG, Xiaomi, Sony... 

Teknologia berriaren ezaugarri nagusia bateria kargatzeko azkartasuna izango da. 4,500mAh-ko bateria bat 15 minutuan kargatuko da eta, gainera, 5 minutu ere nahikoa izango dira telefonoaren %50a kargatzeko. 

Une honetan horixe da erabiltzaileek mugikorrei gehien eskatzen dieten ezaugarrietako bat: bixkor kargatzea. 

Teknologia berria eraginkorragoa ere izango da eta edozein tenperaturatan ere oraingo bertsioek baino hobeto funtzionatuko omen du. 

Une honetan 1.200 telefono modelok darabilte Quick Charge teknologiaren bertsioren bat. Quick Charge 5 teknologia super-bizkorra erabiltzen eta merkaturatzen lehenengoa Xiaomi izango omen da, udazkenean bertan.

Artikoko hartz zuriak mende honetan desagertu daitezke aldaketa klimatikoaren eraginez

$
0
0

Aldaketa klimatikoaren eragina gero eta nabarmenagoa da gure planetako edozein txokotan: glaziarrak urtzen, Tundrako permafrosta desagertzen, sekula neurtu ez diren tenperatura altuak hainbat herrialdetan... Krisialdi klimatiko hori gehien eta lehenen nabarituko dutenak, seguru asko, Artikoko izotzetan bizi diren animaliak izango dira eta, horien artean, hartz zuria. Zientzilariek uste dute mende honetan bertan desagertuko direla, ugaztun izugarri hauek bizi diren izotz geruzak abiada bizian ari baitira urtzen.

Hartz polar edo zuria (Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus) Ozeano Artikoan bizi den hartz espezie ezaguna da. Munduko harraparirik handiena da (arrek 300-600 Kg-ko pisua hartu dezakete) eta itsas txakurrak janez elikatzen dira Artikoko izotzetan.

Munduko harraparirik handiena izatea, hala ere, ez dirudi nahikoa izango denik ugaztu eder hau salbatzeko. Adituen azken ikerketen arabera, eta ikusita une honetan Artikoko izotzak nolako abiaduran ari diren urtzen, oso posiblea da 2100. urte aurretik espezie hau desagertzea. Une honetan 30.000 ale besterik ez dira bizi Artikoan, espezie mehatxatuen zerrendan dago eta, aldaketa klimatikoa geratzen ez badugu, mende honetan bertan desagertuko da betirako.

Izan ere, hartz zuriak itsasoan bizi dira. Ozeano Artikoan sortzen diren izotz geruzen gainean, alegia. Bertan aurkitzen dituzte euren elikagai nagusi diren itsas txakurrak. Artikoko izotza abiada bizian ari da desagertzen azken hamarkadetan (urtero %13 inguru 1970az geroztik) eta hartz zuriak elikatzeko ingururik gabe ari dira geratzen. 

Horren ondorioz, hartz zuriak gero eta argalagoak dira, gero eta kume gutxiago dituzte eta bizi irauteko zailtasun nabarmenagoak dituzte. Zientzilarien arabera, populazio batzuk dagoeneko desagertzeko zorian daude, eta datozen urteotan arazo hori populazio guztietara helduko omen da. Beste edozein animaliak baino hobeto erakusten digu hartz zuriak aldaketa klimatikoaren eragin hilgarria. 

GoPro kamerak benetako intsektu eta mikrorobotentzat

$
0
0

Egungo teknologiaren erronketako bat da gero eta gailu txikiagoak egitea, gehienbat alor zientifikoan. Oraingo honetan, kakalardo eta neurri bereko intsektu (eta mikrorobotentzat) pentsaturiko GoPro kamerak aurkeztu dituzte. Gure begientzat erdi-ezkutuan dagoen mundu txiki hori hobeto ezagutzeko modu aparta.

"Intsektu batek daukan ikuspegia jasotzeko kamera arin eta haririk gabea sortzea izan da gure asmoa" esan du Washingtongo Unibertsitateko Shyam Gollakota ikerlariak, euren garapen berria Science Robotics aldizkarian aurkeztean.

Ondorengo bideoa ere aurkeztu dute, non kakalardoak jasotzen dituen irudiak mugikorrean ikusi daitezkeen. Gainera, kamera kontrolatzeko aukera ematen du APP batek, besteak beste, kamera alde batera eta bestera mugikotze aukera emanez.

Kakalardoekin egin dituzten saiakeren arabera, kakalardoek ez dute mugitzeko zailtasunik izan eta euren hilkortasun-maila ere ez da handitu kamera aldean eramateagatik.

Kamerak 1-5 frame segunduko jasotzen ditu eta 60 gradu mugitu daiteke ezker-eskuin. Bereizmen handiko irudiak jaso ditzake eta irudi panoramikoak ere bai. 

Ortziaren argazki txundigarriak 2020ko argazki astronomikorik onenen lehiaketan

$
0
0

Argazki astronomiko onenak saritzen ditu urtero Insight Investment Astronomy Photographer of the Year lehiaketak, eta 2020ko finalisten zerrenda aurkeztu du. Sari-banaketa irailaren 10ean izango da, online izan ere. Bitartean, finalisten irudi zoragarriekin gozatzeko aukera daukagu, besteak beste hemen bistaratu ditugun biak, Australiako zeru ikusgarria eta Jordaniako basamortuaren argazki kilikagarria.

Erresuma Batuko Greenwicheko Royal Observatoryk antolatzen du urtero sariketa hau, eta mota guztietako milaka argazki zoragarri aurkeztu ohi dira Insight Investment Astronomy Photographer of the Year sariketara. Merezi du ostera txiki bat ematea finalisten argazkien artean, non, besteak beste, Australian eta Jordanian ateratako bi hauek aurkituko ditugun. 

Lehenengoa, "Galactic Portal" izenekoa, Marcin Zajac argazkilari poloniarrak atera zuen Australiako Kiama herritxoan. Zajac leize txiki batean sartu zen bere kamerarekin, eta handik atera zuen Esne Bidearen irudi eder hau. Erdiko haitzen ezkerraldean Jupiter ere ikus daiteke.

Hurrengo hau, berriz, Jordaniako Wadi Rum basamortuan atera zuen Stefan Liebermann alemaniarrak. Basamortuko magia izendatu du argazkia, eta Ilargiaren Arana izeneko parajean atera zuen Marte iradokitzen duen irudi etereo hau. 

Irabazlea irailaren 10ean ezagutuko dugu.

Mina sentitzeko eta adierazteko gai den robotaren prototipoa aurkeztu dute

$
0
0

Osakoko Unibertsitateko (Japonia) ikerlari talde batek Affetto robota aurkeztu berri du. Bere larruazal sintetikoak sentsore taktilak ditu eta robota ukitzen denean erreakzionatu egiten du. Nolabait esateko, robotak sentitu egiten du eta, ikerlarien arabera, mina sentitzeko eta adierazteko bidean daude. Ukimen kinadei erantzunez aurpegiko keinuak aldatuko dituzten robotak enpatikoak izan daitezke gizakiontzat eta, besteak beste, pertsona nagusiak zaintzeko egokiagoak.

Minoru Asada da ikerlari talde honetako burua eta duela gutxi aurkeztu dute Affetto robotaren azkenengo bertsioa. Oraingoz ukipen-kinadei erantzuteko gaitasuna erakutsi du robotak eta, etorkizunean, mina sentitzeko eta adierazteko gaitasuna garatu nahi dute ikerlariek. Min fisikoa, lehenbizi, baina baita enpatia eta gizakion sentimenduak ulertu eta adierazteko gaitasuna ere.

Roboten sentitzeko gaitasun hori oraindik oso urrun dago, jakina, baina robotak ukipen-kinadei erantzutea dagoeneko urrats garrantzitsua da. Hori egiten du Affettok. Larruazalean dituen sentsoreei esker, igarri egiten du noiz ukitzen dugun eta nola ukitzen dugun eta, horren arabera, bere aurpegiaren keinuak aldatuz adierazten ditu nolabaiteko emozioak eta mina. "Minaren nerbio-sistema artifiziala" garatu dutela adierazi du Asadak. Azken batean kanpo kinadak aurpegiaren keinu emozional bihurtzeko gaitasuna dauka robotak.

 

Affetto robotaren lehenengo bertsioa 2018an garatu zuten eta ume aurpegia dauka. Jasotzen dituen kinaden arabera, barre egiten du, edo bekozkoa zimurtzen, edo hainbat keinu egiten. Robotaren aurpegiak 116 puntu mekanizatu ditu keinu horiek guztiak egin ahal izateko.

Garatzaileen ustez, gaur egungo robotikan dagoen erronkarik handiena da emozioak adieraztea. Gizakion emozioak ulertzea zein adieraztea; azken batean, enpatia transmititzea. Ezaugarri hori bereziki garrantzitsua izan daiteke bakarrik bizi diren nagusiak zaintzeko, ezinbestekoa baita robot zaintzaile horiek laguntza fisikoa zein emozionala eman ahal izatea.

 

Amazonen irabaziak bikoiztu egin dira pandemia garaian

$
0
0

Azken hilabeteotako itxialdi, beldur eta ohitura-aldaketen ondorioetako bat: sarean egiten ditugun erosketak ugaritu egin dira. Eta horren adierazle dira duela egun batzuk Amazonek aurkeztu dituen datuak: irabaziak bikoiztu egin dira azken 6 hilabeteotan.

Amazonek 5.200 milioi dolarreko irabaziak aurkeztu ditu, 10,30 dolar akzioko (rekor historikoa). Iazko irabaziekin alderatuta, bikoitza. Diru-sarrerak %40 hazi dira, azken urteotako altuenak eta aurreikusten zituztenak baino askoz handiagoak. 

Lehendik ere sareko erraldoien artean bazegoen Amazon, pandemia garaiak are gehiago indartu du Jeff Bezosen enpresa, sareko salmentetan igoera handia gertatu baita mundu osoan zehar. Bezosen ondasuna 180.000 milioi dolarrekoa da une honetan.

Sareko salmenten igoera hori nabarmena izan da Amazonen irabazietan, baina ez da bakarra izan, inolaz ere. Sareko salmentekin lotuta dauden beste hainbat enpresek ere hazkunde izugarriak iragarri dituzte, hala nola PayPal ordainketa-pasarelak, Shopify e-commerce plataformak, edo banaketa-enpresek (UPS, MRW, DHL eta abar).

Estatu Batuetan Amazonen konpetentzia diren Target eta Walmart markek ere gora egin dute. Baita sareko beste bi erraldoik ere, Applek eta Facebookek.

Kontuan izan behar da, gainera, Amazonen hazkunde hori garai zailetan gertatu dela, koronabirusari aurre egiteko logistika arazoak konpondu eta inbertsio handiak egin behar izan dituenean. Enpresatik jakinarazi dutenaren arabera, 2020ko lehenengo bi hilabeteetan 10.000 milioi dolarreko inbertsioa egin behar izan dute egoera berrira egokitzeko eta, batez ere, koronabirusaren kutsaketa saihesteko langile eta erosleen artean.

Krisialdi ekonomiko itzela mundu osoan, baina badirudi handienek ez dutela pairatu krisialdi hori eta garairik latzenetan ere euren hegemonia indartzen jarraitzen dutela.

 

Huawei izan da azken 3 hilabeteotan munduan telefono gehien saldu dituen marka, Samsung gaindituz lehenengo aldiz

$
0
0

2020ko bigarren hiruhilabeteko salmenten laburpena egin du Canalysek eta aldaketa historikoa gertatu dela azpimarratu dute. Historian lehenengoz, Huawei marka txinatarra da munduan mugikor gehien saldu dituen enpresa, azken urteotako liderra, Samsung korearra, gaindituz. Huaweik 55,8 milioi gailu saldu ditu eta Samsungek 53,7 milioi.

Lider berria dugu gailuen munduan. Azken 10 urteotan Apple eta, batez ere, Samsung izan dira markarik handienak, baina apiriletik ekainera bitarteko datuak aztertuta, Huawei izan da mundu guztian zehar telefono gehien saldu dituen marka, Estatu Batuek egin dioten blokeoa gaindituz, gainera.

Koronabirus garaiko datuak dira eta argitzeko dago zein eragin izan duen pandemiak telefonoen salmentetan eta marka aukeraketan. Izan ere, Huawei %5 jaitsi da iazko datuekin alderatuta, baina Samsungek %30eko jaitsiera izan du garai berean. Koronabirusaren krisialdiaren ostean ekonomia txinatarra munduko beste herrialdeetakoa baino lehenago berpizteak izan dezake eraginik Huaweiren datuetan. 

Mugikor-salmenta handiena Txinan izan da, askogatik, azken hilabeteotan, eta herrialde hartan Huaweik ez dauka lehiakiderik. Samsungek merkatuaren %1a besterik ez du Txinan; Huaweik, aldiz, bere telefonoen %70 bertan saltzen du. Huaweiren salmentak munduan barrena %27 jatsi badira ere azken hilabeteetan, Txinan %8 igo dira.

Kontuan izan behar da, gainera, Huaweik Estatu Batuen blokeoari egin behar izan diola aurre. Googlek ematen dituen zerbitzuak erabili ezinda, marka txinatarrak indar handia egin du zerbitzu berriak garatzen, mapa-zerbitzu berriak erabiltzen eta bere gailuetarako APPak egokitzen. APP Galleryk hazten jarraitzen du eta dagoeneko bigarren app dendarik erabiliena da, Apple dendaren aurretik.

Sin esperanzas de un desbloqueo por parte de Estados Unidos para mejorar su situación en el mercado global, Huawei ha decidido incrementar la promoción de sus recursos propios y de su nueva estrategia de interfaz única con servicios propios. Esta misma semana la compañía lanzó nuevos servicios que sustituyen a los de Google para invitar a los desarrolladores a traer más aplicaciones a sus celulares, mientras la App Gallery sigue creciendo y ya es la segunda tienda de apps más popular del mundo.

 

...............

Argazkia: Kārlis Dambrāns, Flickr, cc-by-sa.

 

 


Windows 95 sistema eragileak 25 urte bete ditu

$
0
0

Mugarri bat izan zen etxeko ordenagailuen historia ttipian Windows 95 sistema eragilea. Joan den astelehenean 25 urte bete ditu. Garai hartan ezarri ziren gaur egun ere oraindik ohiko diren ordenagailuetako tresna eta funtzionalitate oinarrizkoenak.

1995eko abuztuaren 24a. Jende-ilarak Estatu Batuetako hainbat dendatan. Bideojoko bat erosteko? Appleren azkenengo gadgeta erosteko? Ez, software hutsa erosteko: Windows 95.

Microsoftek aurreko asteetan egindako publizitate-kanpaina ez zen makala izan. Garaiko izarrak kontratatu zituen sistema eragile berriaren salmentak igotzeko, besteak beste, Jay Leno, eta Friends telesail arrakastatsuko Jennifer Aniston eta Matthew Perry. Eta musika ezagun erakargarria telebistako iragarkietarako, Rolling Stones-en "Start Me Up".

Microsoftek hainbat funtzionalitate eta ezaugarri berri gehitu zituen Windows 95ean, baina berritzaileenak hasiera-botoia eta ataza-barra izan ziren, sistema eragilean errazago mugitzeko eta aplikazioak errazago erabiltzeko. Zakarrontzia ere orduan erabili zuen lehenengoz Windowsek eta lehiatila-sistema ("Windows") ere erabat zabaldu zen harrezkero.

Ordurako baziren antzeko ezaugarriak zituzten softwareak, besteak beste Macintosh OS/2 edota 1994an aurkeztutako lehenengo Linuxak, baina Windows 95ak erabat estandarizatu zituen oraindik ere erabiltzen ditugun hainbat tresna, garai hartan izan zuen arrakasta zela eta. Etxeko ordenagailuen eztanda izan zen.

Gogoan izan behar da lehenengo hilabetean zazpi milioi lizentzia saldu zirela Estatu Batuetan (garai hartan oso kopuru handia), eta ordenagailu pertsonaletako sistema eragilerik arruntena bilakatu zen oso denbora laburrean. Windows sistema berriak, Office paketearekin batera (hori ere Microsoftena), erabiltzaile arrunt batek behar zuen guztia eskaintzen zuen, izan testu-prozesatzaileak, nabigatzailea, kalkulagailuak, denborapasarako programatxoak, zein beste hainbat aukera.

Windows bertsio hau kaleratu orduko, Microsoft boteretsua zen oso, baina ordutik aurrera erabiltzaile gehienentzat ia ezinezkoa zen Windows 95 eta Office gabeko ordenagailu bat erostea. Hilabete gutxian merkatuaren zatirik handiena monopolizatu zuen Microsoftek.

Windows 95aren azkenengo bertsio eta eguneraketak 2001eko abenduaren 31an kaleratu ziren. Hortik aurrera beste Windows bertsio batzuk kaleratu zituen Microsoftek, batzuk arrakastatsuagoak eta hobeak, beste batzuk desastre hutsa, baina ordurako gaur egun estandarrak eta unibertsalak diren hainbat funtzionalitate eta ezaugarri erabat finkatuta geratu ziren eta Microsoft munduko enpresa handienen artean sartu zen. 

Windows 95ak aurkezten zuen antolaketa orokorra oraindik ere bizirik dago gure ordenagailu gehienetan: hasiera botoia, ataza-barra, lehiatila bidezko nabigazioa eta gure erabilera antolatzeko erabiltzen dugun mahaigainekoa. 90. hamarkadako ordenagailuetan finkatutako ezaugarri orokor horiek (esan bezala, ez bakarrik Windows ordenagailuetakoak) oraindik ere gure eguneroko bizitzan erabat txertatuta ditugu 25 urte geroago. 

Navarra Suma eta Nafarroako Administrazio Auzitegia, lanpostu elebidunen kontra

$
0
0

Ikusten denez, Navarra Sumak lortzen ez duenean, Navarra Sumaren fronte judizialak lortzen du euskara baztertzea (kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegia ez da organo judizial bat, baina haren erabakiak bete beharrekoak dira), udaleko ordezkarien borondatearen kontra eta udalen autonomiaren kontra.

 

Nafarroako Administrazio Auzitegiak izaera elebiduna kendu zien Antsoaingo eta Berriozarko idazkari lanpostuei, uztailean prentsak iragarri zuenez.

Garai bertsuan, Eguesibarko Udalak ere, Navarra Suma boterean zela, izaera elebiduna kendu zien Udaleko lanpostu elebidun gehienei. Lanpostuak eskuratzeko aukera berdintasuna defendatzeagatik egin omen du hori. Hala, herritar euskaldunak izanen dira tratuan aukera berdintasuna izanen ez dutenak.

Ikusten denez, Navarra Sumak lortzen ez duenean, Navarra Sumaren fronte judizialak lortzen du euskara baztertzea (kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegia ez da organo judizial bat, baina haren erabakiak bete beharrekoak dira), udaleko ordezkarien borondatearen kontra eta udalen autonomiaren kontra. Gogoan hartzekoa da Euskararen Legeak, 17. artikuluan, ezartzen duela eremu mistoan udal bakoitzak erabaki dezakeela zer lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea.

 

3D inprimagailu batek eraikitako etxebizitza

$
0
0

Europan dagoen 3D imprimagailu handienaren lana da: porlanezko 2 solairutako etxea. Eredurako sortutako lehenengo proba besterik ez da, baina etorkizunean bulegoentzat eraikinak eta beste azpiegitura zibil batzuk eraikitzeko asmoa dute. Imprimagailu batekin, egun gutxi batzuetan.

Kamp C izeneko talde begikarrak duela gutxi bukatu du bere lana: bi solairuko etxe bat "inprimatzea". COBOD (Construction of Buildings on Demand) enpresaren BOD2 izeneko 3D inprimagailua erabili dute horretarako, Europako handiena, eta etxea porlanez eraiki edo "inprimatu" dute. 

Etxea jasotzeko 15 egun behar izan dituzte, baina zenbait hiletan zehar sakabanatuta, proiektuan parte hartu duten ikasleen ordutegira egokitzeko. Gainera, koronobirusak ere luzatu egin du hasierako aurreikuspena.

Proiektua 2019ko azaroan hasi zuten eta lehenengo fasea izan zen zailena, inprimagailua instalatzea. Hortik aurrera, inprimagailua guztiz autonomoa da eta nahikoa du langile bakarra egotea prozesua gainbegiratzen ordenagailu bidez.

Etxea hutsik dago oraingoz, bisitarientzat irekita, egindako lanaren erakusgarri. Etorkizunera begira, bulegoak ezartzeko asmoa dute edo, agian, etxebizitzak egitea bertan. 

Sustatzaileen esanetan, eraikin hauek jasangarriagoak eta merkeagoak dira eta etxebizitzen prezioa jaisteko aukera bat izan daitezke. Gainera, beste eraikin eta azpiegitura zibil batzuk sortzeko ere erabiltzeko asmoa duten, hala nola, haize-erroten oinarri eta zutabeak, oraingoak baino altuagoak eta eraginkorragoak.

Iruñeko Udalak haur eskoletan euskarazko eskaria ia itzali du

$
0
0

Garbi geratu da auzoz auzoko borroka dela egin behar dena, eskaintza zabaltzeko. Gurasoen kezka nagusiekin batera joatea dakar planteamendu horrek.

Iruñeko haur eskoletan aurre matrikulazio datuak aztertuta, Iruñeko Udaleko gobernu taldeak bere asmoarekin aurrera egitea lortu duela dirudi, euskarazko eskaintza murriztuta.

Gure taldearen balorazioa, ordea, hauxe da:

LEHENENGOA.- Gurasoen hautua oso baldintzatuta dago. Udala da euskarazko eskaria noraino iris daitekeen erabakitzen duena. Aurreko gobernu taldeak eskaintza zabaldu zuen (ongi egina), baina hori ere eskaintza mugatua zen, auzo gehienetara iristen ez zelako.

BIGARRENA.- Haur Hezkuntza ez da derrigorrezkoa. Beraz, gurasoek ez dute plaza ziurtaturik. Guraso biek lan eginez gero, plazarik ez lortzea arazo handia da. Eskariak urtero gainditzen du eskaintza erraz (aurten krisi ekonomiko berriarengatik gutxiago nabaritu arren, haur eskola publikoetan ere ordaindu egiten baita). Horrek eragiten du gurasoek jotzea plaza asko eskaintzen dituzten haur eskoletara. Normalean, hurbilenekora (askotan senideren batek txikia eramateko ardura hartzen duelako, gehienetan aitonak edo amonak). Hizkuntz hautua, bigarren edo hirugarren mailakoa bihurtzen da (gainera, bi urte igarota, berriz plantea daiteke). Ondorioa: Hizkuntz hautuan Udalaren jarrerak askoz gehiago eragiten du gurasoen borondateak baino. Dagoenera moldatu beharra onartzen dute.

HIRUGARRENA.- Iruñeko Udalak euskarazko eskaintza bi haur eskoletara mugatu badu (batean, gaztelania/ingelesa ere sartuta), auzo gutxitan izan da benetako lehia euskarazko eta gaztelaniazko ereduen artean. Donibanen eta Arrosadian, bigarren urteko haurrek soilik zuten aukera euskarazko hautua egiteko (gehienbat, aurreko urteko gurasoak). Beraz, alderaketak egitea oso zaila da.

LAUGARRENA.- Arrotxapean, haur eskola batetik haur eskola erdira murriztu da euskarazko eskaintza eta hori nabaritu da. Goiz Ederren euskarazko eskariak erraz gainditu du gaztelania/ingelesezkoa (47 eta 24), baina gaztelaniazko Haurtzarok ere plazak eskainita, balantza gaztelaniaren alde atera da (47 eta 61). Txantrean euskarazko Izartegik ganditzen ditu Hello Egunsenti eta gaztelaniazko Santa Teresa, biak batera hartuta ere (38 eta 24). Garaipen erraza baina, hala ere, 12 plaza bete gabe geratu dira Izartegin. Horrek adierazten du euskarazko haur eskola bakarra haur gutxi duen auzo batean dagoela. Nagusi da beste bi haur eskolen aurrean, baina ume eskasia pairatzen du.

BOSGARRENA.- Nafarroako Gobernuak bi haur eskoletan eskaintza bikoitza eskaintzen du (euskaraz eta gaztelaniaz). Aurten Alde Zaharrean (Nuestra Señora de los Angeles) euskarazko eskariak gaztelaniazkoa gainditu du (24 eta 21). San Jorgen sendotu da euskarazko eskaria (20, horietatik 5 ume itxaron zerrendan geratu dira), baina auzo horretan gaztelaniazko eskaera handiagoa da (38).

SEIGARRENA.- Lehia zuzena izan den auzoetan euskarazko eskaria ez da gaizki geratu, baina hiriko emaitza orokorra erabat baldintzatzen du Udalaren eskaintzak (gaztelaniaren alde erabat lerratuta). Herri Haur Eskolaren proiektua ez da aurrera atera. Pandemiaren garaian antolaketa arazoak izan ditu. Hala ere, garbi geratu da auzoz auzoko borroka dela egin behar dena, eskaintza zabaltzeko. Gurasoen kezka nagusiekin batera joatea dakar planteamendu horrek. Auzo guztietan euskarazko eskaintza zabaltzea ezin da gaitasunik gabeko Plantillak baldintzatuta egon. Udalaren ardura da langile egokiak aukeratzea eta hori orain boterean dagoen taldeak jakin behar luke eta baita ere oposizioan dagoenak.

Abian da Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketa

$
0
0

Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, "Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketa" antolatu du Zumaiako Udalak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da eta 3 sari emango dira.

Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatura sortzeko laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.

2.- Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik.

3.- Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.

4.- Aukera dago lanak posta elektronikoz bidaltzeko ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera. Epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak hautatu arte datuok gordetzeko ardura.

5.- Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.

6.- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.

7.- Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.

8.- Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.

9.- Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

10.- Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

11.- Sariak: 3 sari emango dira:

Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 €
Zumaiako onenaren saria: 1.000 €

Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.

Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketarako dela adierazita:

Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua.
Foruen plaza 1 – 20750 Zumaia

Laguntzak: EAEko kultura eta sormen industriei "atea" nazioartekotzeko

$
0
0

KSIAtea edo "KSI sektoreko Atea" izeneko laguntzen 2. deialdia irekita dago, urriaren 15a bitartean. Donostiako Tabakalera erakundeak Kultura eta Sormen Industriak (KSI sektorea, horixe esan nahi dute sigla horiek) nazioartekotzeko helburuz sortutako ekimena da.

KSI sektoreko erakundeentzat 70 diagnostiko eta 30 nazioartekotze plan egitea da helburua, aurkezten direnen artean aikeraketa eginez. Deialdia bi eratako erakundeei zuzentzen zaie. Batetik, Euskadiko kultura eta sormen-sektoreko elkarte eta fundazioei; eta hauei zera eskaintzen zaie:

  • Nazioartekotze-diagnostiko bat, elkarteak edo fundazioak nazioarteko merkatuei heltzeko duen ahalmena ezagutzeko aukera emango duena (gehienez 20 elkarte eta fundazio hautatuko dira).
  • Kultura- eta sormen-industrien nazioartekotzearekin lotutako alderdiei buruzko prestakuntza.

Bestalde, EAEko KSI sektoreko enpresentzat, beste eskaintza hau dago:

  • Nazioartekotze-diagnostiko bat, enpresaren potentziala ezagutzeko aukera emango duena, nazioarteko merkatuei heltzeko eta, batzuetan, enpresa-lehiakortasuna hobetzeko gomendioak emateko (50 enpresa hautatuko dira gehienez).
  • Nazioartekotze-plan bat, kanpoko negozio-aukerak bai eta kanpo-biderako eskuragarri dauden laguntza publikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko ibilbide-orri bat diseinatzeko (30 enpresa hautatuko dira gehienez).
  • Kultura eta sormen-industrien nazioartekotzearekin lotutako alderdiei buruzko prestakuntza.

Iazko lehen deialdian, 56 eskaera jaso ziren eta horietatik 53 izan ziren diagnostiko fasean parte hartzeko onartuak. Sektore guztietakoak izan ziren programan parte hartu zuren eskimenak: arte eszenikoak (%20), ikus-entzunezkoak(%18) eta musika arlokoak (%16) nabarmendu zirelarik eskaeren artean.

Informazio gehiago, hemen.

Distantzia soziala ikasgelan, joko txoro bat

$
0
0

SocialDistancing.wtf domeinuan joko txoro bat aurkituko duzu, ez besterik: irakasle bat zara gela batean, eta ikasleak mugitzen hasiko dira. Teklatuko geziekin egin ezker-eskuin eta aurrera-atzera, eta ikasleak ebitatzen saiatu. Ikasleak, hasi, txintxo hasten dira, bakoitza bere mahaian eta distantzia batekin, baina zaila da minutu bati eustea.

Jokoak ez du ezer demostratzen, jakina: ez da egoera erreal baten simulazioa, baina ikasturte hasiera nola datorren ikusita, arreta deitzeko puntu bat izan daiteke. 

EAEko ikastetxeei dagokienez, "protokolo orokor" bat iritsi zaigu, gaztelerazko bertsioan (egongo da euskarazkoa ere, baina ez dugu lortu, barkatu). Hemen daukazue, kontsultatu nahi izanez gero.

Goio Telletxea euskal intermauta baten txio batetik ezagutu dugu jokoa.

.wtf domeinuarekin erreferentziatzen dugun Sustatuko historiako lehen webgunea da bide batez: 

https://www.socialdistancing.wtf/

 


Sustatu ere "euskaraz hitz egingo duen" Jaurlaritzaren alde

$
0
0

Eusko Jaurlaritzako hurrengo arduradunak euskaldunak izan daitezela eskatu dute 300 kazetarik baino gehiagok. Gaur egin dute publiko manifestua, Donostian, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak eta Maite Artola Euskadi Irratiko esatariak. Sustatuk ere bat egin du. Jarraian testua eta sinatzaile zerrenda. Eguneraketa: kazetariez gain, inork bat egin nahi badu,izenpe bilketa irekia dago Change-org-en.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua

Manifestu hau sinatzen dugunok Euskal Herri osoko komunikabideetako kazetari euskaldunak gara, eta ondorengoa adierazi nahi dugu berdintasun defizit bat zuzentzea lortzeko helburuarekin:

Ezaguna da euskaraz lan egiten dugun kazetariok, euskaraz egite hutsagatik eta gure hizkuntzaren egoeragatik, urteetan iraun duen desberdintasun egoera batean ari garela lanean. Herritar guztion ardura da euskara normalizazio osora eramatea, baina zeregin horretan lehen mailako erantzukizuna daukate erakunde publikoek.

Informazioa zorrotz, egoki eta zuzen ematea da komunikazioan ari den profesional ororen egitekoa. Baita euskaraz dihardugun profesionalona ere. Horretan jartzen dugu gure lan, indar eta gogo osoa: gure irakurleei, entzuleei eta ikusleei lehen mailako informazioa helaraztea dugu helburu.

Une historikoak ari gara bizitzen hilabete hauetan. Inoiz baino beharrezkoagoa gertatu da komunikabideotako profesionalon lana. Oinarrizko jarduera da gurea, eta garrantzi ezinbesteko horren jakitun landu behar ditugu albisteak, egiazkotasunez eta eraginkortasunez. Funtzio hori bete ahal izateko, kazetariari ezinbestekoa zaio notiziaren sorburura, protagonistengana eta arduradunengana jotzea. Arduradun horien betebeharra da, berriz, iritzi publikoari informazioa eta zehaztasunak ematea. Eta hori bi hizkuntza ofizialetan egitea. Kazetariaren betebeharra da galderak egitea; arduradun politikoen erantzukizuna, berriz, horiei erantzutea. Baita euskaraz ere.

Euskaraz behar dugu informazioa, besteak beste, pandemiak eragindako azken neurriei buruz informatzeko, ezusteko gertakarien ondoko ekinbide ofizialak jakinarazteko eta hartzen diren erabakien berri gizarteari emateko. Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak. Ez dira aski euskaraz ari garen komunikabideetako profesionalontzat, eta, batez ere, ez dira aski informazioa euskarazko komunikabideetatik jasotzen duten herritarrentzat.

Horregatik, Eusko Legebiltzarrak 1982an Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea onartu eta 38 urtera, datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari eskatzen diogu euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaio euskal kazetaritza profesionalari.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaie herritarrei.

 

SINATZAILEAK

Alea:

Mirian Biteri

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute

Anakoz Amenabar

Mikel Buruaga

 

Aiurri:

Jon Ander Ubeda Goikoetxea

Ainhoa Gil Ugartemendia

Ainhoa Arotzena Gabirondo

Olatz Lasa Arrillaga

Xabier Lasa Bergara

 

Anboto:

Aitziber Basauri Gandiaga

Maialen Zuazubiskar Gallastegi

Jone Guenetxea Arrinda

Ekaintza Herrera Azkarraga

 

Argia:

Onintza Irureta Azkune

Mikel Garcia Idiakez

Jon Torner Zabala

Gorka Bereziartua Mitxelena

Estitxu Eizagirre Kerejeta

Urko Apaolaza Avila

Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai

Amaia Lekunberri Ansola

Zigor Olabarria Oleaga

Xabier Letona Biteri

Lander Arbelaitz Mitxelena

Axier Lopez

 

BERRIA:

Lander Muñagorri Garmendia

Mikel Lizarralde Okina

Jon Fernandez

Jakes Goikoetxea Izagirre

Julen Etxeberria Sabino

Ainhoa Oiartzabal Azketa

Uxue Gutierrez Lorenzo

Jokin Sagarzazu

Edu Lartzanguren

Iker Tubia Barberia

Ane Eslava Serrano

Ion Orzaiz Galarza

Unai Zubeldia Arruabarrena

Urtzi Urkizu

Jon Ordoñez Garmendia

Jone Bastida Alzuru

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gorka Berasategi Otamendi

Iosu Alberdi Atxurra

Mikel Peruarena Ansa

Aitor Manterola

Mikel Rodriguez Landa

Jone Arruabarrena

Ainhoa Larretxea Agirre

Garikoitz Goikoetxea

Arantxa Iraola

Gotzon Hermosilla

Imanol Magro Eizmendi

Iñigo Astiz

Natalia Salazar Orbe

Maite Asensio Lozano

Arantxa Elizegi Egilegor

Patxi Huarte (Zaldieroa)

Julen Aperribai

Jon Olano Urain
Amagoia Mujika Tolaretxipi

Iñaki Etxeleku

Joana Ibargarai

Joanes Etxebarria

Ainize Madariaga

Oihana Teyseyre Koskarat

Enekoitz Telleria Sarriegi

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Edurne Begiristain Iturritxa

Ekhi Erremundegi Beloki

Amagoia Mujika Tolaretxipi

Martxelo Otamendi Egiguren

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Iñaki Petxarroman Gutierrez

Nagore Rodriguez

Ainara Arratibel Gascon

Igor Susaeta

Jon Ander de la Hoz

Itziar Ugarte Irizar

Maider Galardi Fernandez de Agirre

Irati Urdalleta Lete
Gurutze Izagirre Intxauspe

Eider Goenaga Lizaso

Nagore Arin

Andoni Imaz

 

Bilbo Hiria Irratia:

Ane Zabala

Jabi Zabala

 

Bizkaia Irratia:

Izaskun Ellakuriaga

Alfre Elgezabal

Asier Txakartegi

Rosi Guarrotxena

Ainhoa Llona

Mikel Astelarra

Miren Ezkurra

 

Eldiario.es:

Iñigo Aduriz Mulas

 

El Diario Vasco:

Nerea Azurmendi Zabaleta

 

Elhuyar:

Bego Zubia Gallastegi

Ana Galarraga Aiestaran

 

Eitb.eus

Eider Jauregi

Beñat Lizaso Garcia

Idoia Alberdi Etxaniz

Garazi Urdanpilleta Amiano

Onintza Aiestaran Artetxe

Unai Isusi Landaburu

Gaizka Palacios Agirre

Manu Gimenez Urkiola

Itziar Urdanpilleta

Luzia Zugadi Lasa

Ane Santesteban Urrate

Agurtzane Aramendi

Mikel Domingez Ballesteros

Itsaso Amezaga Arbizu

 

Esan Erran Irratia:

Itziar Perez Argomaniz

 

Euskadi Irratia:

Itziar Aranguren Sanz

Beatriz Zabaleta

Itxaso Martin Zapirain

Eider Aranberri

Javier Gonzalez Toston

Maria Agirre Unzueta

Garbiñe Uria Arruti

Maite Alustiza Gorria

Pilar Goia Amonarriz

Mertxe Etxeberria Iparragirre

Iratxe Etxebarria

Ane Zuazubizkar Iñarra

Urtzi Gartzia Goieaskoetxea

Olaia Urtiaga Etxeberria

Nagore Telleria Eizagirre

Arantxa Arza Lasa

Miren Altuna

Izaro Insausti Barandiaran

Amaia Portugal Gonzalez

Oihane Perez Ibarguren

Jon Artano Izeta

Joxe Mari Apaolaza

Ramon Santxez Zabaleta

Xabier Murua

Joxe Juan Ugalde Ordoki

Maite Artola Sarobe

Iñaki Guridi Ormazabal

Iñigo Alustiza Gorria

Manu Etxezortu

Gari Udabe Pagola

Jone Larrañaga Rodriguez

Oihane Yustos Alejandro

Gorka Otaegi Uriya

Alba Cabrera Jauregi

Imanol de la Varga Urzelai

Zuriñe Etxebarria

Arritxu Iribar

Ane Albisu

Xiker Esnal Altuna

Iñaki Esnal Altuna

Arantxa Agirre Etxeberria

Tamara Ferrari Martinez

Lierni Ibargutxi Gisasola

Ainhara Zuazabeitia Alkorta

Oihane Egurtza Indakoetxea

Andoni Urbistondo Aranburu

Lourdes Arrizabalaga Gereñu

Unai Iradi Sarasola

Ester Murelaga Sesma

Mailu Odriozola Odriozola

Jon Aizpurua Barandiaran

Asier Fernandez Mindegia

Amaia Eneterreaga Etxegia

Eneritz Aulestia Mutiozabal

Asier Odriozola Gonzalez

Arantxa Irastorza Armendariz

Igotz Alkorta Irastorza

Eneritz Gorrotxategi Zuaitz

Nekane Peñagarikano

Mikel Rotaetxe Kerexeta

Ainhoa Etxebeste Arruabarrena

Maialen Arratibel Garcia

 

Eusko Irratia:

Urko Aristi

 

Euskal Herria Irratia:

Reyes Illintxeta Jimenez

Pello Argiñarena Urriza

Juan Kruz Lakasta Zubero

Lohizune Amatria Zabalza

 

Euskal Irratiak:

Jose Luis Aizpuru

 

Euskal Telebista:

Oihane Malkorra Tolosa

Ekain Pagola Lizarralde

Maixa Lizeaga Sagarzazu

Dani Martirena Indart

Aiert Arieta-araunabeña Asporosa

Xabier Madariaga Idirin

Urtzi Urrutikoetxea

Oihana Sarasola

Mikel Iarza Agirregomezkorta

Edu Mendibil Garate

Elena Azpeitia Egaña

Garbiñe San Miguel Larrañaga

Andoni Arratibel Galarza

Jon Ander Gorospe

Xabier Zaldua Olabeaga

Karmele Hernandez

Andoni Basabe

Iñaki Esnal Altuna

Jon Asla Uria

Xabier Urteaga Barriocanal

Itziar Mena Sandonis

Juanan Argoitia Urkiola

Xabier Euzkitze

Nerea Iriarte Okiñena

Iñigo Lezertua Uranga

Fermin Aramendi Arana

Itsaso Muñoz

Nerea Reparaz

Klaudio Landa

Iban Garate

Joseba Elorza

Yolanda Mendiola

Aritz Legarreta-Etxebarria Eguskiza

Juanan Legorburu Aranburu

Alfontso Arroio Monasterio

Koldo Aldalur

Anartz Agirre Madariaga

Ilaski Serrano Urkidi

Xabier Andueza

Xabier Usabiaga

Iñigo Aiestaran

Ibon Idigoras

Miren Josu Arrazola Hernandez

Araceli Loinaz Eizagirre

Elisabet Zunzunegi Lasa

Ainhoa Lendinez Garate

Ibon Gaztañazpi Zaldua

 

...eta kitto!:

Jose Luis Gorostegi Aranguren

Ekhi Belar Errasti

Silbia Hernandez Arrazola

Ana Aizpurua Rubio

Jose Luis Gorostegi Aranguren

 

Gara / Naiz:

Mikel Jauregi Artola

Iñaki Iriondo Telleria

Xole Aramendi

Isidro Esnaola Herrero

Ion Salgado

Nagore Belastegi Martin

Nerea Goiti Valle

Ane Urkiri Ansola

Ramon Sola Aiesa

Iñaki Soto Nolasko

Ruben Pascual

Amaia Ugarte Rodriguez

 

Gaztea irratia:

Julen Telleria Lopetegi

Antton Telleria Lopetegi

Ainhoa Vitoria Mondragon

Egoitz Txurruka Gallo

Alexander Padilla Lopez

 

Gaztezulo:

Gaizka Izagirre Brosa

Jaione Dagdrommer Marques

Ane Urrutikoetxea Bayon

 

Goiena Komunikazio Taldea:

Xabi Gorostidi

Eneko Azurmendi

Eneko Azkarate

Uxue Igarza

Maialen Santos

Maider Arregi

Jokin Bereziartua

Xabi Urzelai

Imanol Beloki

Miren Arregi

Itziar Larrañaga

Larraitz Zeberio

Mireia Bikuña

Julen Iriondo

Josu Bilbao

Mirari Altube

Iban Arantzabal

Goiatz Arana

Txomin Madina

 

Goierriko Hitza-GoiBerri:

Loinaz Agirre Elkoroberezibar

Arkaitz Apalategi Arin

Andrea Aranburu Goienetxea

Ane Garmendia Agirre

Kerman Garralda Zubimendi

Iñaki Gurrutxaga Cacho

Aimar Maiz Morea

Tere Madinabeitia Agirre

Ariane Vierbucher Iturbe

Asier Zaldua Urretabizkaia

 

Guaixe:

Alfredo Alvaro Igoa

 

Hala Bedi irratia:

Jon Hidalgo

Naiara Perea Cuerda

Koldo Sagasti Buruaga

Gixane Moragues Saitua

Aimar Gutierrez Bidarte

 

Hamaika Telebista:

Beñat Zarrabeitia

Iker Elorriaga illera

Iñaki Uria

Ainara Ruiz Urizar

Iker Aginaga Garcia

 

Hik Hasi eta Hazi Hezi

Ainhoa Azpirotz Eizmendi

Ainara Gorostizu Muxika

 

Hiruka:

Unai Brea

 

Irutxuloko Hitza:

Inaxio Esnaola Aranzadi

Irati Salsamendi Lozano

Iñaut Gonzalez de Matauko Rada

Beñat Parra Rodriguez

Nerea Lizarralde Rodriguez

Maite Reizabal Arregi

 

Jakin:

Lorea Agirre Dorronsoro

Xabier Eizagirre

Miren Rubio Iturria

 

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza:

Lore Bengoetxea Ibazeta

Asier Alkorta Bengoetxea

Nerea Bedialauneta Alkorta

Eider Mugartegi Urizarbarrena

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu

Olaia Zabalondo Dominguez

Aintzina Monasterio Maguregi

Oihana Cabello Elorriaga

Ane Maruri Aransolo

 

Naiz Irratia:

Hegoi Belategi Pumar

Oihana Azkue Sarasola

Ainara Rodriguez Zalakain

Iker Gurrutxaga Zubimendi

Oinatz Aizpuru Lopez

Maite Bidarte

Eider Olazar Elduaien

Ion Telleria Barrena

 

Noticias de Gipuzkoa:

Oihana Prado

Jorge Napal

Naiara Puertas

Arantxa Lopetegi Algorta

Arantzazu Zabaleta

 

Noticias de Álava:

Begoña Martin Alfonso

 

Oarso-Bidasoko Hitza:

Rebeka P. Ruiz

Ikerne Zarate Gartziarena

Erik Gartzia Egaña

Imanol Saiz Gomez de Segura

Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna

Urko Etxebeste Petrirena

 

Pikara Magazine:

June Fernandez

 

Radio Euskadi:

Idoia Jauregi Pikabea

Galder Perez

Goizalde Landabaso-Etxeberri

Olatz Arriola-Bengoa Ortega

Joseba Martin Matos

Iñaki Larrañaga Aizpurua

Imanol Manterola Beizama

Mikel Saez Bañares

Iratxe Martinez Lopez

Mikel Arregi Askasibar

 

Radio Vitoria:

Ismael Diaz de Mendibil

 

Sustatu:

Luistxo Fernandez (editorea)

 

Ttipi-Ttapa:

Aitor Arotzena Albizu

Nerea Bazterrika Loiarte

Eneritz Iraola Odriozola

Gurutze Pikabea Iribarren

 

Tolosaldeko Ataria:

Imanol Garcia Landa

Naiara Roldan de Arangiz Jimenez de Aberasturi

Rebeka Calvo Gonzalez

Itzea Urkizu Arsuaga

Jon Miranda Labaien

Irati Saizar Artola

Josu Artutxa Dorronsoro

Leire Carrasco Vaz

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Eneritz Maiz Etxarri

 

Urolako Komunikazio Taldea:

Onintza Lete Arrieta

Aitziber Arzallus Elola

Gorka Zabaleta

Ihintza Elustondo Leunda

Julene Frantzesena Zubizarreta

Maria Maia Manterola

Anartz Izagirre Zubimendi

Amaia Urbieta Arruti

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Maialen Etxaniz Cantos

Olaia Juaristi Zabala

Julen Imaz Rego

Andoni Elduaien Soraluze

Gorka Eizagirre Goikoetxea

Nerea Uranga Bastarrika

 

Zuzeu:

Anartz Bilbao Loiola

Beñat Hach Enbarek Irizar

Amaia Rojo Sierra

 

Ekoizpen etxeetan:

Irati Sarasua Arabaolaza

Fermin Etxegoien Uribeetxeberria

 

Beste hainbat:

Asier Perez-Karkamo Herran

Leire Palacios Egiguren

Onintza Enbeita

Itoizen 1984ko altxor bat azaldu da sarean

$
0
0

Zenbait txiolarik erreparatu diote RNE Espainiako irrati publikoak bere artxiboetatik berreskuratu duenari: Itoiz taldearen 1984ko azaroko kontzertu grabaketa bat, Radio 3 irratiko Discópolis saiorako egin zena. Hemen dago entzungai. 1984ko azaroaren 16an grabatu zen. Egun hartan Madrilen ziren Itoizko lagunak, eta goizean "Sesión tesoro" deitzen zuten saio bat grabatu zuten Casa de la Radio egoitzako 2. musika estudioan (arratsaldez kontzertua eman zuten San Juan Evangelista kolejio maiorrean). Soinu-altxorrak merezi du iruzkintxo bat.

Ziurrenez Musikaz blai diskaren biraren kontzertuen azkenetakoa izango zen, Espaloian diska publikatu aurretik. JC, Foisis, Jimmy eta Anttonez gain, baliteke kasu honetan Jean-Marie Ecayren ordez Arturo Blasco gitarra jolea izatea beraiekin, taldearen gertuko iturrien arabera.

Berezitasun modura, kantu inedito eta berezitasun batzuk baditu kontzertuak:

  • Intro-a
  • Ezekielen profezia (intro desberdina)
  • Tecno-reggae
  • Ez zait gustatzen hire txakurra
  • Taxi horiak (kantua oraindik bukatu gabe eta izen gabea, gero Espaloian publikatu zena)
  • Foisis jaunaren bertsioa erritmo berezian
  • Kriterium (kontzertua itxiz)

Zuzeneko bizi eta energikoa da, oso soinu onarekin. Itoizen jarraitzaileentzat harribitxi bat, aspaldian agindutako film dokumentalaren zain.

Grabaketa entzuteko, hemen: https://www.rtve.es/m/alacarta/audios/discopolis/discopolis-11048-concierto-tesoro-rne-itoiz-18-08-20/5647009/?media=rne

 

Ghibli etxeak ez ditu gogoko euskarazko azpidatziak

$
0
0

Azpidatzi itzulien egoera legala halamoduzkoa da. Testu pusketak besterik ez dira, baina dialogoak gidoiaren parte direnez, eta gidoiak ere copyright-dun materiala, egon liteke zalantzarik ea legala den ala ez azpidatzi itzuliak banatzea. Azpitituluak-eus-ek ez du era horretako arazorik 12 urtetan, baina aurtengo udan jaso du mehatxu bat, eta film batzuk kendu egin behar izan ditut webgunetik. Hala ere, eskuragarri daude sarean oraindik. Ez dira nolanahiko filmak gainera, munduko animazio-ekoizle dotoreenak egin du mehatxua, Ghibli etxeak, Hayao Miyazaki jeinu japoniarraren ekoiztetxeak.

Copyright eskubideen gaineko abisua ez zuen Azpitituluak.eus-ek jaso, baizik eta modu ez-zuzenean, webgunea ostatatua dagoen laineko ostatatze zerbitzuak. Estatu Batuetan eta Europan lan egiten duen enpresa handi horretatik etorri zen abisua, Alemaniako copyright abokatu batzuek salaketa jarri zutela, Ghibli film batzuk kentzeko. Eta ondorioa izan zitekeen ostatatzea etetea.

Hiru film kendu behar izan ditut Hayao Miyazakik zuzenduak: Ponyo, Haururen gaztelu ibiltaria (Howl's Moving Castle), Mononoke Printzesa. Beste hiru, estilo berekoak baina beste zuzendari batzuenak dira: When Marnie Was There, Arrietty eta Gedo Senki/Tales from Earthsea (Ursula K. Le Guin-en Itsaslurreko Ipuinak liburua libreki oinarritua). Sei euskaratzeak dira boluntarioek itzuliak. Bitxia bada ere, ez diote erreparatu guztietan famatuena den filmari: Totoro. Hori oraindik webgunean dago.

Sei filmak, beraz, Azpitituluak-eus webgunetik kendu behar izan ditugu. Hala ere, OpenSubtitles plataforman daude oraindik:

 

 

 

Nola gutxitu Covid arriskua: interakzioetarako laguntza grafikoa

$
0
0

Koronabirusaren kusatze aukerak parametro batzuekin konbinatzen dituen grafiko interesgarri bat euskaratu du Elhuyarrek. "Two metres or one: what is the evidence for physical distancing in covid-19?" artikulua Nicholas R. Jones eta beste batzuek argitaratu dute, eta ebidentzia eta azalpen zehatzez gain, grafiko lagungarri bat gehitu dute, denok ulertzeko modukoa.

 

Koronabirusaren kustatzea ebitatzeko, faktore hauek dira kontuan hartzekoak, distantzia soziala oro har gordetzeaz gain:

  • Jende asko ala gutxi dagoen
  • Maskara bai ala ez
  • Kanpoaldean, barrualdean edo barrualde aireztatu batean
  • Jendea isilik, hizketan edo oihuka ari den
  • Interakzioaren iraupena

Faktoreak lotuta, ba, adi, berdea ondo, horia kontuz, gorrian arrisku egoerak.

Hemen irudia

Ikerketako beste puntuei dagokienez, distantziaren aldaerari begiratu zioten lehenbizi (artikuluaren izenburuan, one or two meters aipatzen zituzten), baina ikusi dute distantzia hori handi samarra izan daitekeela, ahotik pertsonak zabaltzen duen aerosol akaso kutsatuaren hodeia eta birus-partikulak 7-8 metro hedatu daitezke segundo gutxian. Horrek ez du esan nahi distantziak ez duenik inporta, baina, Elhuyarko Ana Galarragak argitu duen bezala, bai "distantzia jakin bat zehaztea ez dela zuzena, beste aldagaien araberakoa" izan behar baita. 

Tira, azalpen zehatzagoa eta euskaraketa, Elhutarren eskutik.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa titulua, 8. edizioan

$
0
0

Euskarazko aditu titulu edo master interesgarrienetekoa izango da azken urteetan Mondragon Unibertsitateak emandago hau: Euskal Kulturgintzaren Transmisioa. 2020-2021 ikasturteko edizioa 8.a irekita dago, eta irailaren 15a arte dago izena emateko epea.

Urritik aurrera, hilean behin izango da formakuntza, asteburu bat hartuta (larunbatean egun osoa, igandeetan goiza). Eskolak Huhezi fakultatearen Aretxabaletako egoitzan izango dira. Ohartarazi dutenez, koronabirusa dela-eta beharrezkoa bada, online egitera pasatuko dira. Matrikula 300 eurokoa da.

EKT formakuntzak helburu hauek izan ditu aurreko urteetan:

  • Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus batean biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
  • Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
  • Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia beste alorretakoen eskura jartzea.

Aurreko edizioetan landutakoez gain, 8. honetan bereziki landuko da, besteak beste:

  • "Hainbat gaitan sakontzen jarraituko dugu, adibidez, kultur sistemaren egituretan". Sortzaile ugari etorriko dira beraien proposamen eta gogoetak gurekin partekatzera.
  • Historiaren ekarpena kulturgintzan.
  • Kulturaren espazio emozionalak.
  • Demografia aldaketek dakartzaten aukerak eta erronkak.

Bi saio berezi ere egingo dira, Joseba Sarrionandiarekin, ate ireki moduko jardunaldien eran gainera. Sarrionandiaz gain, irakasle, hizlari edo gonbidatuen zerrenda oso interesagarria da.

Informazio gehiago, hemen.

 

Viewing all 4924 articles
Browse latest View live